Botika generikoak

Botika generikoak –

Britaniar batek, penizilinarekin tupust egin zuen unetik hona, gizakiaren bizi-itxaropena guztiz aldatu da, eta hori botikei esker izan da.

1928an Alexander Fleminek penizilina botika famatua aurkitu zuen, bakterio kultibo batzuekin lan egiten zuen bitartean. Ustekabeko aurkikuntza izan zen, bakterio kultiboak kutsatu zitzaizkionean aurkitu zuelako. Penicillium Chrysogenum onddorekin hain zuzen ere. Baina ez zen izan 1945. urterarte modu irekian banatzen hasi.

Botika generikoak

Penizilina aurkitu zenetik, medikamentu ugari sortu dituzte farmazia-industrietako ikertzaileek, gaixotasun hainbat aurre egiteko. Ikertzaile hauek aurrera eramaten dituzte ikerketak, ezinbestekoak dira gizakiaren osasuna bermatzeko, baina askok pentsatzen dute atzean dagoen helburu bakarra, edo gutxienez, lehen biziko helburua izugarrizko diru bilketa dela. Industria farmazeutikoek diru mordoa mugitzen dute, noski. Baina, nork esan dezake lan egiten duela doan? Ezin dugu uste oreka bat dagoela lortzen duten diru mordoarekin eta botika berriek sartzeko inbertitu behar dutenaren artean?

Gutxienez horrela izan beharko litzateke, baina egia esanda, nahiko desorekatuta dagoela dirudi argitaratzen diren datuak aztertuz. Hala ere, diru mordo hori lortuko ez balute, ez lukete ikerketarik egingo eta azkenean, horren ondorioak guk jasango genituzke.

Lehen aipatu dudan legez, nahiko desorekatuta dago bereganatzen duten dirua eta ikerketan inbertitzen duten diruaren artean, baina itzakitzat hartzen dute egiten duten inbertsioa. Arazo hau saihesteko, Sendagaien Espainiako Agentziak esku hartu zuen, beste agentzia batzuk egin zuten moduan, eta botika generikoak arautu egin zituzten, orain dela hamarkada batzuk.

Generekoen arauak dioenez, botika berri bat lortzen edo aurkitzen dutenetik, 20 urte dituzte patentea mantentzeko edo hortik aurrera, patenteak askatu behar dituzte beste laborategi batzuek botika generikoak merkatuan sartu ahal izateko. Honen helburu nagusia, sendagaiak merkeagoak izatea da, sendagai originaleko ezaugarri nagusiak mantenduz. Izan ere, gizartean, jende aslo dago esfortzu handiak egin behar dituena osasuna mantentzeko beharrezkoak dituzten botikak eskuragarri izateko.

Azaldutakoak gertuko biztanleen egokitasuna bermatzeko balio du, baina arau hauek ez dituzte kontuan hartzen 3. munduko biztanleak eta haien beharrak, pandemiaren txertoekin gertatu den bezala, herrialde askotara heltzen ez direnak. Beraz, nire ustez nahiz eta pausoak aurrera eman ditugun bide luzea eta lan handia falta zaigu kontu hauetan.

 

 

Botika generikoak