Aragorn, Herri Askeen kapitaina, erabakitze eskubidearen alde

Aragorn, Arathornen semea, erabakitze eskubidearen alde

Aragorn, Arathornen semea, erabakitze eskubidearen aldeAragorn, Arathornen semea, Isildurren premua, Dunedainen jauna, Gondorreko tronuaren oinordekoa, Trancos goitizenduna, Iparraldeko mendikoen kapitaina, gerora Erresuma Bateratuko errege bihurtuko zena, erabakitzeko eskubidearen alde agertu da, zehazki kataluniarrena; ez zen alferrik Herri Askeen kapitaina izan Eraztunaren Gudan.
.
Pacte Nacional pel Referèndumek 2014an plazaratu zuen Deixeu votar els catalans” manifestuari atxikimendua adierazi dioten nazioarteko izen ezagunen artean dago Viggo Mortensen, J.R. R. Tolkienek idatzi eta Peter Jacksonek zinemara eraman zuen “Eraztunen jauna” trilogian Aragornen papera jokatu zuen antzezlea.
.
Gaur egun Ariadna Gil antzezle kataluniarraren bikotea ei da Mortensen, eta sare sozialetan harreman horri egotzi diote batzuk  estatubatuarrak publikoki hartu duen jarrera.
.
* Viggo Mortensen Alatriste kapitainaren papera ere jokatutakoa da zineman. Azken honen atxikimendua jaso ez izanagatik esan du Urkulluk Gure Esku Dago ekimenak “herren egiten duela”?
.
.

Nazioarteko atxikimentuak

Utziezu kataluniarrei bozkatzen” izeneko manifestuak dioenez -bost hizkuntzatan aurkitu dugu webgunea, eta euskara ez da horietako bat- “zilegi diren barne eztabaidak argitzeko modurik onena tresna demokratikoak erabiltzea da”, eta beraz, dei egiten die espainiar erakundeei, Kataluniaren etorkizun politikoari buruzko bozketa baimendu dezaten.
.

Hauexek dira, Mortensenekin batera, manifestuari atxikimendua eman diotenak:

  • Rigoberta Mechú – Bakearen Nobel saria.
  • Ahmed Galai – Tuniziako Giza Eskubideen ligako lehendakari-orde eta Bakearen Nobel saria.
  • Mirta Baravalle – Madres de Plaza de Mayo elkarteko presidentea.
  • Gerry AdamsSinn Féin alderdiko presidentea.
  • Angela Davis – Ekintzaile eta pentsalari afroamerikarra.
  • Jason Y NG – Hong-Kongeko “Aterkien iraultza” demokraziaren aldeko mugimenduko kidea.
  • Piedad Córdoba – FARC eta Kolonbiako gobernuaren arteko akordioan bitartekaria.
  • José Bové – Ekintzaile eta sindikalista frantziarra.
  • Irvine Welsh – Idazle eskoziarra.
  • Tsering Woeser – Olerkari tibetarra.
  • José Shulman – Idazlea, Giza Eskubideen Liga argentinarreko idazkaria.
  • Hélder Mateus da Costa – Dramaturgo eta antzerki zuzendari portugaldarra.
  • Hans Ulrich Gumbrecht – Literatura Konparatuan katedratikoa Stanfordeko unibertsitatean.
  • Viggo Mortensen – Antzezlea.
  • Desmond Tutu – Artzapezpiku hegoafrikarra eta Bakearen Nobel saria.
  • Adolfo Pérez Esquivel – Bakezale argentinarra eta Bakearen Nobel saria.
  • Dario Fo – Dramaturgo italiarra eta Literatura Nobel saria.
  • Richard Sennett – Pentsalari iparramerikarra.
  • Harold Bloom – Literatur kritikari iparramerikarra.
  • Paul Preston – Historialari eta hispanista ingelesa.
  • António Lobo Antunes – Idazle portugaldarra.
  • Ignacio Ramonet – Kazetaria, Le Monde Diplomatiqueko zuzendari ohia.
  • Ronald Kasrils – Idazle hegoafrikarra, anti-apartheid ekintzailea eta ministroa.
  • Wuer Kaixi – Tiananmeneko ikasle protesten gidari txinatarra.
  • Hu Jia – Europar parlamentuko Sakharov saria, adierazpen askatasunaren aldekoa.
  • Tariq Ali – Idazle eta ekintzaile pakistandarra.
  • Ambler Moss – AEBetako enbaxadore ohia.
  • Andrea Camilleri – Idazle eta antzerki zuzendari italiarra.
  • Colm Tóibín – Idazle irlandarra.
  • Bill Shipsey – Art for Amnesty International erakundearen sortzailea.
  • Peter Sís – Idazle eta ilustratzaile estatubatuarra.
  • Saúl Hernández – Musikari mexikarra.
  • P?teris Vasks – New Age konposatzaile letoniarra.
  • M?rti?š Brauns – Konposatzaile letoniarra, Via Baltika ereserkiaren sortzailea.
  • Ken Loach – Zinema zuzendari ingelesa.
Aragorn, Arathornen semea, erabakitze eskubidearen alde
erabakitzeko eskubidea, Katalunia, Viggo Mortensen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude