Portabozak

Portabozak –

Asteroko eztabaida hutsalaren kontuak ernegaraziko ez bagintu, “portaboza” delakoaren eztabaida barreratik ikusi ahalko genuke euskaldunok. Guk agian “portaboz”, “eledun” edo “bozeramaile”-ren artean zein hautatu eztabaidatu beharko genuke, baina ez dugu arazorik zalaparta atera duen bukaerako -a femenino horrekin, ezta antzeko ezerekin ere.

Portabozak

Euskaldun guztion bihotzean filologo bat ezkutatzen dela diotenez gero (beno, hau beste egun batean eztabaidatu beharko dut), inor ez da harrituko esaten badut euskarak berez gramatika-generorik ez duen hizkuntza dela, alegia, izen batzuek genero naturala dutela (behia eta zezena, zaldia eta behorra, oilarra eta oiloa), baina izenek oro har ez dutela horrelakorik, ez eta izenondoek, mugatzaileek, eta abarrek haiekin komunztadura egin beharrik ere. Beno, ez da erabat egia: toka eta noka egitea bada genero-gramatikala markatzeko modu bat, baina funtsean euskara oso ezberdina da inguruko hizkuntzetatik, izenak ez ezik, haiekin batera izenondoak, mugatzaileak, eta abarrak ere generoaren arabera bereizten dutenak, baita genero naturalik ez duten gauzak direnean ere, hala nola etxeak (la casa, la maison) eta porruak (el puerro, le poireau), eta batzuetan ez daude ados, hala nola kotxeetan (el coche, la voiture). Haietan hain sartuta ez bagenude, bereizketa zoroa emango  liguke, ezta?

Ez dut esan behar ingelesak ere ez duela horrelakorik, orain denok ingelesez —pitin bat baino ez bada ere, “I Love Rock ‘n’ Roll” abesteko lain bai, ezta? Dena dela, izan zuen garai zaharrean, eta bitartean galdu du. Euskarak bezalatsu, hizkuntzaren txoko bakar batean badirau genero-bereizketak. Asmatu duzu, ezta? She-he eta her/him izenordainetan.

Gaixotasun horretatik aske gara, beraz, munduko hizkuntza garrantzizkoenetako baten moduan (behingoan ez gaude galtzaileen taldean, e?). Halere, genero-neutraltasunaren aldekoak eta kontrakoak ere badaude ingelesez. Zergatik? Ba emakumearen egoerak eta kontsiderazioak ere badituelako bestelako eraginak hizkuntzan, genero-marka ezagun horiezaz gainera. Izan ere, badira lanbide batzuk, adibidez, generoaz markatuak direnak, hala nola fireman, barman, eta abar, nabarmenenak aipatzearren. Honegatik izen neutroagoak bilatu dira: adibidez, firefighter fireman-en ordez, edo chairperson edo chair chairman-en ordez, baita chairwoman-en ordez ere.

Ez dakit eztabaida hau euskaraz noraino eman den, arian ari ote garen ere honetan. Izan ere, gurean ere badira horrelako batzuk, hala nola berez ekialdeko euskalkietan bizi den ?sa atzizkia, gure artean hitzen batean ezagun egin dena, arrakasta gorabeheratsuarekin (gogoan hartu alkatesa, adibidez). Markatu behar dugu, ala ez?

Ni markatzearen aldekoa naiz pertsona bakarrari dagokionean, pertsona bereziari, emakumeak bestela ikusezin gelditzen garelako. Izan ere, gramatika-marka kentzen edo jartzen errazagoa iruditzen zait —eta portaboza-ren kasuan bezala probokaitzalea eta, beraz, fun—, buruko pentsamendua aldatzen baino.

Egizu ariketa nirekin: zer duzu buruan, zein irudi datorkizu burura ertzaina, erizaina, ohika eta idazkaria entzuten duzunean? Eta, denetan zailena: zer duzu buruan suhiltzailea entzutean? Ai, maja!!!

Hala Bedi

Portabozak
berdintasuna, euskara, genero ikuspegia, hizkuntza, komunztadura, Portabozak
Blanca Urgell

Irakaslea, filologoa eta euskaltzaina. Araba.

11 pentsamendu “Portabozak”-ri buruz

  • Errealitatea da aldatu behar dena, ez hizkuntza. Neohizkuntzarik ez.

  • ganbaratxotik 2018-02-20 10:22

    Hizkuntzak ere errealitatea alda dezake. Politiko txatxuenak ere badaki hori. Zergatik bestela horrelako tematzea hainbat terminorekin:terrorismoa,krisia,demokrazia,zoriontasuna,kontsumoa,jasangarritasuna,…
    Nola pentsatu hala hitzegin. Nola hitzegin hala pentsatu.

    • Horregatik hain juxtu. Politikari txaxtuenak ere badakielako neohizkuntzak funtzionatzen duela. Zuk ikusi haien alturan jarri nahi duzun zure burua. Nik manipulazioa deritzot.

  • ganbaratxotik 2018-02-21 11:00

    Hortaz, paleohizkuntzak ez du manipulatzen? Horixe baietz. Hizkuntzak errealitatea alda dezakeenez goazen bada hizkuntzaren bidez ere errealitate hori hobetzera. Denok hobeto bizitzeko eta egoera bidegabeak zuzentzeko. Agian batzuei ez zaie komeni? Gustora daude errealitate honekin? Agian hortxe dago arazoa eta ez hizkuntzan.

