Euskarari bai

Euskara Batuari bai – 

Euskal Herriak euskara edota euskera behar du.
Oraingo euskara batuak ez du balio hizkuntza nazional modura euskaldun guztiontzat.

Euskara da euskaldunon hizkuntza nazionala.

Euskara Batua Euskaltzaindiak sorturiko beste euskalki bat besterik ez da. Artifizialegia. Laborategiko hizkuntza.

Hau entzunik batzuk haserretuko dira, beste batzuk muturtuko.
Euskara Batu hau, Euskaltzaindiarena, frakasora kondenatua da.

Alferrikako lana egin dute, batua deitura daukan euskara bat ez litzateke behin ere sortu behar izan.

Euskaldunok euskaraz idazten bagenekien. Hori aski zen.

Alfabetizakuntza, ez besterik.

Eta ez zekitenak idazten dakitenengandik ikasi.

Eta euskara ez zekitenek dakitenengandik ikasi.

Euskara berri bat ez genuen behar ezertarako ere ez.

Euskara Batuari bai

DAUDE batek ez du balio euskaldun guztiontzat.
DIDAZU batek ere ez.
DIEZAION batek ere ez du balio.

Hiru horiek euskaldun batzuen euskara da. Ez dira guztionak.

Euskaratik kendu behar lirateke erabiltzen ez diren parteak (niri ez dagokit ofizialki hori egitea)  eta gehitu behar litzaizkioke benetan erabiltzen direnak. Hortan naiz ni.

DAUDEren maila berdinean DAGOZ eta DAGOTZA dagoz.
DIDAZUren maila berdinean DEUSTAZU eta DERAUTAZU.
DIEZAION maila berean DIEZON eta DEGION.

Hau da egia. Euskal Herriaren hizkuntza nazionala euskara da.

 

Euskara Batuari bai

NAFFARRERA

26 pentsamendu “Euskarari bai”-ri buruz

  • Benat Castorene 2022-02-24 11:40

    Derautazu pentsatzen dut dela orai ibiltzen den” dautazu” jatorrezko forma
    Berdin deraut eta daut
    Baina nola esplika Baxenabartar anitzek “data” erraiten dutela. Adibidez “Martinek erran data jinen zela”.

  • Beñat,

    derautazu da dautazu adizkiaren forma klasikoa. Biak dira onak. Bigarrena gaur egun errealagoa, edo erreala.
    derautazu erabilera batzuetarako baliagarria. Memoria kontserbatzeko, adibidez.
    Berdin DAUT bicaina, DERAUT klasikoari dagokiona.

    DATA hori DAUT adizkiaren barianta besterik ez da. Ez da oso literarioa.

    Bizkaieraz DEUST (= dit) baliokidearen kasuan deusta, dosta, doste… modukoak entzuten ahal dira.

    Adeitsuki

  • Joseba Aurkenerena 2022-02-24 15:16

    Ene ustez, bidea da Iparraldeko ikastolek Zuberoan egiten dutena. Lehen hezkuntzan zuberera, eta gero bigarren hezkuntzara pasatzean ikasleei batua erakusten zaie. Horrela bi-biak, euskalkia eta estandarra finkatzen dituzte.
    Horrela egin beharko litzateke, ene iduriz, bizkaierazko eremu osoan, bederen.

  • Joseba,

    Ulertzen dut zure proposamena.
    Nirea egun, ordea, desberdina da.
    Bizkaiera ere orain arte kontsideratua izan da euskalki bat.
    Ez da jada nire ikuspegia bete betean.
    Nire ustez bizkaierak aportatuko duena euskara maila nationalera igotzea da:

    deutsut eta dizut maila berean
    dagoz eta daude maila berean
    leuskioe eta liokete maila berean
    diezaiogun eta degiogun/deiogun maila berean

    Biotariko bat erabiltzen jakitea aski da, bestea ulertzearekin nahikoa, bizkaitarrak ez direnentzat, bederen.

    Hiru arratsaldetan ikas daiteke.

    Bizkaian aseguratu beharra dago bizkaiera literarioa ongi ikastea eta irakastea.
    Honezaz gain, bizkaiera bere partetik ere ibiliko da mendebaldeko euskara edota euskera modura.
    Hori da nire proposamena
    Adeitsuki

  • Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak ba al dakite bizkaitar natural eta euskaldunek euskara batuari buruz duten iritzia? Ezagutzen al dute iritzi hau?
    Benetan uste dute ezen bizkaitar hauek euskara batua euren hizkuntza nazionaltzat daukatela?
    Hau da, euskaldunon hizkuntza estandar, batu eta nazionaltzat?
    Eta halakotzat ez badaukate, uste duzue, bizkaitar hauek ez luketela jakingo euskara batu honi zer falta zaion bizkaitarren hizkuntza nazionala ere izateko?
    Deutsut, adibidez, nazionala da egun? Ez. Dizut nazionala dela dinoe
    Orduan ezetz erantzungo lukete
    Adeitsuki

  • Bizkaiera literarioan KE partikula NORI baino lehen ipintzen da eta KI bihurtzen da:

    nioke = neuskio
    hioke = heuskio
    lioke = leuskio
    genioke = geunskio
    zenioke = zeunskio
    zeniokete = zeunskioe
    liokete = leuskioe

    Objektu plurala bada:

    niZKIoke = neuskioZ
    Hau da Z bat bukaeran jarriric. Adizki guztietan.

    HARI denean O, HAIEI denean E:

    nieke = neuskie
    NORI guztiak denbora honetan batuan bezala:
    T, K, N, O, GU, ZU, ZUE, E

    KI (berez KE baino ez dena) eta BA jarririk aurretik ondokoak lortzen ditugu:

    banio = beneutso

    KI (KE) gabeko hauetan NORI kasuak hauek:
    STa, A, NA, TSO, SKU, TSU, TSUE, TSE

    Iraganaldian -eN gehitu:

    nion = neutson

  • BANEUTSO eta NEUSKIO moduko hauek dira nire ustez euskaran ere onartu behar direnak, BANIO eta NIOKE formek daukaten maila berean.
    EUTSI aditz osoa, alegia.

  • ESAN aditzean Euskara Batuak bizkaierazko adizkiak hartu ditu:

    diotsot pl. diotsodaz
    niotson pl. niotsozen (niotsozan)

    https://www.dropbox.com/s/iry74zed26h4j2v/aditz%20batua.pdf?dl=0

    -I-dunen pare -INO-dunak ere euskara dira.

    diotsot = dinotsot

    zeinetan bukaerako Z batez pluralak egiten baitira.

    EUTSI aditza berdin.

    Adeitasunez

  • TE pluralgilea ere berraztertu beharra dago euskaran.

    ZAUDErekin batera ZAGOZ onartuz gero,
    ZAUDETErekin batera ZAGOZTE genuke.

    zagozte, zabiltzate, zaituzte, eta abar.

    Halaber 3. personan

    diotsote, diotsete, zaituztete

    Maiz euskaldunek TE hori E modura sinplifikatzen dute. Eta hori aukeran eman behar da tipo honetakoak eduki ez ditzagun:

    zinatekete, zeniezazkiguketen, e.a.

    Analogiaren bidez adizki asko asmatu dira euskaran, orain arte aditz koadroetan baizik bizi ez direnak, zeniezazkiguketen, adibidez.

    Adeitsuki

  • Euskal Aditz Batua liburuan EGIN aditzaren paradigmak aipatzen direnean bizkaierazko erabilera kontutan hartzen da. Nire ustez, Euskaltzaindiak berak ere ontzat ematen du

    ekarri degiodan

    forma, adibidez,

    ekar diezaiodan

    esannahiaz.

    Guti gutitan ikusten dira Bizkaitik kanpo ere erabiltzen diren forma hauek.

    EUTSI aditzean, ordea, ez da honelako aipurik egiten.

  • Gaztelaniak lehenago eta gero euskara batuak, euskara batu honek, inferioritate konplexua erein dute bizkaitar askorengan.
    Guztiongan ez, Jainkoari esker.
    Ezberdinak direlako kontuaz.
    Gipuzkera literarioa funditu da euskara batuarekin, bat egin dute.
    Bizkaiera, ordea, eredu “nazional” horretatik kanpo utzi dute. Nahita. Deskaratuki.
    diot eta deutsot aditz desberdinak dira, eta biak euskaran egon behar dira maila berean. Bakoitzak libreki erabili dagian bata edo bestea. Edo biak batera.
    EUTSI aditzaren adizki solte batzuk onartu ditu Euskaltzaindiak, aditz laguntzaile modura erabiltzen direnak nahita bazter utzita. Zergatik?

    ikus nezake-rekin batera ikus niro erabili ahal da euskaraz.

    Eta ikusi negike? Ez? Zergatik?

    /neike/ ahoskatzen da hemen. Jende gutxik erabiltzen al du?

    Ez, ez borobila. Eguneroko adizkia da hori, niro ez bezala ez murriztua.

    Bizkaierazko adizki euskaldun guztion ondare direlakotz.

    Adeitasunez

  • Euskaraz zekitenen euskaltegia | Bizigiro | Berria
    https://www.berria.eus/paperekoa/1916/038/001/2019-11-02/euskaraz-zekitenen-euskaltegia.htm

    Hau interesgarria da. Esaten direnak garrantzitsuak.

    Ez da aski jarduera horiekin.

    Nire proposamena haratago doa, batzuk jada konturatu diratekeenez.

    naffarrera.info@gmail.com

    Adeitsuki

  • Gauza bat da bizkaiera, bere ahozko bariante guztiekin:

    deutsot = deutsat

    zeinak ahoskatzen baitira: deutzot, deutzat, dotzot, dotzat, dotzet…

    eta beste bat horiek idazteko forma egokiena:

    deutsot eta deutsat

    Adeitsuki

  • Ikus argazki hau

    https://www.dropbox.com/s/qu2aw15jayxp19g/egin%20batuan.jpg?dl=0

    non Euskaltzaindiak hitz egiten baitigu EGIN aditzari buruz.

    Zergatik ez dute berdin jokatu EUTSI aditzaren kasuan?

    EUTSI euskara edota euskera da!!!

    Ez dute astirik izan azken dekada hauetan?

    Adeitsuki

  • BIZKAI EUSKERAREN
    JARRAIBIDE LIBURUA
    Labayru Ikastegia
    2002

    https://www.dropbox.com/s/i2wncqjgqcfh51i/bizkai_euskeraren_jarraibide_liburua.pdf?dl=0

    Liburu bikain honetan:

    dio = deutso = deutsa
    diote = deutsie
    die = deutse
    diete = deutsee

    A+E = IE (deutsae = deutsie)

    zarete (zara + te) bizkaieraz zarie (zara + e) den moduan.

    IE hau hedatzen da beste adizkiei:

    zagoze edo zagozie = zaudete
    zoaz edo zoazie = zoazte

    Adeitsuki

  • Josu, eutsiren trinkoa nolakoa den begiratu dut link horretan, Euskal Aditz Batua liburukian, eta harriturik utzi nau. Hirugarren pertsonakoak ageri dira bakarrik. Paradigma bukatu gabe dago. Hark hari dautso, baina hark niri? Ez da ageri. Txistea dirudi egia esan.

    Dautso hori nik ez dut behin ere aditu. Googlen sartu eta hau aurkitu dut:

    “hemos empezado a escribir eztakit hau zer dukan y barrabasadas parecidas… porque la “Lógica” así lo exige; por esa misma razón, es decir, “porque las formas en presente exigen la a”, se afirma que en Vizcaya deben emplearse dautso, daust, marginando deutso, deust.”

    Mitxelenaren hitzak dira, dautso bezalakoen hautatzea kritikatzen. Badirudi iraganeko hizkuntza-manipulazioak direla, paperetan fosildurik iraun dutenak gaur arte, inork zuzendu gabe. Interesgarria da baita eutsi-ren aurretik ageri den aditza ikustea, erauntso. Euskaltzaindiak ez du darauntso erabakitzen, derauntso baizik. E ez da a bihurtzen nahitaez, beraz. Eutsi deutso, behar luke. Hizkuntza bakean uztearekin nahikoa zen. Badirudi eutsi->dautso erabakitzea bizkaitarrak zirikatzeko nahia besterik ez zela. Hori dirudi behintzat, ez baitu beste logikarik. Gainera, paradigma osoa erabili egiten dela jakinik, askoz larriagoa da. Hor baztertze nahi bat dago, ez du beste azalpenik.

    Dautsok gainera beste zerbait dirudi. Hautsi. Haurrak amonari lorontzia dautso (hausten dio).

    Paradigmak ez osatzearena orokorrean barregarri xamarra da. Inork ez luke onartuko “él sostiene”, baina gero “yo…” hutsik uztea. Ez dut ulertzen zergatik egin behar ditugun guk horrelako inozokeriak.

    Norbaitek kritika zaitzake, baina eutsiren paradigmaren kasuan edonork ikus dezake zuzen zaudela, hor zerbait gaizki dagoela. Zure kritika horiek zilegiak direla bistan da. Zilegiak eta beharrezkoak gainera, gaizki egindakoak zuzentzeko bide bakarra direlako. Bestela hemen ez baita inor mugitzen.

  • Julen,

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=144037

    Begira zer esaten den:

    Para las formas conjugadas supletivas con este sdo. — p. ej. en Baietare konplitzeko didan penitentzia (E 43), Arren diguela gure andrea (MLastur 32), Esker draukat neure Iainkoari (Lç Rom 1, 8), Esker diarokat neure Iainkoari (Lç 2 Tim 1, 3)– v. Lfn Syst 428ss.

    draukat eta diarokat (“ematen diot/zioat” esannahiaz) Leiçarraga baitan.

    EUTSI (deutso) aditzarekin egin duten berbera egin dute nahita ERADUKI (derauko) aditzarekin. Ez, ez da deskuidu bat izan. Nahita! Gurata!

    Zergatik ez dira agertzen derauko modukoak Euskal Aditz Batuan. Gutxienez, EMAN adizkien sinonimo direnean? Ez eta hori ere.

    DEUTSO eta DERAUKO paradigma osoak kendu edo desagertarazi behar ziren euskaratik, zeren Euskaltzaindiak DIO aukeratu baitzuen aditz laguntzaile modura.

    ESAN eta EGIN osatzeko bizkaiera erabili dute Txillardegik apailaturiko Euskal Aditz Batuan jakinarazten dutenez. Normal eta logikoa.

    Aditz laguntzailea eta aditz trinkoak finkatzeko batzorde bat eduki zuten eta zenbait urteren buruan Euskaltzaindiak ontzat hartu eta argitaratu.

    Hau baino lehen Aditz Laguntzaileari buruzko Lehiaketa, edo hobeki esan, Sariketa bat egon zen. Federico Krutwigek nor-nori-nork paradigmetan derauko moduko adizkiak sartu zituen, horiek direlakotz gure literatura klasikoak utzi dizkigunak.
    Eta saria Krutwigek irabazi, eta horregatik diru kopuru ederra jaso.
    Non dago idazmakinaz idatzitako lan hori?
    Neuk badaukat ale bat, Federikok kopia gorde baitzuen. Non dago saria irabazitako originala. Ez ezazu galde inon ere, ez baituzu lortuko.
    Bon, derautazu luzeegia zela eta ez zela, Bizkaialdean, batez ere, dautazu motako forma laburrak hasi ziren erabiltzen batasuna nahi zuten haietariko batzuen artean. Batzuk ziren dautazu-zaleak eta besteak didazu-zale.
    Azken hauek irabazita, hainbat euskaldun bildurik, euskara batuaren alde konjuratu ziren, Ohoreagatik ZIN egin zuten Euskaltzaindiak erabakitakoa erabiliko zutela beti euren bizitzan.

    Adeitsuki

  • Julen,

    Ikus eutsi sarrera Orotariko Euskal Hiztegian:

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=150537

    Bizkai osoan laguntzaile modura erabiltzen denik aipatu ere ez.

    Nahi gabe? Ez dira konturatu?

    Mesedez!

    Euskaltzaindiak gerra egin die eta egiten DEUTSO modukoei, zein baitira bete betean euskara!!!

    Adeitsuki

  • https://hiztegia.labayru.eus/bilatu/LH/all/eutsi?locale=es

    Labayru hiztegian, EUTSI oso ongi dator. Bigarren adieran, ZAIO aditza ere izan daitekeela esaten zaigu aditz trinko modura:

    “2 ad. trink., ad. jako
    estar contiguo, estar adherido, estar pegado, estar adjunto.
    Eleizeari dautsala dago sakristauaren etxea: La casa del sacristán está contigua a la iglesia. (bizk)
    Karrajua horma horri dautsala dago: El pasillo está contiguo a esa pared. (bizk)
    Idazki honi dautsala esandako agiria bialtzen deutsut: Adjunto a este escrito te envío el mencionado documento. (bizk)”

    NOR-NORI erabilera da hau:

    dautsa = dautso = eutsirik dagokio

    Baina NOR-NORI-NORK denean

    deutso = deutsa (eusten dio; hartzen dio; bakanki: ematen dio)

    NNN modura bizkaiera literarioan dautso = dautsa modukoak ere ikusi ditugu. Ez dira batere “zuzenak”, guztiz despistatzaileak baitira.
    Argi dago Txillardegik ez duela hau jakin, NNN modura baitatoz Euskal Aditz Batua liburuan. Eta argi dago Euskaltzaindiak ez jakinarena egin duela, nahiz eta bizkaiera ere ordezkatua dagoen Euskaltzaindian. Elkarren arteko komunikazio falta? Nork daki.
    Sekretuak dira euskaltzain osoen bilerak. Salbuespen modura ni hauetako bilera batean izan nintzen Federico Krutwigen izenean bera ordezkatzen. Dudatan egon ziren ni onartu ala ez. Azkenean han izan nintzen Iparraldean, norat Federico ezin baitzen joan, “Frantziara” sartzea debekaturik zeukalako. Han entzun behar izan zidaten Federikoren euskaran mintzatzen. Baten bati nire deraukot modukoek grazia egiten zioten. Neuk argi adierazi nien nire ahotik Federiko zela mintzatzen zena. Gero atera nintzen bileratik haiek zerbait erabaki behar zutelako. Bitxia.

    Adeitsuki

  • ESAN aditzean adizki batzuk asmaturik daude. Analogiaz edo:

    diotsete

    Bat aipatzearren. Nork eta non erabili du hau historikoki?

    dinotsee forma pean, bai. Hau euskara da, euskara batua da.

    Bide beretik

    ziotsetean / ziotsetenan

    Hikako moldean erabaki dituzte. Zein robotek egin du hori?

    Nondik atera dute, analogia mekanikotik ez bada?
    Zer jolas mota darabilte gure akademikoek? Zer uste dute, bada, denak inozoak garela, ala?

    EUTSI aditza behar bezala finkatu balute, ez litzateke lekurik honelako forma batentzat

    deutsete

    zeren forma egokia

    deutsee

    baita euskaran.

    Adeitsuki

  • EUTSI

    Sistema klasiko automatizagarria, hiru ikasgaietan zehar erakutsi dudana.
    EUTSI aditz osoa lehenengo aldiz aurkeztua. Oso osoa.

    NOR-NORI (hari) Orainaldia

    hura dautso … (z)eutson
    ni nautso … nindautson
    hi hautso … hindautson
    haiek dautsoz … (z)eutsozan
    gu gautsoz … gindautsozan
    zu zautsoz … zindautsozan
    zuek zautsoze …zindautsozen

    hari = tso guztien ordez tsa erabili ahal da.
    haiei = tse
    niri = st(a)
    hiri = a / na
    guri = sku
    çuri = tsu
    çuei = tsue

    A+ E = IE

    NOR-NORI-NORK

    Hirugarren pertsonetan:

    dautso/deutsa barik deutso/deutsa bilakatzen dira.
    dautsoz/dautsaz barik deutsoz/deutsaz
    bilakatzen dira.

    Lehenengo eta bigarren pertsonetan:
    nindautson barik nindeutson
    hindautson barik hindeutson
    gindautsozan barik gindeutsozan
    zindautsozan barik zindeutsozan
    zindautsozen barik zindeutsozen

    NORK markak:
    t/da, k/a, n/na, -, gu, zu, zuek, e
    Z pluralgilea bethi amaiera aldera.

    NORK-NORI-NORI subjectua aurrera pasatzen da:

    singularra … plurala

    neutson … neutsozan
    heutson … heutsozan

    geuntson … geuntsozan
    zeuntson … zeuntsozan
    zeuntsoen … zeuntsoezan

    Denak dira erabilgarri? Bai, behar izanez gero, zeren bitartean letargoan bezalaxe baitiraute sisteman.

    Alegiazkoak ere aurkez nitzake, iraganaldiaren moldaerak baitira. Aldaketa hauek obserbatzea besterik ez da.

    niri = st(a) + ke = skit(a)
    hiri = (k)a / na = ski(k)a / skin(a)
    hari = tso + ke = skio
    guri = sku + ke = skigu
    çuri = tsu + ke = skizu
    çuei = tsue + ke = skizue
    haiei = tsue + ke = skie

    Iraganaldiari -N kenduta:
    neutso + ke = neuskio (nioke)
    zeunstan + ke = zeunskit (zenidake)

    L sarturik behar denean:
    (z)eutseezan (zizkieten)
    leutseez + ke = leuskiee (lizkiekete)

    etc.

