Plastikozko euskaldunok

Plastikozko euskaldunok –

Saioa Alkaizak Nafarroako Hitzan.

“Plastikozko” euskara horren hiztuna naiz. Solas “artifiziala” daukat. Nire mintzairak ez du sentimenduak adierazteko balio. Ez da naturala, ez da berezkoa, ez da betitik nire familian hitz egin izan dena. Ez dakit gure baserrian X eta Y nola esan izan diren, etxalderik gabeko sendi batekoa naizelako. EITBko fikziozko serie gutxi horiek ikusterakoan, hizkuntza ez zait arrotza egiten. Euskal literaturan irakurritako elkarrizketak ere ez. Komunikatiboa ez den euskara horren jabea naiz. Ez omen du besteen xarmarik, ez gertutasunik, ez kolorerik, ez ñabardurarik. Hiztegi lau bezain antzu baten erabiltzailea nauzue. Bai, aitortuko dut, euskara batua baino ez dakit. Horietako bat naiz ni.

Dena dela, askotan izan dut zalantzarako ohorea; uler bedi, euskarazko hedabideetan lan egiten dut, irratiko esataria naiz, ez ditut -z eta -s nahasten, -tt ahoskatzeko mingain mugimendua kontrolatzen dut eta ongitxo dakit non jarri behar den k. Horregatik, labeleko euskaldunek behin baino gehiagotan galdetu didate ea nongoa ote naizen. Iruñekoa. Horra, erantzuna. Orduan, arbasoen bila hasten dira: eta gurasoak? Badakit galdera deszifratzen, ordea: zalantza ez baita gurasoak nongoak ditudan, baizik eta ea herri euskaldun batekoak ote diren. Halakoetan harro erantzuten dut: erdaldunak. Eta erdaldunak direla nabarmentzen dut, zalantzan jartzen ari direna euskara bera delako, hiri bateko pertsona batek, batua baino ez darabilen batek, euskara zuzena eta egokia menperatzea.

Ez dut euskalkia versus batua eztabaidan alerik jarriko, ez dut bataren zein bestearen balioa gutxietsi nahi, ez naiz erregistro zein helburu komunikatibo kontuetan sartuko, ez dut ezbaian jarriko pertsona bakoitza eroso senti daitekeela era batean, areago ez dut esanen zer iruditzen zaidan baloi bati ostikoak ematearren gizon batek kobratu dezakeena gizon batek, bai. Barne arrakalak sortu dizkit eztabaidak, baina.

Plastikozko euskaldunokNola sentitzen gara batua baino menperatzen ez dugunok ika-mika honen aurrean? —eta pribilegiotik diot hau: kazetaritzan lan egiten duen pertsona euskaltzale baten ikuspegitik, bertsotan aritzen den baten ahotik, hizkuntza ikasteko batere arazorik izan ez duen horren larrutik—. Nola sentituko dira gure institutuko klasean Nik naiz idatzita ere euskaraz ahalegintzen zirenak? Euskarazko prentsarik irakurriko ote dute? Zer sortuko zaie euskaltegiko ikasleei jakiterakoan inoiz ez dutela benetako euskararik jakinen? Zein hizkuntzatara joko du ergatiboa non jarri asmatzen ez dakienak, euskara egunero erabiltzen badu ere, entzuten duenean berea artifizio hutsa baino ez dela? Inguruko herri euskaldunetako euskalkia kopiatzen segituko al du soilik batua dakien gazte euskaldunak familia belarrimotz batekoa dela nabaritu ez dadin? Erdarara jotzea ez al da errazagoa inbentatutako euskara hori baino ez dugunok purutasunera eta naturaltasunera iritsiko ez garela jakinda?

“¡Qué jarto, primo, con tol tiempo que’usau pa politizar lo de usar el euskara yahora vuelvo al castellano!”. Zergatik ez? Total, niretzat hori da naturalena.

Plastikozko euskaldunok

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

12 pentsamendu “Plastikozko euskaldunok”-ri buruz

  • Purista huts diren horiei erakutsi beharrekoa. Bejondeizula!

  • Bete-betean eman duzu, Saioa.

