Zinema Euskaraz: Paddington 2

Zinema Euskaraz: Paddington 2 –

ZineuskadikZinema Euskaraz: Paddington 2 sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, etzi ostirala “Paddington 2” filma helduko da pantaila handietara.

Mundu mailako arrakasta izan zuen fil me familiar honen jarraipenean, Paddington hartzatxo abenturazalea Brown familiarekin bizi da Windsor Gardens-en. Bizilagunen artean ezaguna egin da, eta bere alaitasuna eta marmelada nonahi zabaltzen ditu.

Ehun urte beteko dituen Izeba Luci-rentzat opari aproposa bilatzen dabilela, Paddington-ek trokelatutako liburu berezi bat aurkituko du Gruber jaunaren antigualeko gauzen dendan, eta hainbat lanetan hasiko da liburua erosi ahal izateko. Baina… liburua lapurtzen dutenean, Paddington eta Browndarren esku geratuko da lapurra agerian uztea.

.

Zinema sustatu… euskaraz

Zinema Euskaraz egitasmoak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu.

.

* Aurtengo programaren baitan estreinatutako aurreko filma, “Hurrak eta lapurrak 2”, ikusgai duzue oraindik ere zinema aretoetan.

Zinema Euskaraz: Paddington 2

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta FundaciĆ³n Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.