Hirurgarren ikasgaia
Hirurgarren ikasgaia
Lehenengo ikasgaia luce samarra içan da. 75 iruzquinez gain. Bigarrenean berdinsu.
Orain gathoz hirurgarrenarekin!
…
LEHENENGO IKASGAIA
BIGARREN IKASGAIA
…
Hirurgarren ikasgai honetan amaiera emanen deraucogu aditzaren ikerqueta eta planteamendu osso, erraz eta berritzaileari.
Adeitassunez, anhitz esquer!
Lehenengo eta bigarren ikasgaietan atzecoz aurrera beçala ibili naiz. Euscal Aditz Trincoaren schema berria, hau da, nire systema orocorra aurkezten.
Saiatu naiz ikustarazten euscal aditz trincoa bethi ere bat bailicen. Uste baitut aditz syntheticoa edo trincoa bethi dela NOR typoco aditza.
NOR hau, guero NOR-NORI bilhaca daiteque, NOR-NORC typocoa eta NOR-NORI-NORC azquenic.
Guztiec tractamendu allocutivoan ere aguercen ahal çaizquigu: hicaco toca eta noca, çuca eta xuca.
Aditzetan bi dembora aurkezten ditugu:
orainaldia
eta
iraganaldia (ez orainaldia)
Ez orainaldia iraganaldi modura iceneztatu dugun arren, badaquigu ecen optativo modura ere functionatzen duela EN iraganaldico marca kenduric.
BA- eta QUE- particulac ere aguercen ahal dira adizqui guztietan.
Pluralguile nagussiena TZA da.
IT ere ikusten dugu UKAN edota EDUN aditzean.
TZA honen atzean QUE edo QUI datocenetan Z bilhacatzen da.
TZA ere batzuetan Z bilhacatzen da QUE edo QUI particulen presenciaric gabe ere.
NOR marcac hauxec dira DA, NA, HA, GA, ÇA eta CE, NIN, HIN, GUIN, CIN.
NORI marca nagussienac hauexec dira, denoc daquiçuen beçala: quit/quida, quic/quia, quin/quina, quio, quigu, quiçu, quiçue eta quie.
Eta NORC marcac T/DA C/A, N/NA, -, GU, ÇU, ÇUE eta TE.
Adeitsuqui
Ikus deçagun noraino heldu nahi naicen, adibide batequin. Seculan ez da euscaldunec erabilia içan, baina nire systemaren arauera guciz possiblea eta noizbait automatizatzecoa.
Orainaldian:
niakarquiotec / niakarquioten
Iraganaldian:
nindakarquiotean / nindakarquiotenan
Orain kenduco ditugu HICA (toca & noca) marcac:
Orainaldia:
nakarquiote
Iraganaldia:
nindakarquioten
Orain batueraz casu honetan erabilcen ez den NORI (hari) marca kenduco:
Orainaldia:
nakarte (Batueraz berdin)
Iraganaldia:
nindakarten (Batueraz: nindEkarten)
Orain NORC (haiec) marca kenduco:
Orainaldia
nakar
Iraganaldia:
nindekarren (Batueraz nindEkarren
nakar adizquiaren oinarrizco forma DAKAR, ceinari NI casua kenduric lorcen baita:
NA + daKAR= NAkar
(edo aguian çucenean:
NA + KAR)
Nahi dugun moduan.
Çaila?
Ez dut uste!
Automatizagarri?
Baiezcoan ni neu!
Edocein aditzequin KAR erroaren ordez berce edocein jarriric: RAMA, FLIPPA… eman deçagun.
Adeitassunez
Euskaltzaindiaren Hiztegia
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=flipatu&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai
flipatu, flipa, flipatzen
du ad. (nor osagarririk gabe). Heg. Beh. Zerbaitekin txunditurik edo miretsirik geratu. Flipatu egin dut behiak ikustean bazter tropikal honetan. Ikusiko duzu, flipatu egingo duzue nire soinekoarekin!
Oharrac:
1. Baten batec flippatuco badu ere, FLIPATU euscal aditza da Euskaltzaindiak hala erabaqui duelacotz. Eta quitto, ezta? Ongui, niri ongui dirudiquit.
2. DAFLIPAT ikussia dugu, iracurria dugu, ceina interneten, bederen, erabilcen baita.
3. DU aditza dela dioscu Academiac, eta NOR ossagarriric gabea.
Definitionea ikussiric: Cerbaitequin chundituric edo miretsiric gueratu, aleguia; niri iruditzen çait ecen DA aditza içan behar liçatequeela theoricoqui. Hau da FLIPATZEN NAIZ erran behar guenuqueela FLIPATZEN DUT erran beharrean.
Erabilera contutan harturic, badirudi Euskaltzaindiaren erabaquia çucena dela, ceren guehienec, ança, FLIPATZEN DUT erraiten baitute.
4. Gorago erran dugun beçala:
flipatzen dut = daflipat
Ederto eraiquia da aditz trinco berri hau. Cilheguia da guztiz, nire ikuspeguitic ere, ceren nic uste baitut edocein aditz’ modu trincoan jocatzen ahal dela.
Nic ez dut seculan euscaraz erabilcen, aldez aurretic berceri iracurri ez deraucodan hitzic.
DIRUDIQUIT (iruditzen çait) erabili dut gorago, baten bati iracurri deraucodalacotz.
Theoricoqui, FLIPATZEN NAIZ erraiten duen euscaldunac modu trincoan NAFLIPA erran leçaque. Honec ere valioco luque FLIPATZEN NAU erraitecotz.
Twitterren bati gaztelaniaz “yo te lo flipo” iracurri deraucot. Batuerarat itzuli beharco banu, honela nerraque hitzez hitz:
nic flipatzen dizut
Eta berau trinco modura jarri beharco banu
daflipakizut (daflipat + zuri)
liçateque.
daKARkizut edo daRAMAkizut eraiquitzen ditugun erara, daFLIPAkizut eraiquico guenuque. Guztiz regularra, beraz.
Adeitsuqui
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arauera, aditzac laur motacoac içan daitezque:
DA aditza = NOR aditza
ZAIO aditza = NOR-NORI aditza
DU aditza = NOR-NORK aditza
DIO aditza = NOR-NORI-NORK aditza
Laburdura bicainac!
DA/ZAIO aditzac batetic, eta
DU/DIO aditzac berce aldetic.
Edota
Aditz intransitivoac: ethorri…
Aditz transitivoac: ekarri…
Batueraz:
trantsitiboak edo iragankorrak
intrantsitiboak edo iragangaitzak
Lehenengoen graphiari buruz (-rts-) ez dut orain hitzeguinen. Gogoric ez. Are gutiago iragan- hassiera duten itzulpen desegoqui, alfer eta helbururaco valiogabeco horiei buruz ere. Nahi duenac erabil bitza.
Laburbilcen:
1. ETHORRI motaco da/zaio aditzac,
2. EKARRI motaco du/dio aditzac.
Bi mulço direla emaiten badu ere, bat bakar batera erakar daitezque:
NOR motaco aditzac DA motaco aditzac dira guztiac.
1. DA = NOR = nor aditzak
2. ZAIO = DA + NORI = nor-nori aditzak
3. DU = DA + NORK = nor-nork aditzak
4. DIO = DA + NORI + NORK = nor-nori-nork aditzak
Ulercen çaitalacoan
Adeitassunez
Gogoric ez nuen baina, orain animatu naiz hau erraiterat, honen erraiterat bihotz hartu dut:
Iragankor eta iragangaitz hitzei berez duten errannahia galaraci derauete joan den mendean, guti goiti beheiti. Bon, saiatu dira galarazten berezco errannahia, cein ez baita transitivo eta intransitivo hitz internationalec adiarazten eta communicatzen dutena, deraucutena.
Nirequin ez deçatela conta sacrificio horretaracotz.
Aditzec adiarazten dituzten egoerac edo ekinçac iragancorrac edo iragangaitzac içan daitezque. Vicitza bera ere beçalacoa, iragancorra batzuetan eta iragangaitza berce batzuetan.
Adeitsuqui
Batzuc dedicatzen dira berceen vicitza’ iragangaitza eguiten, berez erraça dena çailcen eta complicatzen alferric. Ança, berce eguitecoric ez daducate planeta honetan. Hortara ethorri eta ekarriac omen ciren honat.
Berce batzuoc, ordea, vicitza’ iragancor edo iragancorrago eguiten saiatzen gara. Hori eguin dugu bethi. Ohituric gagotza hortara. Berez erraz eta simplea dena corapilatu gabe, complicatione alferric sortharaci gabe aurkezterat.
Hori ere euscal aditzarequin eguinen dugu. Berez erraça dena’ modu erracean aurkeztua lehenengo aldiz hain ttipia den mundutto honetan eta huntan!
Adeitsuqui
DA
da + kio = zaio
da + t = dut
DUT
dut + kio = diot
Aditz laguntzaileak irregularrak dira. Orokorki.
Adeitsuki
DA: içan aditzaren hirurgarren persona.
Hauxe da DENaren ithurburu gure aditz systeman.
Ikus deçagun DA, hicaco allocutivoetan, batueraz:
DA toka: DUK, noka: DUN
Ene, bada, UKAN edota EDUN aditzaren formac ez dira horiec?
Ikus ditzagun IZAN aditzaren guztiac, orainaldia eta iraganaldia (= ez orainaldia):
DA toka: duk, noka: dun
NAIZ toka: nauk, noka: naun
GARA toka: gaituk, noka: gaitun
eta
DIRA toka: dituk, noka: ditun
Eta iraganaldian?
CEN toka: zuan, noka: zunan
NINTZEN toka: ninduan, noka: nindunan
GINEN toka: guintuan, noka: guintunan
CIREN toka: zituan, noka: zitunan
Bai, hor dago UKAN edota EDUN, IZANen errannahiaz.
SER eta TENER edota HABER uste ohi duguna baino hurbilago dirade.
Oharñoa: daude (dagode), gaude (gagode), çaude (çagode) eta çaudete (çagodete) hauen bucaeran den DE pluralguile hori bera, hauetan aguercen ohi dira: dirade (= dira), garade (= gara), çarade (= çara) eta berce cembaitetan.
Adeitsuqui
paziente
1 iz. Med. Osasun azterketa bat egiten dioten pertsona; eritasunen bat dela eta, mediku baten ardurapean dagoen pertsona. Mediku eta pazienteen arteko harremana. Nire pazienteetako bat da.
2 adj. Hizkl. Subjektuez mintzatuz, aditzaren ekintza jasotzen duena.
agente
1 iz. Pertsona, enpresa edo erakunde baten zerbitzura bitartekari edo ordezkari gisa lan egiten duen pertsona. Merkataritzako agentea zela azaldu zidan. Orain agente literariorik gabe geratuko dira berriz ere euskal idazleak.
2 iz. Gobernu baten zerbitzura lan egiten duen pertsona, hiritarren segurtasunaz eta legea betearazteaz arduratzen dena. FBIko hainbat agentek torturen inguruko lekukotasun gehiagoren berri eman dute. Etxe Zuriak eskatu zuen armaturiko agenteak eramateko, atzerritik AEBra zihoazen hegaldietan. Agente sekretu baten izena zabaltzea delitua da Estatu Batuetan (Ik. espioi).
3 iz. Kim. Izaki bizidunetan edo gauzetan eraginen bat duen gaia.
Patientari NOR deithuco deraucogu:
nathor: NI naiz NOR hori
Agenteari NORC deithuco deraucogu:
nakar: NI naiz NOR hori, bethi beçala, NA hassiera dudanez guero, eta HARC da NORC (agent, eguile) hori.
Adeitsuqui
Erran dugu DA dela DENaren hatsapena. Eta hala da, ceren DA aditz guztien oinharri, funs [ahosca bedi /funts/] eta cimendu baita.
IÇAN aditzari DA ADITZA ere deithu deraucote gure grammaticari classico bicainenec, Ithurri, Lafitte, Arotzarena…
DA aditza
DA … CEn
NAiz … NINcen
HAiz … HINcen
Dira … Ciren
GAra … CINen
ÇAra … CINen
ÇAreTE … CINeTEn
Majusculaz marcaturic elementuric garrancitsuenac aditzen formacunçan.