    Ezagutzen dut antzerki eskolak ematen dituen bat euskaldun berria dena eta hark behin testu bat pasa zidan gauza batzuk zuzentzeko eta beste batzuk gaztelaniatik itzultzeko, batzuetan herren ibiltzen baita. Testua euskara batuan txukundu nion.

    Ba, antzerki obraren ondoren guraso batek kargu hartu zion, herriko euskalkia erabili ez zuelako. Barregarriena da -edo negargarriena, zuek erabaki- guraso hori eskualdeko euskara teknikaria zela.

    Jarrera horien aurrean, gaztelania hutsean bizitzeko gogoa sartzen zait beroaldiak izaten ditudanean, guztiok hitz egiten baitugu estandarra.

  • Xabier Euzkitze 2018-02-21 01:29

    Bikaina, Saioa, bikaina. Halere, honek ez zaitu plastikozko irizten dizutenen kritiketatik salbuetsiko. Izen’e, batzui sudau iteiyobe batuek, euskalkiyek berriz poniu iteitu. Hori bai, haiyek daukebe labela, beaiyek die benetako euskaldunek, jatorrak, inbento artifizial hortatik salbauko gaitubenak. Eutsi goiari!

  • Normalean, Batua artifiziala dela diotenak euskara lurpean nahiko luketen erdaldun elebakarrak izaten dira. Horrelako atrebentziak, Euskara bat ere ezagutu gabe jaulkitzen dituzte. Iruñean aski ezaguna den aberea da hau.

    Hau esanda, nik badut, euskara artifiziala bolo-bolo dabilelako ustea. Azalduko dut.
    Errua ez da euskara batuarena, zeinak leku uzten baitu estilo desberdinetan garatzeko; baizik eta hiztunona. Euskara Batuaren azpimultzo bat nagusitzen ari da, gainerakoaren gainetik, eta batasunaren aitzakian, Hiztegi Batu Oinarridunean ontzat ematen diren hitz eta aldaera ugari baztertu egiten dira. Ondorioz, geroz eta kortse estuagoan uzkurtzen gara.

    Erdaraz, pertsona gehienek lotsarik gabe aldatzen dituzte sinonimoak, nabardurak doitzeko edo zeinahi esaldi kolorez zipriztintzeko. Euskaraz, aldiz, askok eta askok, ez noski hiztun guztiek, sinonimoak eta aldaerak haztatzeko beldurrez edo ezagutu ezik ibiltzen dira.

    “Simple Basque” honek transakzio laburretarako ona da, baina solas luzeetan xarma txiro du. Hizkuntza xaloak ez ditu hiztun saloak erakarriko, hiztun noizbehinkakoak baizik. Ene iritzia.

    • Hala da, Hegoaldean erdialdeko euskalkian oinarritzen den euskara batua beti erabiltzen denez, azkenean oso monotonoa izaten omen da. Euskalki gehiago izanda aberasgarria litzateke beste euskalkien lexikoa gehiagotan txertatzea. Gainera horrek Iparraldean hitz egiten den euskararekiko gertutasuna sustatuko luke.

  • Ni ez nago batuaren kontra baina, uste dut garrantzi berbera eman behar geniokela, adibidez ikasteko orduan, nola liteke beti bizkaieraz hitz egiten duenak, euskara batuan idaztea jakitea soilik, nik ez dakit nola idatzi behar dudan bizkaiera ,baina batua baino askoz hobeto hitz egiten dut.nire konklusioa euskara batua bai ,baina faltan botatzen dut behintzat astean ordu pare bat ,eskoletan bertoko euskalkieei dedikatzea.

    • Ni ez nago batuaren kontra KOMA baina,KOMARIK EZ uste dut garrantzi berbera eman behar geniokela,GENIOKEELA adibidez KOMAikasteko orduanNORI,HIZKI LARRIAKnola liteke beti bizkaieraz MENDEBALDEKO EUSKARAZhitz egiten duenak,KOMARIK EZ euskara batuanEUSKARAZ idazteaIDAZTEN jakitea soilikEZ DA IBILTZEN MENDEBALDEAN, PUNTUA ETA HIZKI LARRIA. LOKAILUAnik NERONEK, NIK NEUK ez dakit nola idatzi behar dudan bizkaieraHOBEKI BIZKAIERAZ EUSKALKIA EZ IZANAGATIK ,baina batua BATUAZ baino askoz hobeto hitz egiten dut PUNTUA ETA LARRIAK.nire konklusioa HAUXE DA BI PUNTU euskara batua bai ,baina faltan botatzen dut ERDARAKADA LARRIA behintzat astean ordu pare bat GALDEGAIA ESKOLETAN ASTEAN ORDU PARE BAT BEHINTZAT ,eskoletan bertoko euskalkiee “E” LARREGI
      i dedikatzea. NI EZ NAIZ DEDIKATZEN.