    Adeitsuki

  • Euskal Aditz Batua

    EUTSI

    NNN = nork-nori-nork

    Txillardegi dagoen lekuan irakur bedi Euskaltzaindia.
    Inperatibokoak izan ezik.

    Txillardegi – Lavin

    dautso … deutso
    zeutson … (z)eutson
    leutso … leutso
    leutsoke … leuskio

    dautsote … deutsoe
    zeutsoten … (z)eutsoen
    leutsote … leutsoe
    leutsokete … leuskioe

    dautse … deutse
    zeutsen … (z)eutsen
    leutse … leutse
    leutseke … leuskie

    dautsete … deutsee
    zeutseten … (z)eutseen
    leutsete … leutsee
    leutsekete … leuskiee

    Nik ezarritakoak benetakoak dira.
    Euskaltzaindiarenak edota Txillardegirenak ez.

    Aztergarri: leutsoke, leutsokee, leutseke eta leutsekee formak ere onar litezke, leuskio, leuskioe, leuskie eta leuskiee forma orokorren sinonimo modura.

    Adeitsuki

  • EUTSI aditz laguntzailea da NOR-NORI-NORK delakoan.

    Lau dembora hauetan ikusiko dugu:

    orainaldia: deutso
    iraganaldia: eutson
    baldintza: leutso
    ondorioa: leuskio

    ORAINALDIA

    NIRI
    didak: deustak
    didan: deustan(a)
    dit: deust
    didazu: deustazu
    didazue: deustazue
    didate: deuste

    dizkidak: deustazak
    dizkidan: deustazan(a)
    dizkit: deustaz
    dizkidazu: deustazuz
    dizkidazue: deustazuez
    dizkidate: deustez

    HIRI
    diat / dinat: deuat / deunat
    dik / din: deua / deuna
    diagu / dinagu: deuagu / deunagu
    diate / dinate: deue / deune

    dizkiat / dizkinat: deuadaz / deunadaz
    dizkik / dizkin: deuaz / deunaz
    dizkiagu / dizkinagu: deuaguz / deunaguz
    dizkiate / dizkinate: deuez / deunez

    HARI
    diot: deutsot = deutsat
    diok: deutsok = deutsak
    dion: deutson(a) = deutsan(a)
    dio: deutso = deutsa
    diogu: deutsogu = deutsagu
    diozu: deutsozu = deutsazu
    diozue: deutsozue = deutsazue
    diote: deutsoe = deutsie

    dizkiot: deutsodaz = deutsadaz
    dizkiok: deutsozak = deutsazak
    dizkion: deutsozan(a) = deutsazan(a)
    dizkio: deutsoz = deutsaz
    dizkiogu: deutsoguz = deutsaguz
    dizkiozu: deutsozuz = deutsazuz
    dizkiozue: deutsozuez = deutsazuez
    dizkiote: deutsoez = deutsiez

    GURI
    diguk: deuskuk
    digun: deuskun(a)
    digu: deusku
    diguzu: deuskuzu
    diguzue: deuskuzue
    digute: deuskue

    dizkiguk: deuskuzak
    dizkigun: deuskuzan(a)
    dizkigu: deuskuz
    dizkiguzu: deuskuzuz
    dizkiguzue: deuskuzuez
    dizkigute: deuskuez

    ZURI
    dizut: deutsut
    dizu: deutsu
    dizugu: deutsugu
    dizute: deutsue

    dizkizut: deutsudaz
    dizkizu: deutsuz
    dizkizugu: deutsuguz
    dizkizute: deutsuez

    ZUEI
    dizuet: deutsuet
    dizue: deutsue
    dizuegu: deutsuegu
    dizuete: deutsuee

    dizkizuet: deutsuedaz
    dizkizue: deutsuez
    dizkizuegu: deutsueguz
    dizkizuete: deutsueez

    HAIEI
    diet: deutset
    diek: deutsek
    dien: deutsen(a)
    die: deutse
    diegu: deutsegu
    diezu: deutsezu
    diezue: deutsezue
    diete: deutsee

    dizkiet: deutsedaz
    dizkiek: deutsezak
    dizkien: deutsezan(a)
    dizkie: deutsez
    dizkiegu: deutseguz
    dizkiezu: deutsezuz
    dizkiezue: deutsezuez
    dizkiete: deutseez