Schema basico edo oinharrizcoa:
Orainaldia … Iraganaldia
DA … CE + eN
NA … NIN + eN
HA … HIN + eN
DA + TZA … DA + TZA + eN
GA + TZA … GUIN + TZA + eN
ÇA + TZA … CIN + TZA + eN
ÇA + TZA + TE … CIN + TZA + eN
Bucaeraco eN hori iraganaldico marca da. Ken daiteque optativoa lorcecotz.
TZA hori pluralguilea da haiec, gu, çu eta çuec casuetan. Maiz Z bilhacatzen da hitz bucaeran edo QUE eta QUI aurrean:
TZA + QUE = ZQUE
TZA + QUI = ZQUI
QUE particula tarteca daiteque adizqui guztietan probabilitatea edo possibilitatea adiaraztecotz edo simplequi ethorquiçun kutsu soila emaitecotz.
QUI hau NORI casu marquen parte da: quit, quic, quin, quio, quigu, quiçu, quiçue eta quie, ceinac adizqui regular guztietan tartecatzen ahal baita.
NOR oinharri honi NORI + QUE + NORC marcac eransten ahal çaizquio.
Ikussico dugu nolatan aditz transitivoetaco NIN, HIN, GUIN eta CIN motaco adizquiac, ceinac berez NOR-(NORI)-NORC motacoac baitira, passatzen ahal diren NORC-NOR-(NORI) motarat, subjectua hassierarat muguituz.
Adeitsuqui
Aditz regularren schema
NOR & NOR-NORI
ETHORRI aditza
DATHOR & DATHORQUIO
NOR modura
dathor … cethorren
nathor … nindathorren
hathor … hindathorren
dathorça … cethorçan
gathorça … guindathorçan
çathorça … cindathorçan
çathorçate … cindathorçaten
NOR-NORI modura
dathorquio … cethorquion
nathorquio …. nindathorquion
hathorquio … hindathorquion
dathorzquio … cethorzquion
gathorzquio … guindathorzquion
çathorzquio … cindathorzquion
çathorzquiote … cindathorzquioten
Forma laburrac:
ninda, hinda, guinda eta cinda aurrizquien ordez, nen, hen, guen eta cen:
nindathorren = nenthorren
hindathorren = henthorren
guindathorçan = genthorçan
cindathorçan = centhorçan
cindathorçaten = centhorçaten
Plural berheciac:
dathorça = dathorz = dathoz
Batueraz: datoz
BATUERA
NOR
dator … zetorren
nator … nindatorren = nentorren
hator … hindatorren = hentorren
datoz … cetocen
gatoz … gindatozen = gentozen
zatoz … zindatozen = zentozen
zatozte … zindatozten = zentozten
NOR-NORI
datorkio … zetorkion
natorkio … nindatorkion = nentorkion
hatorkio … hindatorkion = hentorkion
datozkio … zetozkion
gatozkio … gindatozkion = gentozkion
zatozkio … zindatozkion = zentozkion
zatozkiote … zindatozkioten = zentozkioten
ninda, hinda, ginda, zinda hassiera dutenac ez dira euskara batuan onhartuac içan. Schema ossoa emaitecotz haguitz beharrezcoac, ceren honela transitivoac oraingo intransitivoen modura jocatzen baitira. Hau da EKARRI, ETHORRI beçala, adibidez.
DATOZ erabilcea dathorça /dathortza/-ren ordez, ez da irregularitatetzat jotzen.
Berdin bizcaierazco DABIZ:
dabiltza = dabilz = dabiz
gabiltza = zabilz = gabiz
zabiltza = zabilz = zabiz
zabiltzate = zabilzte = zabiz(t)e
Adeitsuqui
Aditz regularren schema
NOR-NORC & NOR-NORI-NORC
EKARRI aditza
DAKAR & DAKARQUIO
Aurrecoaren schema berbera da. Identicoa. THOR kendu eta KAR jarri.
Differencia bakarra da ecen oinharrizco forman NORC bethi dela HARC, eta gaineraco NORC marcac bucaeran jarcen direla. Forma berheci batzuetan NORC bucaeratic hassierarat passatzen ahalco dugu:
NOR-HARC modura
dakar … cekarren
nakar … nindakarren
hakar … hindakarren
dakarça … cekarçan
gakarça … guindakarçan
çakarça … cindakarçan
çakarçate … cindakarçaten
NOR-NORI modura
dakarquio … cekarquion
nakarquio …. nindakarquion
hakarquio … hindakarquion
dakarzquio … cekarzquion
gakarzquio … guindakarzquion
çakarzquio … cindakarzquion
çakarzquiote … cindakarzquioten
Forma laburrac:
ninda, hinda, guinda eta cinda aurrizquien ordez, nen, hen, guen eta cen:
nindakarren = nenkarren
hindakarren = henkarren
guindakarçan = genkarçan
cindakarçan = cenkarçan
cindakarçaten = cenkarçaten
Batueraz ez dira onhartuac içan forma laburroc. Hau da, ETHORRI aditzean ez dira onharcen forma luceac (nindathorren moducoac) eta EKARRI aditzean ez dira laburrac onharcen (nenkarren moducoac):
Ni *nindathorren = nenthorren
Harc ni nindakarren = *nenkarren
Forma luceetan -dakar- gabe, -dekar- da batueraz onhartu dutena.
Erabaqui honec eta berceac schema aphurcen dute eta gauçac ongui ikastea çailcen eta oztopatzen.
Bakarric falta çaicu ikustea NORC aurrera passatzearena.
Adeitsuqui
Honelaco forma laburrac ikussi berri ditugu:
nindakarren = nenkarren
hindakarren = henkarren
guindakarçan = genkarçan
cindakarçan = cenkarçan
cindakarçaten = cenkarçaten
Denac dute HARC subjectua.
Bada, orain subjectua passatuco dugu bucaeratic hassierarat:
nekarren / nekarçan
hekarren / hekarçan
cekarren / cekarçan
guenekarren / guenekarçan
cenekarren / cenekarçan
cenekarten / cenekarçaten
cekarten / cekarçaten
Forma laburretan NOR objectua marcatzen çuten NEN, HEN, GUEN eta CEN aurrizquiac, NE, HE, GUENE ets CENE forma harturic, NORC subjectua marcatzerat dathoz. Objectua plurala bada, TZA tartecatzen da, ceina ÇA idazten baita naffarreraz L, N eta R ostean.
Adeitsuqui
Contutan hartu ecen:
*nenkarren ez da nekarren
*henkarren ez da hekarren
*genkarçan ez da guenekarçan
*cenkarçan ez da cenekarçan
eta
*cenkarçaten ez da cenekarçaten
Lehenac, asterico batez marcatuac, ez dira euskara batuan onhartuac içan. Maiz ençuten dira bigarrenen cençuan.
nenkarren = harc ni (nindekarren)
nekarren = nic hura
nekarçan = nic haiec
nenkarten = haiec ni (nindekarten)
e.a.
Adeitassunez
Aditz guztiac trinco.
Ipini FLIPPAtu, DIALOGAtu, etc., eTHOR edo eKAR horien ordez!
dadialogat = dialogatzen dut
dadialogaquet = dialogatzen duquet
nedialogan = dialogatzen nuen
nedialogaqueen = dialogatzen nuqueen
banedialoga = dialogatzen banu
nedialogaque = dialogatzen nuque
Helburua lorthuric!
Automatizagarri!
Adeitsuqui
Systema berrituaren arauera, batueraz forma hauec ossatzen ditugun beçala:
dakart … nekarren
dakark … hekarren
dakarn … hekarren
dakar … zekarren
dakargu … genekarren
dakarzu … zenekarren
dakarzue … zenekarten
dakarte … zekarten
Berce hauec ere ossatzen ahal ditugu:
orainaldia … iraganaldia
dadialogat … nedialogan
dadialogak … hedialogan
dadialogan … hedialogan
dadialoga … zedialogan
dadialogagu … genedialogan
dadialogazu … zenedialogan
dadialogazue … zenedialogaten
dadialogate … zedialogaten
Jolasa? Bai, nosqui! Jolasa da ikasteco bideric hoberena eta humanoena.
Jolasa gauça serioa da!
dialoga-ren ordez berce edocein aditz erro eçar eta jolas!
Automatiza deçagun arte!
Absteni daitecela humore guticoac!
Oharra:
Neuc ez dut erabiliren, bercec erabili ez duenic. Hori uste dut orain. Hori daustet.
Adeitassunez
Hicaco formac ere erraz lorgarri:
Naffarreraz, hots, normaleraz:
dakar = diakarrec & diakarren
Batueraz, hots, eusko ofizialeraz:
zakarrek/zekarrek & zakarren/zekarren
Bi forma, batto ere erabil ez dadinçat!
Adeitsuqui
https://www.dropbox.com/s/pm1i7zm586ecowh/HITANO_Batua.docx?dl=0
Euskaltzaindiak finkaturiko adizki alokutiboak. Hitano: toka eta noka.
Alfabetikoki agertzen zaizkigu adizkiak + toka eta noka, oso modu praktikoan. Adibidez:
dabil • zabilek = zebilek toka, zabilen = zebilen noka
eta hauetariko bakoitza ere zerrendaturik:
zabilek = zebilek toka, zabilen = zebilen noka => dabil
zabilen = zebilen noka, zabilek = zebilek toka => dabil
zebilek = zabilek toka, zebilen = zabilen noka => dabil
zebilen = zabilen noka, zebilek = zabilek toka => dabil
Documentuan askoz politago Ikusten dira hemen baino. Ireki eta gorde, kontsultetarako.
Adeitsuki
ADITZ SINTETIKOA
Euskaltzaindiak, 1977.eko abuztuaren 26an, ADITZ SINTETIKOA onartu zuen dokumentu honen bidez.
13 botoetarik 13 baiezko.
https://www.dropbox.com/s/l5z4z21llo0larn/aditz%20sintetikoa.pdf?dl=0
1973.ean ADITZ LAGUNTZAILE BATUA onartua zuen jada. Lau urte lehenago, alegia.
https://www.dropbox.com/s/tu7fij4vi3mj81t/araua_0078%20aditz%20laguntzaile%20batua.pdf?dl=0
1979 . urtean, Txillardegik EUSKAL ADITZ BATUA prestatu zuen, aurreko erabaki biak liburu guziz bikain batean bildurik. Falta dira hemen, dena dela, NAIO (nau + hari) edo GAITIE (gaitu + haiei) modukoak, zeinak onarturik baitaude 1973. urtetik. Euskaltzaindiaren edizioa:
https://www.dropbox.com/s/iry74zed26h4j2v/aditz%20batua.pdf?dl=0
Adeitsuki
Euskara Batuaren Aditz Syntheticoac edo Trincoac fincatu baino lehen, ni euscalduna nincen, hau da, euscaraz banequien.
Aditz Lagunçaile Batua
Separata modura ere arguitaratu çuten:
https://www.dropbox.com/s/jlqf1jlp2bip6mg/aditz%20laguntzaile%20batua%20separata.pdf?dl=0
Krutwigec Mikelditarrak 1979. urthean publicatu çuenean, beronec erabilitaco adizqui auxiliar guztiac apuntatzen nituen separata horretan. Halaber bilduac nituen Ribera caleco Euskaltzaindiaren bulegoan haimbat articulu çahar Krutwigenac, Martija jaunaren lagunçaz. Anhitz esquer berari!
Horrela Krutwigen aditza eta hizteguia ere bildu nuen laphurtera classicoa ikastecotz.
Adeitsuqui
Orainaldiari BA eta KE partikulak ipintzen ahal zaizkion bezala:
nakar = ekartzen nau
banakar = ekartzen banau
nakarke = ekartzen nauke
halaber iraganaldiari ere:
nindakarren = ekartzen ninduen
banindakarren = ekartzen baninduen
nindakarkeen = ekartzen nindukeen
Eta iraganaldiari -eN partikula kenduric, lortzen dugu optativoa (edo alegiazkoa):
nindakar = ekartzen nindu
banindakar = ekartzen banindu
nindakarke = ekartzen ninduke
-DAKAR honec NORK atzizkiak hartzen ahal ditu:
baninDAKAR = ekarcen baninDU
baninDAKARK = ekarcen baninDUK
baninDAKARN = ekarcen baninDUN
baninDAKARZU = ekarcen baninDUZU
baninDAKARZUE = ekartzen baninDUZUE
baninDAKARTE = ekartzen baninDUTE
Berdin 1. eta 2. pertsona guztietan (ni, gu, zu eta zuek).