  • Plastikozko euskararena duela 40 urte izan zen, euskara batuak lehen urratsak eman zituenean. Gaur ez da horrela, egia da, euskalkia bizirik den tokietan, euskalkia dela nagusi, bertakoen artean, normala den bezala, baina ez dezagun ahantzi euskara, zoritxarrez, Euskal Herriko lurralde zabaletatik ezabatu zutela. Horkoek euskara batua ikasi dute eta euskara horrek denetarko balio duela ederki asko frogatzen digute egunero.
    Erdarara jotzen dutela? Euskara batuaren errua al da? edo beraien errua, burua guztiz kolonizatuta daukatelako? Horixe da galdera. Ni, erdarara jotzen duten horien errua delakoan nago. Euskara batuaren kontua, euren burua zuritzeko erabiltzen duten aitzakia, besterik ez da.

    • Porque eske jaketa hemen gauden, zergatik esan dit eramateko umea medikuari,porque baten batek jo dio, ez , diyo, eta hokako kontuk

    • Barka. Zure iruzkinaren, hori komentarioa da, euskara jatorrean,lehenbiziko zatiarekin guztiz bat nator, Bigarrenarekin ez ordea, ezin. Euskaldunberri eskolatuek, heziketa jasoa izan dutenek, etxean batua besterik ikasi ez dutenek, ikasketa maila ederra dutenek,gaztetan euskara ikasi dutunek, bi ezaugarri hauexek izaten dituzte: Euskaldun osoak dira eta euskaldun bizi dira, euskaldun xaharrek ez bezala literatura, musika eta bestelakoen berri dute,leitu egiten dute, ez dute erderara xaharrek bezain erraz jotzen, Berria, Argia eta halakoa irakurri egiten dute eta badakite Euskal Herria zer den probintzialismoa arras alboratuta. Horiexek dira neronek ezagutzen ditudan euskaldun bakarrak, euskaldun osoak esan nahi dut. Zer Diario Vasco, Teledonosti, Marca eta bestelakoak erreferente dituen euskalduna, bai, euskalduna da, baina Euskal Herriaz ez daki ja ere!

  • Euskara ez da inoiz izan plastikozko hizkuntza, sortu zenetik, edozein euskaldun euskara hori kontrolatzera ailegatzen bazan, posiblea izango zuen dena euskaraz egin abagunea egongo balitz.
    Hizkuntz guztiak artifizialak dira ta den denak balio dute edozer komunikatzeko, ezin bada ez da hizkuntzarengatik, beti hiztunaren mailarengatik dela uste dut.

    Beti edo ia beti zure amak pasa dizun euskara erabiltzen baduzu, hori izango da zuretzako naturalena. Horrek ez du erran nahi, beste hizkuntza ikasi ezin duzunik ta horrekin den dena adierazi. Batuan ondo moldatzen ez den euskalduna, maila apala duelako da. Ta dakidan gutxia erabiliz, euskara gehien darabiltenak, plastikozko euskara menderatzen dutenak dira Nagorek oso ondo azaldu duen modun. Bakarrik euskalkia menderatzen duenak, errazago pasako da erdarara. Edo albokoa ulertuko ez duelako, edo aldizkaria irakurri nahi badu, bere maila apalarengatik erdarazkoak hobeto ta esfortsurik gabe ulertzen dituelako , edo telebista ikusterakoan ulertzen ez duelako…..

  • Euskara batua ote da plastikoazkoa? Ba nire ustez plastikozkoagoa da euskañolean oinarritzen diren horien euskara, hain zuzen ere batua menperatzen ez dutenen euskara.

    “Ondo erortzen zait” Erori? non demontre ari zaizu erortzen?
    “Jatorra da” edo “atsegin dut” esateak ez du euskañolaren plastikozko kutsu hori.