Francisco Francoren ohorea

Francisco Francoren ohorea –

Francisco Francoren ohoreaDuela pare bat egun, azaroaren 20an, urtero gertatzen den bezala, Madrileko kaleetan ikusi ahal izan ditugu Francisco Francoren eta Jose Antonio Primo de Riveraren ohorezko manifestazioak. 42 urte pasa dira Franco hil zenetik, baina nor izan zen Francisco Franco?

Galdera honek barreak zor ditzake; nork ez daki nor izan zen Franco?

Gaur egun, XXI. mendean, Espainan oraindik badago jendea ez dakiena nor, eta zer egin zuen gizon honek.

Francisco Franco Bahamonde 1892ko abenduaren 4an jaio zen, Ferrolen, eta Madrilen hil zen, 1975eko azaroaren 20an. Espainar militar eta diktadorea izan zen, estatu kolpe bat eman zuen 1936. urtean, eta guda zibila irabazi zuen 1939an. Bere diktadura 1939tik, hil zen arte 1975ean, iraun zuen. Denbora horretan 50.000 pertsona edo gehiago hil zituen, eta beste askok Espainatik ihes egin zuten, bere pentsamenduengatik pairatu ahal zuten zigorratik. Pertsonai historiko, eta garrantzitsuak Espainarako zangetan tirokatu zituzten, Federico Garcia Lorca bezala, eta beste batzuk, Antonio Machado bezala, ihes egin behar izan zuten gerraren amaierarekin. Gerra amaitu ondoren, post gerrarekin, garaileen tratu txarrak gertatu ziren, lapurretak, hilketak, bortxaketak, goseteak, langabezia…

36 urteko diktadura pairatu behar izan zuten Espainar familiak, eta oraindik, 41 urte geroago pairatu behar dituzte gizon honek egindakoa. Gaur egun diktadore honen monumentuak, kaleak, estatuak… geratzen dira. Oraindik ere, bere hilobira loreak eta eskaintzak eramaten dituzte, eta bere alde eta ohorean egiten dira manifestazioak.

Francisco Francoren ohorea

Baina zergatik arrazoirik gabe Espaina hartu zuen gizon bati eta herritar gehienak indarrez beldurrarekin bizitzera zigortu zuenari ohorez gogoratzen zaio? Pertsona hauetako gehienek ez dute argi zer egin zuen Francok edo ez dute antzeman nahi. Hainbat herrien kulturak eta hizkuntzak debekatu egin zituen eta bere pentsamenduak ez zituztenek zigor merezigabea jaso izan zuten.

Injustizia hauek kontuan izanda, Francoren irudia maitasunarekin gordetzen duten pertsonek eta bere ohorez egiten diren manifestazioetara joaten direnek ezjakintasun handia dutela aurkezten dute. Bakoitzak pentsamendu libreak edukitzeko eskubidea du, baina diktadore honek egin zituen errepresioak, hilketak… kontuan ez izatea barkaezina da; ignorantzia handiarekin hitz egitea eta kale-agerraldiak antolatzea arrazoirik gabe.

Francisco Francoren ohorea

Zer duzu buruan “Francisco Francoren ohorea”-ri buruz

  • Franco ez zen Madrilen jaio, Ferrolen jaio zen, beraz galegoa zen. Ikusten da hortaz ez duzula ideiarik ere, artikulu xinpleagorik! Idatzi beste zerbaitetaz!