Argi geratzen da nola orainaldiko adizkiak integraturik agertzen diren iraganaldian eta optativoan. Batueraz, zorigaitzez DAKAR modukoak erabili beharrean DEKAR modukoak erabiltzen dituzte iraganaldian, zeinak argitasuna iluntzen baitu. De facto, EKARRI aditzean, Euskaltzaindiak oraina eta iragana finkaturik dauzka, baina ez alegiazkoa (optativoa)!
UKAN aditzarekin ere konparatzen ahal duzue goian, letra larriz markatuta baitoaz.
Adeitsuki
Edozein aditzetan orainaldia da oinarria.
Orainaldi hau memorizatuz guero, iraganaldia bilakatzen da.
Orainaldia:
nakusazue = ikusten nauzue
Iraganaldia:
nindakusazuen = ikusten ninduzuen
Gertatua ez, baina gertatua balitz bezala imaginatzen badugu, aski dugu -eN iraganaldiko marka kentzea, eta optativoa edota alegiazkoa lortzen dugu, zeina ba- eta -ke- partilukekin konbinatu ohi baitugu:
banindakusazue = ikusten baninduzue
&
nindakusakezue = ikusten nindukezue
Hiru denbora ditugu euskaraz aditz guztietan:
1. orainaldia: da, zaio, du, dio
2. iraganaldia: zen, zitzaion, zuen, zion
3. alegiazkoa: litz, litzaio, lu, lio
Gogoratu ezen ba- eta -ke- goiko hirurekin konbinatu ahal direla.
Alegiazkoari optativo deitzen diot nik, konturatu zaretenez.
Adeitsuki
Batueraz NIK subjektua denean forma bakar hauek ditugu IKUSI aditzean:
dakusat edo dakust
nekusan
banekusa
*nekuske
dakuskit
nekuskien
banekuski
*nekusazke
Asterisko batez markaturik ditut irregularrak diren formak:
nekuske nekusake-ren ordez, eta
nekusazke nekuskike-ren ordez:
nekusan eta banekusa esaten dakienak gero nekuske erabili behar du. A desagertzen da. Hau uler liteke, nola edo hala.
Baina
nekuskien eta banekuski esaten dakienak, bapatean nekusazke esan beharra ere nori bururatzen zaio? Mesedez.
Honelako erabakiekin erabilera automatizatzea oztopatzen da guztiz.
Berdin esan genezake zenbait paradigmetan dauden hutsuneetaz:
dauka = hark hura
nauka = hark ni
…
Ederto.
Non daude nakusa modukoak?:
dakusa = hark hura
nakusa = hark ni
hakusa = hark hi
dakuski = hark haiek
gakuski = hark gu
zakuski = hark zu
zakuskite = hark zuek
Gehi HARK-en ordez beste edozein NORK jarririk.
Gure klasikoek erabiliak dira!!!
Hau da, klasikoek nik aurkeztu dudan sistema erabiltzen zuten. Automatizaturik zedukaten, zein baita nire ahaleginen helburua. Ez besterik.
Non hauen iraganaldiak eta alegiazkoak?
Ez al dira euskara batua?
Eta zeniezazkiguketen bai?
Nork eta zenbatek erabili dute adizki hiper luze hau euskararen idatzizko eta ahozko historian?
Zein da euskara batu honen jolasa?
Adeitsuki
Euscal aditzaren systema bethi bat da.
NORC daducaten iraganaldiac schema descolocatzen dute amiñi bat , ceren adizquiaren aurreco parterat passatzen baitira hiirurgarren personacoac direnean.
nuen, gueneducan, hequien, cekarçaten, zeneduzcan, etc.
Batueraz ere schema orocorretic campo ikasten eta iracasten dirade.
Adeitsuqui
Bon, baten batec cerbait galdetu edo iradoqui nahi ukan badeça, eguitea daduca.
Edo nahi luen aditza joca deçadan systema classico honetan.
Email: naffarrera.info@gmail.com
Webgunea: http://naffarrera.info/
Hitano automaticoa:
https://sites.google.com/site/linguanavarrorum/hitano?authuser=0
Adeitsuqui
darakusaigu
ikussi berri dut Mikelen iruzquin batean.
Euskara Batuan ez dago momentuz honetaraco valioquideric onharturic.
Systema classicoaren arauera, hau da, nic aurkeztu dudan systema orocorraren arauera:
darakuskigu
liçateque forma egoquiena, baina contutan harturic Euskaltzaindiaren imperativoco formac, batueraz
darakusku edo derakusku
emanen luque. KIGU maiz KU bilhacatzen baita:
dagoquigu beçain ona dagocu baita, adibidez.
Adeitsuqui
IBILI edota EBILI aditzaren factitivoa ERABILI da. Arazlea edo faktitiboa deitzen deraucote batueraz.
erabili = ibilaraci
IBILI aditz typicoqui intransitivoa da:
ni nabil = Ni naiz dabilena. NI subjectua da honetan.
ERABILI aditz typicoqui transitivoa da:
ni narabil = Ni naiz baten batec darabilena. Baten batec erabilcen nau, ibilarazten nau. NI objectua da berce honetan.
IBILI aditzaren iraganaldian batueraz forma laburrac baicic ez dira onhartu 1. eta 2. personetan:
nenbilen
henbilen
genbiltzan
zenbiltzan
zenbiltzaten
Forma luce çaharrac hauec lirateque batuerazco graphian:
nindabilen = nenbilen
hindabilen = henbilen
gindabiltzan = genbiltzan
zindabiltzan = zenbiltzan
zindabiltzaten = zenbiltzaten
ninda, hinda, ginda eta zinda, nen, hen, gen eta zen bilhacatu dira erabiliaren erabiliaz.