  • George Orwellsen neo-hizkuntzaz ari zara? Hori jada ezarria da gaur egun:

    Kapitalismoari “merkatu ekonomia” esaten zaio; inperialismoari “globalizazio” esaten zaio; herri pobreei, “garapen-bidean dauden herriak”; krisi ekonomikoari, “hazkuntza negatiboa”; jendea kaleratzeari, “lan merkatuaren flexibilizazioa”; diru publikoaren lapurretari “rescate bancario”; txiroari, “baliabide urriko pertsona”; ordezkapen etnikoari, “aniztasuna”; inmigrazioari, “kanpo-mugikortasuna”; genero-nortasun disoziazioari, “transexualitatea”; emakumea kapitala eta kontsumoaren esklabu bihurtzeari, “ahalduntzea”; zoromen honen aurka gauden disidenteoi, “faxista”…

    Ez dezu aski manipulazio guzti honekin? Gehiago nahi? Ba hartzazu dena zuretzat baina utzi gainontzekoon “paleo-hizkuntza” pakean.

    Bada moralik gabeko eskuineko liberal (kapitalista) bat baino gauza okerragorik, eta hori da azkarra dela uste duen ezkertiar liberal moralista inozoa.

  • ganbaratxotik 2018-02-24 16:41

    “Emakumea kapitala eta kontsumoaren esklabu bihurtzea, ahalduntzea”, “genero-nortasun disoziazioari, transexualitatea”, zoromen honen aurka gauden guztioi, faxista”… (?????)

    Neo-hizkuntzarenak denak txarrak. Paleo-hizkuntzarenak denak onak.
    Hau mundu alua (sic).

  • Ea. Nago neo-hizkuntzak lortzen duen gauza bakarra manipulazioa bera dela. Eta ez gauzak aldatzea. Hau da, izen ezberdina jartzea gauzei egoera aldatzen doala iruditu daigun.

    Zer uste duzue zela beltzei “de color” esaten hasi zirenean? Errespetu gehiago ziela beltzei? Ala euren arrazakeria ezkutatu besterik ez zutela egiten, pertsona errespetagarriak zirela erabat komentzituta. Hipokrisia “en estado puro”. Urkullu vascos y vascas esateagatik feminista al da?

    Ba hori. Neo-hizkuntza manipulazio antinatural eta zuzendua besterik ez da.

    Gauzak ekintzez, ez hitzez, erakutsi. Ez da besterik.

  • ganbaratxotik 2018-02-26 18:49

    Eta Xabier Amuriza ez jakinak euskeraren hiztegiak milaka batzuk hitz berri faltan dituela dioenean manipulazioa handitu nahian ibiliko da noski. Berdin Kepa Altonaga zientzia- dibulgatzaileak.
    Zelan ulertuko gara elkar, ideia edo eta kontzeptu ZEHATZ bakoitzari dagokion hitz ZEHATZA falta badugu? Horretarako ondare ederra dugu euskalkietan baina baita ere inguruko hizkuntza zein klasikoetan. Ez dago komunikazio eraginkorrik taxonomiarik gabe.
    Eta hitz berriok aukeratzeko garaian, bizi dugun errealitate berriak kontutan hartzea dirudi arrazoizkoena.

  • Gauza bat da, Amurizak dioen moduan, euskarak maileguak hartzea beste hizkuntzetatik errealitatearen deskripzioa ZEHATZAGO egiteko helburuaz beti ere egiaren ezagutza objektiboa helburu delarik, eta beste gauza bat da neologismoen bitartezko hitz eta kontzeptuen manipulazioa errealitatearen deskripzioa DESITXURATZEKO helburuaz uneko ideologiaren mesedetarako.

    Eta zuk, ganbaratxo, bigarren aukeraren legezkotasuna defendatzen duzu, zure pentsamendu eta asmoen lohikeria erakutsiz beste behin ere.

    Xerapiok dion modura, beltza denari beltza deitu behar zaio, egiari zor, eta ez “kolorezkoa” (ze ostia da hori?). Era berean faxista deitu behar zaio ideologia faxistaren defendatzaileari, eta ez ezker posmodernoaren postulatuen aurka doan edonori, podemitek edo bildutarrek egiten duten modura, zaku berean sartuz estalinistak, nazionalistak, neoliberalak, marikontserbadoreak, tradiziozaleak, libertarianoak eta abar.

  • Ganbaratxo.
    Atzo Radio 3 entzuten ari nintzela, hemen hitz egindakoaz akordatu nintzen. Uste dut azken finean lotura zuzena duela Javi Gómez kazetariak dioenak.

    Hemen entzun dezakezu:
    http://mvod.lvlt.rtve.es/resources/TE_SDOPPLE/mp3/7/4/1519852393947.mp3

    Niri atentzioa eman zidatenak 16. minututik 17.era gutxi gorabehera.

    Besteak beste:
    La izquierda está cayendo en un cierto moralismo.
    Estamos creando una sociedad de indignados que no nos lleva a ningún sitio.
    No nos damos cuenta que estamos fomentando la censura la llamen como la llamen. Ayudando a la autocensura.
    Estamos construyendo una sociedad a la que le cuesta mirarse a sí misma. A nosotros no nos gusta ver ciertas cosas de la sociedad, entonces ahora las tachamos.
    No hablemos de ciertas enfermedades, no hablemos de ciertas cosas porque les damos publicidad…
    En el fondo yo tengo la sensación de que lo que no le gusta a esta sociedad es mirarse en el espejo.

  • Alpargatero 2018-03-01 13:07

    Pilotaria/pilotarisa, ederki!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude