Espainiaren macartismoa

Espainiaren macartismoa

Akaso pentsatuko zenuen izenburuan erratu eta “makarrismoa” esan nahi nuela, baina ez, ez naiz tronpatu, eta hurrengo lerroetan labur azaltzen saiatuko naiz zergatik.

Espainiaren macartismoaBolo-bolo dabil azkenaldian, bereziki sare sozialetan, zenbait euskal aktoreen aurka deitu den boikota. Aktoreen lanaren aurkako jazarpena ez da aktoreak txarrak direlako (ene aburuz ez, bederen), edota pelikulek autobus batean kabituko ez liratekeen balore malerus eta bekatariak lau haizetara zabaltzen dituztelako. Boikotaren arrazoia aktoreen pentsamolde politikoa da, ideologia.

Euskal Aktoreen Batasunak (euskaraz jarri beharko duzue webgunea, edo zer?!) honakoa adierazi du berriki plazaratutako komunikatu batean: “Kezkatuta gaude honek guztiak gure afiliatuengan eragin ditzakeen ondorio profesionalekin, dagoeneko izan ez baditu, ideologia edo jatorriaren arabera antzezle bat edo beste kontratatu behar bada (hori ezingo dugu inoiz jakin)”. Boikotaren xedea fedea azpiratzea baita, eta garbi utzi ezberdin pentsatzea ez dela debalde ateratzen.

 

Espainiaren macartismoa
Joseph McCarthy

Dotrina hori ez da berria, ezta aplikatzen den lehen aldia ere; kultur munduko jendeari orokorrean, eta aktoreei bereziki. Hor sartzen da macartismoa.

Joseph McCarthy senatari estatubatuarra zen, eta sekulako kakanahastea sortu zuen 50eko hamarkadan: komunisten aurkako sorgin ehiza; edo hobe esanda, komunista izateaz akusatu zuten jendearen aurkakoa. Arthur Miller dramaturgoak “Salemgo sorginak” (1953) obra idatzi zuen prozesu horretan inspiratuta.

Gerra Hotza irakiten zegoen orduan: SESB, Mao boterera iritsi berri, Korean gerra hasita… Funtsean SESB-ek garaitu zuen faxismoa, baina AEB-k jada hasia zuten kanpo etsai berriaren eraikitzea; askorentzat fase hori Hiroshima eta Nagasakin lehertu zen. 50. hamarkadarako herritar estatubatuar askorentzat komunistak deabruak ziren, isats, adar, tridente eta guzi. McCarthy bezalako tipo batentzat, lurra goldatuta eta zimaurra botata zegoen jada.

Espainiaren macartismoa
Rosenberg bikotea

Lehenik konspirazio komunista bat salatu zuen Estatu Departamentu barnean, eta oso ondo atera zitzaion. Sekulako boterea eskuratu zuen, eta une batetik aurrera, errugabetasun printzipioa bera haizea hartzera bidali eta kristo guztia epaitzeari ekin zioten: hedabideetako jendea, gobernukoa, militarrak… Akusatuak frogatu behar zuen ez zeukala zerikusirik Alderdi Komunistarekin. Aferak hildakoak utzi zituen, Rosenberg bikotea esaterako: 1953an exekutatu zituzten aulki elektrikoan, sobietarrei bonba atomikoaren sekretua eman izana egotzita.

Kultur mundura ere luzatu zituen atzaparrak noski, eta ehiza Hollywoodera iritsi zen. Farandularen munduak beti bereganatu du arreta handia, eta une horretatik aitzin McCarthy eta bere inkisidore taldearen lana sozializatu egin zen. Jende asko pasa behar izan zen epaitegietatik, eta horren ostean, pentsatuko duzuen bezala, Hollywoodeko ekoiztetxeek bizkarra eman zieten aktore askori. Beldurrak bere lana egin zuen. Adierazpen eta pentsamolde askatasuna babesten zuten aktore askok beren printzipioei muzin egin eta beren ipurdia salbatzen saiatu ziren; esaterako, Humphrey Bogart. Bestalde, Bertol Brechtek hanka egin behar izan zuen, Charles Chaplin galdekatu zuten…

Esan bezala, hasiera batean Bogartek eskubide zibil eta politikoak babestu zituen, beste askorekin batera:  Lauren Bacall, Gregory Peck, Katharine Hepburn, Kirk Douglas, Burt Lancaster, Gene Kelly, John Huston, Orson Welles, Thomas Mann, Frank Sinatra… Bestetik, kolaboratzaile eta salatari latzak ere izan ziren: Gary Cooper, Ronald Reagan, Robert Taylor… eta nola ez, Walt Disney.

Kuraia erakutsi zuten batzuk ere izan ziren, tartean “Hollywoodeko hamarrak” izenarekin bataiatutako taldea. Ez ziren deklaratzera agertu, argudiatuz ez ziotela beren pentsamolde politikoaren inguruko azalpenik zor inori: Alvah Bessie, Herbert Biberman, Lester Cole, Edward Dmytryk, Ring Lardner, Jr, John Howard Lawson, Albert Maltz, Samuel Ornitz, Adrian Scott eta Dalton Trumbo. Azken honek Oscar bat irabazi zuen ezizen batekin, eta noski, inor ez zen joan saria jasotzera.

Espainiaren macartismoa

Gaur egun McCarthy asko daude gobernuan, polizian, sare sozialetan…Sorgin ehiza Euskal Herriak mundu zikin honetan toki bat merezi duela babesten duen horren aurka doa; edo sakabanaketa politika amaitu behar dela defendatzen duenaren kontra; edo euskara, edo ikastolak, edo langile eskubideak, edo gardentasuna, edo… Horixe da Espainiaren macartismoa.

Hauxe da geure Gerra Hotza. Zorroztu mingainak.

Espainiaren macartismoa

Mairua naiz behelaino artean. ZUZEUko erredakzio kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Estellerria.

13 pentsamendu “Espainiaren macartismoa”-ri buruz

  • Kupidarik gabe 2017-05-18 16:25

    Macartismo honen alde egiten dutenekin egin du bat gure EAJ “maitagarria”. EAJ diruaren truke, edozer gauza babestuko luke. Ez ahaztu, beraz, espainolistak ez direla etsai bakarrak, gure “erregionalista” sanoak ere, gauz guzti hauen ERRUDUNak direla. Urkullu eta EAJ babes osoa ematen die honelako alderdi eta kolektiboei.

  • Kupidarik gabe 2017-05-18 17:48

    Eta ondo ikusi dugu, gainera, gaur. EAJ bere enkaputxatuak eraman ditu Errekaleorreko gazteak JIPOITZERA…zergatik? Ibrerdrola bezalako multinazionala babesteko. Nazkagarriago baina nazkagarriagoak dira EAJko jendea.

  • Noski, noski, EAJ da Miren Larrañagaren kontrako kanpainaren eragilea Kupidarik Gabe tipo honen ustetan. Ulertzen dut zure estiloa dela Joselin de Ubriqueren antzekoa, gauza ala arazo bat planteatu eta berehala esan, “eto e como un toro” edota zure kasuan “EAJ da errudun”. EAJko jendea oso jatorra da, zu zara nazkagarri galanta.

    • Kupidarik gabe 2017-05-18 21:01

      Zu sabel gose bat besterik ez zara. EAJ mafioso eta ustelaren morroi. Zu bezalako jendea Euskal Herriko LOTSA eta NAZKA zarete.

  • Baina Kupidarik gabe, ez dakizu eztabaidarik egiten ezagutzen ez duzun beste hori gaiztoki laidotu gabe? Halaere nire ustez oso ondo dago ezker abertzaleko tipo batek bere maskara kentzea eta bere benetako sentimentuak horrela inongo lotsarik gabe adieraztea. Zuen denbora joan zen, Kupidarik Gabe, zu garai hiltzaile batzuen azken ipotxa zara. Bejondeizula zure amildegirako karrera!

  • Kupidarik gabe 2017-05-19 10:39

    Ez dezagun ahaztu inoiz ere, Macartismo guzti hau zabaltzen ari denekin negoziatu eta paktatu egin duela EAJk. Hori da egi bakarra eta, beraz, abertzaleok garenok ez dezagun inoiz hau ahaztu. Ez dezagun inoiz barkatu.

  • ETAk eta ezker abertzaleak estatuaren ordezkariekin maiz paktatu eta negoziatu du, eta EAJk hori egiteko eskubide osoa du. Orain ere paktatzeko prest legoke ETAko presoen egoera berri bat. Beraz, txorakeri gutxiago, Kupidarik Gabe. Ez duzula barkatuko? Ze beldurra!

  • Egun on,

    Macartismoaz ari garenez, John Forden anekdota bat uzten dizuet. Cecil D. Millerekin euki zuen eztabaida bat da eta macartismoak eragin nahi zuen giro itogarria agerian uzten duena:

    “Me llamo John Ford y hago westerns”. Así se presentó el viejo maestro, con su parche en el ojo, su eterna gorra de beísbol y su mordisqueada pipa, en la reunión de la liga de directores donde Cecil B. DeMille pidió la cabeza de Joseph Leo Mankiewicz. En aquella sala abarrotada de talentos se podía olisquear, más allá del sudor y del humo del tabaco, el agrio aroma del miedo. La caza de brujas había llegado a Hollywood, las delaciones estaban a la orden del día y la temida lista negra reclamaba nombres y más nombres. DeMille soltó un largo discurso en el que, al final, tildó a Mankiewicz de comunista. Huston le preguntó a DeMille dónde se había escondido mientras él luchaba en la batalla de Anzio. “Seguramente envueto en la bandera” añadió. Entonces Ford, el decano de la profesión, se levantó y dijo: “Me llamo John Ford y hago westerns. No creo que haya nadie en esta sala que sepa lo que quiere el público estadounidense como lo sabe Cecil”. Acto seguido perforó a DeMille con su único y tenebroso ojo y añadió: “Pero no me gustas, Cecil, y no me gusta lo que has estado diciendo hoy aquí. Propongo que le demos un voto de confianza a Joe y luego nos vayamos a casa a dormir un rato”. Y, según relata el propio Mankiewicz, eso fue todo.

    Artikulu osoa irakurtzeko: http://blogs.publico.es/davidtorres/2013/09/02/me-llamo-john-ford/

    Ondo ibili

  • Ederra pasadizoa Jon! Mila esker! Badakizu, hurrengoan horri buruz idatz dezakezu nahi izanez gero, aspaldi honetan zeure luma faltan sumatzen dugu ZuZeun.
    Ondo bizi

  • ganbaratxotik 2017-05-21 11:23

    Bai hala da adibide bikaina ageriko Macartismo horretaz. Disidentzia politikoa errotik mozteko Estatuak martxan jartzen duen mekanismoa. Baina galdera da: zein da beldurra hedatzea helburu duen jazarpen-mota honen jatorri ideologikoa? Zer gelditu, trabatu edo oztopatu nahi da beldurra zabalduaz? Zein da oinarrian inpunitate osoz egiten den bortxakeri-mota honen nahia?
    Jazarpen-mota honen jatorri ideologikoa, nere ustetan, eskuin muturrean dago. Edozein aldaketa politiko-sozialei fobia dion gizarteko taldea. Eta horren aurrean bortizki erreakzionatzen du, gehienetan Estatu edo egitura indartsu baten babespean.
    Estatu Batuetakoa ageri-agerikoa izan zen eta Espainiakoa ere ildo beretik doa.
    Baina ni barruragoxeago joko nuke, zer gertatzen ari da Euskal Herrian? Non kokatzen dugu bertako euskal eskuin muturra? Zein alderdi(e)tan mozorrotu/-tzen da ikuspegi ideologiko hori? Izan ere bistakoa da sare sozialetan handia dela pentsakera horretako jendearen partehartzea, euskeraz ere bai. Seguraski ez horien eraginagatik bakarrik (gatazka armatuak zein Fancoren altxamenduak bere marka utzi du)baina orokorrean gure jendartean beldurra oso sartua dagoela nozitzen dut( lana galtzeko beldurra, salmentak gutxitzekoa, boikota jasatekoa, haserreak sortzekoa,….). Besteak beste, iritziak emateko garaian anonimatoa erabiltzearen beharra horren frogatzat daukat(neronengandik hasita). Eta ez zait iruditzen publikoki politikoki zeure burua agertzeko dagoen izua, politikarekiko aipatzen den nazkagatik denik bakarrik. Ez ote da azken hau beldurra ezkutatzeko aitzakia?

    • Hiltzen Hil 2017-05-26 00:20

      Beldurra hedatzea alienazio-estrategia zaharra da, botere-gune eta ideología guztiek erabilia. Diktadura komunistek eta euren jarraitzaileek, adibdiez, etengabe eta muturreraino erabili dute jazarpen-mota hori euren erregimen totalitarioak indartze-bidean. Urrutira joan gabe, gogoan dut nola atxilotu zituen frente popularrak Tolosako alderdi tradizionalistako 17 militante eta nola fusilatu zituzten Donostiako hilerrian, soilik euren ideología karlista zela-eta.

      Baina gertaera hori txikikeria hutsa da munduko beste guneetan gertaturiko “beldur iraultzailea”ren kalteen ondoan, adibidez: Txina maoistak eta euren “iraultza kulturalak” eragindako 65 milioi hildako, boltxebike sobietarren jazarpenak eragindako 30 milioi hildako, Jemer gorriek eragindako 5 milioi hildako, Koreako jutxeek eragindako 2milioi hildako etabar etabar etabar.

      Dena den, esan beharra dago iraultzaile komunisten ikara-taktikek iraultza-frantsesean dutela euren jatorria, hots, Robespierre, Montesquieu edo Rousseau francmasoien pajeo ilustratuetan. Beraz, esan dezakegu ikuspegi kuantitatibo batetik jazarpen-mota horren jatorri ideologikoa ideología materialistetan eta iraultzaileetan aurki dezakegula, alegia, komunismoan eta kapitalismo liberalean Batzuen zein besteen ondorengoen propagandak argi erakusten digu eguneroko kontua dela etsaiaren demonizazioa, adibidez, Ipar-korea eta AEBren arteko antzerkian ikusi dezakegun bezala

  • ganbaratxotik 2017-05-26 15:23

    Ados jazarpen-mota desberdinak daude. Baina zergatik ez ditugu banan-banan aztertzen? Kasu honetan Macartismoaz ari gara, nik eskuin muturraren baitan kokatzen dut, Estatu Batuaetan, Espainian eta Euskal Herrian, 2017an.
    Zertan da euskal eskuin muturra ?

    • Hiltzen Hil 2017-05-26 16:50

      Zuk “eskuin-mutur” delako horretan kokatzen duzu etsai politikoen sorgin-ehizaren estrategia, zure ikuspegi subjetiboa ezkerreko ideologietan dagoelako.

      Hasteko, ondo legoke definituko bazenu zer den eskuin muturra zuretzat, zeren ezberdintasun gaindiezinak daude neo-liberalismoa, libertarianismoa, tradizionalismoa, faxismoa edo nacionalismo klasikoen artean, eta ezkertiarrek zaku berean sartzen duzue zuen parametroetatik irteten den edozer, hitz pedigriak ezarriz han eta hemen: ultra-eskuina, nazifaxista, heteropatriarkala, arrazista etabar.

      Bestetik, ikuspuntu objetibo bat dugunok argi dugu etsai-politikoaren demonizazio eta kriminalizazioa ideología eta botere-gune guztiek erabiltzen dutela. GUZTIEK.

      Adibidez, Alemanian, Frantzian, Belgikan edo Austrian 10 urteko espetxe-zigorra jaso dezakezu Holokaustoaren bertsio-ofiziala dudan jartzeagatik. Putinen Errusia “ultra-eskuindarrean” 5 urteko espetxe-zigorra jaso dezakezu berdinagatik edo nazional-sozialismoaren defensa publikoa egiteagatik. Europar Batasuneko herrialde gehienetan “gorrotoaren krimenen eta diskriminazioen” aurkako legeak ditugu. Espainian adibidez kartzela-zigorra jaso dezakezu islama edo homosexualismoa Twiterren kritikatzeagatik (bozal-legea ez da soilik ezkertiarren aurkako eragile bat). Eta ez dezagun komunikabideen eragin inkisitorialeaz hitzegin, non guztiek bat egiten duten Lepen, Victor Orban edo Geert Wilders “ultra-eskuindarren” aurka. Nahikoa da frantziar hauteskundeen inguruko titularrak ikustea hortaz ohartzeko.

      Makartismo deritzozun estrategia hori “ultra-eskuin” monopolioa balitz nola litzateke posible “ultra-eskuineko” adierazpen politikoak ostrazismoraino kondenatua egotea Europar Batasunean?

      Euskal Herriko egoera bestelakoa dela argi dago, non ezker-abertzalea izan den disidentzia-politiko bakarra orain urte gutxirarte. Baina, ohartzen bazara, ezker-abertzaleak izan du disidentziaren monopolioa hemen, eta gainontzeko disidentzia adierazpenak debekatu eta jazarri egin ditu (ATA kasu).

      Euskal Herrian, ideología tradiziozale edo nazional-sozialista batek ez du posibilitaterik, izan ere, gauza oso tabuak dira gizarte honetan. Hala ere, nolabaiteko arrakasta izango balu euskal “ultra-eskuin” mugimendu batek, sekulako jazarpen-kanpaina hasiko lukete horren aurka Ernaiko manporreroek Podemita espainolekin bat eginez, gainontzeko alderdiek segituan “kondenatuko” lukete, eta izua zabalduko lukete gure komunikabideek, DVtik hasita Berriara iritsi arte. Agian horrelako zerbait ikusteko aukera izango dugu etorkizun batean, nork daki.