Hiztegien erabilerari buruzko Europa mailako ikerketa. Hartu parte!

Hiztegien erabilerari buruzko Europa mailako ikerketa. Hartu parte! –

Europako 26 hizkuntzatako hiztegien erabilerari buruzko inkesta bat jarri genuen abian joan den astean, European network for e-lexicography (ENeL) COST proiektuaren barruan.

Hiztegien erabilerari buruzko Europa mailako ikerketa. Hartu parte!Ahalik eta euskaldun gehienen erantzunak bildu nahi genituzte; beraz, eskertuko genuke inkesta bete eta zuen inguruan zabaltzea.

Lexikografia digitalaren arloan egiten den ikerkuntza areagotzea, koordinatzea eta bateratzea du helburu ENeL proiektuak, eta Elhuyar 2013tik ari da parte hartzen, euskarazko lexikografiaren ordezkari gisa.

Galdeketaren helburua da aztertzea hiztunek erabiltzen ote dituzten hiztegi elebakar orokorrak, eta erabiltzen dituztenen erabilera nolakoa den. Inkesta prestatzen 58 ikertzaileko lantalde bat aritu da, eta 29 herrialdetan zabaldu da, 26 hizkuntzatan; tartean, euskaraz Euskal Herrian.

Inkestako galderei erantzunez ikerketari lagundu nahi badiozu, hemen aurkituko dituzu euskarazko galderak: inkesta.

Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.

Hiztegien erabilerari buruzko Europa mailako ikerketa. Hartu parte!

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

5 pentsamendu “Hiztegien erabilerari buruzko Europa mailako ikerketa. Hartu parte!”-ri buruz