DABIL + -RA- = DARABIL bihurcen den beçala, berdin guertatzen da goragoco adizquietan:
Casu honetan luceac baicic ez dira onhartu batueraz:
nindarabilen = *nenrabil
hindarabilen = *henrabil
gindarabiltzan = *genrabiltzan
zindarabiltzan = * zenrabiltzan
zindarabiltzaten = *zenrabiltzaten
Batueraz -DA- gabe, -DE- erabilcen da goicoetan, eta zindErabiltzaten ordez, zindErabilzten da onhartua, ceinac schema /eskema/ aphurcen baitu.
Asterisco batez marcaturic dauden horiec çail dira ahoscatzen, ceren -NR- horretan R baita simplea edota biguna.
Hauetaric dathoz berce hauec:
nerabilen + nerabiltzan
herabilen + herabiltzan
generabiltzan + generabilen
zenerabiltzan + zenerabilen
zenerabiltzaten + zenerabilten
ceinetan ni, hi, gu, çu eta çuec objectuac subjectu bilhacatzen baitira, hau da, NOR-NORC içaitetic NORC-NOR içaiterat iragaiten baitira. TZA ipincen da objectua hirurgarren personaco plurala denean.
Adeitassunez
içan, ukan (edun), egon, eduqui (euqui), eutsi, *erauqui, *erautsi
Aditzac icendatzecotz hirurgarren persona erabiliren dugu:
da
dadu = dau = du
+ dio
dago
daduca = dauca = dauco
dautso = deutso = deutsa
derauco = derauca
derautso
Hauetaric hirur’ synonymo dira egun:
dio, derauco eta deutso
DIO: batueraz
DEUTSO: bizcaieraz
DERAUCO: naffarreraz
Nahiz eta nire ustez, ikuspegui national batetic, naffarrera hutsa diren hirurac, eta hirurac ere euskara batua içan behar liratequeela uste dut.
Adeitsuqui
DIO erraitecotz niri iracurcen derautaçuen forma DERAUCO da. DERAUCA edo DRAUCA ere naffarreraz erabili dira eta erabilcen ahal dira. Leiçarragaren styloan DRAUCA erran behar guenduque.
Neuc Zuzeun naffarrera standardean idazten dut.
Bizcaitarrec deraucot ençuten badute, berehala lotzen dute mentalqui haiec erabilcen duten DAUCO (dauko, deuko, deko) adizquiarequin. Eta egoquiro eguiten dute. Çucen daude.
DADUCA egun DAUCA (dauka) modura ikusten dugu.
Eduqui hitza euqui ençuten den modura.
Ikussi dugu DABIL adizquiaren forma factitivoa DARABIL dela.
Era berean:
dauca + RA = derauca
dauco + RA = derauco
dauco = eduquitzen du
derauco = eduquiarazten du, hots, emaiten dio
Esquerrac derauzquiçut = Esquerrac emaiten dizquiçut
deutso adizquiac ere Laçarraga arabarraren garaian derautso factitivoa ere ceducan beçala.
derauçut forma lucearen ondoan dauçut forma laburra ere erabilcen da oraino eta guehiagotan ençuten.
Edo derauzquiçut adizquiaren ondoan dauzquiçut.
Batzuac RAdunac, berceac RAgabeac. Eta totalqui synonymoac.
Çuberotarrec ere dereio (derauco) adizquiaren ondoan deio daducaten modura.
Forma luceac beçala, forma laburrac ere naffarrera huts dirade. Eta biac berdin çucenac.
deraucote = daucote
guenerauzquiçuen = gueneuzquiçuen
…
Bizcaitarrec deutsoe eta geuntsueçan
Batuistec diote eta genizkizuen
Nire ustez denac euskara batua içan behar lirateque, nire modura gauçoc ongui iracastecotan.
DIO dioenac ez du certan DEUTSO edo DERAUCO erabili behar. Ulertu bai, ordea.
Eta halaber DEUTSO/DEUTSA (dotza ahoscatua maiz), adibidez, idazten duenac ez luque certan DIO erran edo idatzi beharco nehoiz ere. Ongui ençun duçue: nehoiz ez, inoiz ez.
Hori da nire bidea: privilegioric ez, denac berdintassunean.
Adeitsuqui
Euskaltzaindiac baditu onharturic EUTSI aditzaren adizqui batzuc. Ikus Txillardegic bicain aphailatutaco liburuan:
https://www.dropbox.com/s/iry74zed26h4j2v/aditz%20batua.pdf?dl=0
EUTSI agarrar, tenir
dautso ceutson baleutso leutsoke
dautsote ceutsoten baleutsote leutsokete
moduco nor-nori-norc adizquiac.
Aditz lagunçaile modura erabilceco baimenic ez du emaiten Academiac. Hori ez da euskara batua erranen luquete.
Ez da euskara batua, baina nire ustez,
dio zion balio lioke
beçain euskara batua dira. Eta halaber
derauko zeraukon balerauko leraukeo
beçaimberce.
Berçalde:
• dautso zeutson baleutso leutsoke
• dautsote zeutsoten baleutsote leutsokete
motaco adizquiac çucen erabaquiric daude?
dautsote bat çucen unificatua da?
Hori da iracurri edo ençun duten forma?
Bakar batzuetan EUTSI aditza autonomoqui, hau da, berezco errannahiaz erabiliric ikussi dituzten casu bakanetaric athereac?
Hau da Bizcai aldean lagunçaile moduan functionatzen duenean, horrec ez du contatzen prototypoac unificatzeracoan?
Cergatic?
Adizqui hauec ez al dira hobeac, ala?
• deutso (z)eutson baleutso leuskio
• deutsoe (z)eutsoen baleutsoe leuskioe
leuskio = leutso + ke
ceren hauec baitira, eta berauen variant phoneticoac ere, egun ençuten diren bakarrac!
“leutsokete” eguiazcoa al da?
Norc noiz erabilia?
Neuc bethi leuskioe ençun eta iracurri dut.
Adeitsuqui
Horiek denak gure aberastasunak dira, dudarik gabe. Jarraitu horretan.
Baina nere galdera da: irakasle batek, horietatik zein irakatsi beharko luke Bilbon? Edo/eta Lesakan? Edo/eta Atharratzen?
Antton,
Anhitz esquer çure hitzengatic!
Bilbao baten, deutso eta dio, gutienez.
Lesacan dio eta derauco, gutienez.
Eta Atharratzen deio eta dio gutienez.
Dena dela, nire systemarequin, hau da, systema classicoarequin, bat jaquinda, arratsalde batean hirurac ikassiric.
Eracutsiren dudan moduan.
12 urtheco batec ikasteco moduan.
Cin daguit.
Ikus argazqui hau:
https://www.dropbox.com/s/e4cbvd90hvlcwwz/naio.jpg?dl=0
Edocein adinetaco euscal ikasle eta iracasleec, guehienec, ez erraiteagatic denec, uste dute nor-nori-norc ossoqui daquitela euskara batuan.
Ez, ez da hola. Soilic eta bakarric daquite NOR denean edo singularra edo plurala, baina hirurgarren personan.
Lassai egon çaitezte, ceren euskaltzain guehienec ere ez baitaquite cer daducaten onharturic ere.
Ez gaitecen alarma!
Lassai! Tranquil!
Pantalla captura bat eguin behar ukan dut, ceren Euskaltzaindiaren PDFac gaizqui eguinic baitaude NAHITA.
Nahita eta cerga ordainçaileon diruaz. Gure bizcar, aleguia.
Bacen garaia hau erraitecotz ere!
Eman beguiratu bat, mesedez, argazquiari, bai, photo edo foto horri.
Adeitsuqui
Argazquia ikussi duçuenoc, Euskaltzaindiac berac onharturico adizqui hauec ikussi dituzqueçue:
naiozu = nauzu + hari
naiokezu = naukezu + hari
gaitiezu = gaitu + haiei
gaitiekezu = gaituzke + haiei
niazaiozun = nazazun + hari
eta abar, eta abar.
Nor-nori-norc ossoa erabaquiric daduca Euscararen Academiac, Euskaltzaindiac, aleguia.
Adeitsuqui
DIO aditza batueraz:
Oinarria DIO eta beronen plurala den DIZKIO. 1. eta 2. petsonetan *(D)ITIO du erabakirik Euskaltzaindiak
1. NOR-NORI-NORK
NORK: HARK
NORI: HARI
orainaldia … iraganaldia … alegiazkoa
hura dio … zion … lio
ni naio … nindion … nindio
hi haio … hindion … hindio
haiek dizkio … zizkion … lizkio
gu gaitio … gintion … gintio
zu zaitio … zintion … zintio
zuek zaitiote … zintioten … zintiote
+ NORI: t/da, k/a, n/na, (o), gu, zu, zue, e
+ KE
+ NORK: t, k, n, -, gu, zu, zue, te
2. NORK-NOR-NORI
iraganaldia … alegiazkoa
nion … nio
hion … hio
genion … genio
zenion … zenio
zenioten … zeniote
Objektu plurala bada:
nizkion … nizkio
hizkion … hizkio
genizkion … genizkio
zenizkion … zenizkio
zenizkioten … zenizkiote
+ NORI: t/da, k/a, n/na, (o), gu, zu, zue, e
+ KE
Berau UKAN/EDUN aditzaren nor-nori-nork + nork-nor-nori osoa. Adizki guzti guztiak Euskaltzaindiaren arabera, lehenengo aldiz euskara batuaren historian.
Adeitsuki
DEUTSO aditza bizkaieraz:
Oinarria DEUTSO eta beronen plurala den DEUTSOZ.
1. NOR-NORI-NORK
NORK: HARK
NORI: HARI
orainaldia … iraganaldia … alegiazkoa
hura deutso … eutson … leutso
ni nautso … nindeutson … nindeutso
hi hautso … hindeutson … hindeutso
haiek deutsoz … eutsozan … leutsoz
gu gautsoz .. gindeutsozan … gindeutsoz
zu zautsoz … zindeutsozan .. zindeutsoz
zuek zautsoze … zindeutsozen … zindeutsoze
+ KE
+ NORI: t/ta, k/a, n/na, (o), cu, zu, zue, e
+ NORK: t, k, n, -, gu, zu, zue, e
ke + tso = skio
e.a.
2. NORK-NOR-NORI
iraganaldia … alegiazkoa
neutson … neutso
heutson … heutso
geuntson … geuntso
zeuntson … zeuntso
zeuntsoen … zeuntsoe
Objektu plurala bada:
neutsozan … neutsoz
heutsozan … heutsoz
geuntsozan … geuntsoz
zeuntsozan … zeuntsoz
zeuntsoezan … zeuntsoez
+ KE
+ NORI: t/ta, k/a, n/na, (o), gu, zu, zue, e
Berau EDUN aditzaren adizki guztiak.
Oharra: diotso/diotsa ESAN aditzaren NORI formac: st, sku, etc.
Z pluralgilea bukaera aldean.
Adeitsuki
DERAUCO aditza naffarreraz:
Oinharria DERAUCO eta beronen plurala den DERAUZQUIO:
1. NOR-NORI-NORC
NORC: HARC
NORI: HARI
orainaldia … iraganaldia … optativoa
hura derauco … ceraucon … lerauco
ni narauco … ninderaucon … ninderauco
hi harauco … hinderaucon … hinderauco
haiec derauzquio … cerauzquion … lerauzquio
gu garauzquio .. guinderauzquion … ginderauzquio
çu çarauzquio … cinderauzquion .. cinderauzquio
çuek çarauzquiote … cinderauzquioten … cinderauzquiote
+ QUE
+ NORI: t/ta, c/a, n/na, (co/o), cu/gu, çu, çue, e/te
+ NORC: t, c, n, -, gu, çu, çue, te
zquie = zte
derauzquie = derauzte
que + co = queo
que + cu = quegu
que + zte = zquee
derauzte + que = derauzquee
e.a.
2. NORC-NOR-NORI
iraganaldia … optativoa
neraucon … nerauco
heraucon … herauco
gueneraucon … guenerauco
ceneraucon … cenerauco
ceneraucoten … ceneraucote
Objectu plurala bada:
nerauzquion … nerauzquio
herauzquion … herauzquion
guerauzquion … guerauzquio
cerauzquion … cerauzquion
cerauzquioten … cerauzquiote
+ QUE
+ NORI: t/ta, c/a, n/na, (co/o), cu/gu, çu, çue, e/te
Adeitsuqui
Orainaldian NOR-nori-NORC paradigman subjektua bukaeran doa.
nakarzu: ni zuk
nakarkiozu: ni hari zuk
dakarzu: hura zuk
dakarkiozu: hura hari zuk
Iraganaldian bi paradigma ditugu:
1. NOR-nori-NORK. Orainaldian bezala:
nindakarzun: ni zuk
nindakarkiozuen: ni hari zuk
eta
NORK-NOR-nori berezia, non subjektua lehen lekura pasatzen baita.
zenekarren: zuk hura
zenekarkion: zuk hura hari
Nahiago nuke bi edo hiru pertsonak idatzi balidate
naffarrera.info@gmail.com
eta esan ezen ulertu dutela sistema klasiko hau eta errazagoa zaiela orain artekoak baino.
Ez da hola izan. Ez dira ez bi, ez hiru izan.
Duda daukat dakar, dakarte eta du, dute moduko iraganaldiekin: zekarren, zekarten eta zuen, zuten:
Orainaldian ez dut dudatzen, zeren NOR-NORK tipokoak baitira, baina iraganaldian? Zekarren eta zekarTEn NOR-NORK? Baietz ematen du, ezta? Hori pentsatzen dut nik TE horri esker.
NORKeko 1. eta 2. pertsonak, ordea, NORK-NOR motakoak dira iraganaldian:
1 nekarren nik hura
2 hekarren hik hura
zekarren hura hark
1 genekarren guk hura
2 zenekarren zuk hura
2 zenekarten zuek hura
zekarten hura haiek
Ez da guztiz arraroa ume, gazte eta are pertsona helduren bati honelakoak entzutea aurrekoen ordez:
zekardan, zekarran, zekarnan, zekargun, zekarzun, zekarzuen.
Ez dakit zuek ere entzunak dituzuen.
Ez dakit testuinguru familiar edo lagunartean erabili ere egiten dituzuen halakoak.
Adeitsuki
Umeek ikasten dute hobekien euskara. Bon, euskara edo/eta edozein hizkuntza. Beti entzun dugu.
Mintzatzaile onak eduki behar dituzte inguruan. Hau aseguratu behar zaie.
Hobekien dinodan lekuan naturalenik esan nezakeen.
Metodo naturala da. Guraso onek eta irakasle onek ere badakite hau. Ahal bezain ongi hitzegin behar zaie umeei.
Batuera bada, batueraz. Bizkaiera bada, bizkaieraz. Bermeoko euskalkian bada, hangoaz. Ahal bezain ongi, gizaki normalek ohi dutenez.
Metodo naturalaren bidez, umeek -eN baten bidez egiten dute iraganaldia.
Adizkiak batueraz emango ditudan arren, berdin gertatzen da euskalkietako formekin:
Umeek esana (nagusiei entzuna).
Hasieran:
naizen (nintzen)
dudan (nuen)
didazun (zenidan)
…
Gerora:
zekigun (genekien)
zeukazun (zeneukan)
…
Geroxeago:
genekigun (genekien)
zeneukazun (zeneukan)
..
Ikasteko prozesuan normalak dira. Zeharo normalak.
Espainol umeek ere “yo ero” esaten dute, “yo soy” esaten hasi baino lehen, edo “si yo era’ esaten dute “si yo fuera’ baino lehen.
Normala. Guztiz normala metodo naturalean gizakiok gizaki garenetik.
Non da problema? Printzipioz inon ere ez.
Problema sor daiteke (eta askotan sortzen da) onak izan behar liratekeen guraso edo irakasleen ordez, hain onak ez direnean. Adibidez, denbora gutxi edo eskasa dedikatzen zaionean normaltasunez umeekin hitzegiteari edo jolasteari. Orduan, problemak hasten dira metodo naturalean. Problema latz bilaka daitezkeenak umeen garapen egokian Baiki.
Adeitsuki
skhole grecotic, latinerazco schola
Hemendic
en: school
fr: école
es: escuela
batueraz: eskola
naffarreraz: escola edo schola
Dembora librea, jolasa, aisialdia… denbora honetan eduquitaco elkarrhizquetac, eta berauen bitartezco eçagutzac, jaquinçac… eta halaber elkarrhizqueta hauec eguiten cireneco lekua.
Horixe cen escola jathorriz.
Orain ez.
Cergatic ez?
ERRAN edota ESAN aditza
Mota honetakoak dira Euskaltzaindiak erabakitakoak:
dio zioen balerra lerrake
derra eta zerrakeen ez dira han, ordea.
Orainaldian eta iraganaldian TSI dativoa erabiltzen da, hau da, EUTSI aditzarenaren moduko NORI hori.
TZI dativoa ere badugu. IRITZI/ERITZI aditzean bezala. Sren ordez Z jarririk
KI dativoa da gure sistema klasikoan erabiltzen duguna:
kit, kik, kin, kio, kigu, kizu, kizue, kie
TSI dativoa, ordea:
st, sa, sna, tso/tsa, sku, tsu, tsue, tse
deu- ipini beharrean dio-.
Aditz honetan Z plurala bizkaieraz bezala da batueraz:
Gauza bat diostazu
Gauza batzuk diostazuz
Bikain.
NORKeko TE, adibidez, ipintzen zaionean
state, sate, snate, tsote/tsate, skute, tsute, tsuete, tsete
bilakatzen da.
Bidenabar,
TE pluralgileak askotan forma luze eta malsonanteak ekoizten ditu. Batez ere bikoiztuta agertzen denetan TETE edo TEKETE
zaituztete, zintuzteten…
zaratekete, zinatekete…
Puntu hau osotoro berrikusi behar luke Akademiak, adizki horiek egiatan erabiliko badira. Batzuetan baimentzen du zaituztete bat, adibidez, zaituzte modura sinplifikatzea, baina ikasleei ez zaie jakinarazten, behar bezala.
diostate bat gogorregia da bizkaitar belarrientzat, dioste edo diostie entzuten ohiturik.
diotsete ere berdintsu, diotsie entzunaren entzunaz.
diost ere çaila diosta edo dioste-rekin ohituari.
Soluzioak egon badaude. Badagoz, bai. Badagotza.
Adeitsuki