  • IRAGANALDIA

    NIRI
    hidan: heustan
    zidan: eustan
    zenidan: zeunstan
    zenidaten: zeunsten
    zidaten: eusten

    hizkidan: heustazan
    zizkidan: eustazan
    zenizkidan: zeunstazan
    zenizkidaten: zeunstezan
    zizkidaten: eustezan

    HIRI
    nian / ninan: neuan / neunan
    zian / zinan: euan / eunan
    genian / geninan: geuan / geunan
    ziaten / zinaten: euen / eunen

    nizkian / nizkinan: neuazan / neunazan
    zizkian / zizkinan: euazan / eunazan
    genizkian / genizkinan: geuazan / geunazan
    zizkiaten / zizkinaten: euezan / eunezan

    HARI
    nion: neutson = neutsan
    hion: heutson = heutsan
    zion: eutson = eutsan
    genion: geuntson = geuntsan
    zenion: zeuntson = zeuntsan
    zenioten: zeuntsoen = zeuntsien
    zioten: eutsoen = eutsien

    nizkion: neutsozan = neutsazan
    hizkion: heutsozan = heutsazan
    zizkion: eutsozan = eutsazan
    genizkion: geuntsozan = geuntsazan
    zenizkion: zeuntsozan = zeuntsazan
    zenizkioten: zeuntsoezan = zeuntsiezan
    zizkioten: eutsoezan = eutsiezan

    GURI
    higun: heuskun
    zigun: euskun
    zenigun: zeunskun
    zeniguten: zeunskuen
    ziguten: euskuen

    hizkigun: heuskuzan
    zizkigun: euskuzan
    zenizkigun: zeunskuzan
    zenizkiguten: zeunskuezan
    zizkiguten: euskuezan

    ZURI
    nizun: neutsun
    zizun: eutsun
    genizun: geuntsun
    zizuten: eutsuen

    nizkizun: neutsuzan
    zizkizun: eutsuzan
    genizkizun: geuntsuzan
    zizkizuten: eutsuezan

    ZUEI
    nizuen: neutsuen
    zizuen: eutsuen
    genizuen: geuntsuen
    zizueten: eutsueen

    nizkizuen: neutsuezan
    zizkizuen: eutsuezan
    genizkizuen: geuntsuezan
    zizkizueten: eutsueezan

    HAIEI
    nien: neutsen
    hien: heutsen
    zien: eutsen
    genien: geuntsen
    zenien: zeuntsen
    zenieten: zeuntseen
    zieten: eutseen

    nizkien: neutsezan
    hizkien: heutsezan
    zizkien: eutsezan
    genizkien: geuntsezan
    zenizkien: zeuntsezan
    zenizkieten: zeuntseezan
    zizkieten: eutseezan

  • Orainaldia (deutso) eta iraganaldia (eutson) ikusi ondoren, alegiazkoa ikusiko dugu.
    Lehenari baldintza deituko diogu (leutso), BA partikularekin agertzen baita (ba + leutso = baleutso); eta bigarrenari ondorioa, KE partikula eramaten duena (leutso + ke = leuskio).

    BALDINTZA

    NIRI
    bahit: baheust
    balit: baleust
    bazenit: bazeunst
    bazenidate: bazeunste
    balidate: baleuste

    bahizkit: baheustaz
    balizkit: baleustaz
    bazenizkit: bazeunstaz
    bazenizkidate: bazeunstez
    balizkidate: baleustez

    HIRI
    banik / banin: baneua / baneuna
    balik / balin: baleua / baleuna
    bagenik / bagenin: bageuan / bageunan
    baliate/ balinate: baleue / baleune

    banizkik / banizkin: baneuaz / baneunaz
    balizkik/ balizkin: baleuaz / baleunaz
    bagenizkik / bagenizkin: bageuaz / bageunaz
    balizkiate / balizkinate: baleuez / baleunez

    HARI
    banio: baneutso = baneutsa
    bahio: baheutso = baheutsa
    balio: baleutso = baleutsa
    bagenio: bageuntso = bageuntsa
    bazenio: bazeuntso = bazeuntsa
    bazeniote: bazeuntsoe = bazeuntsie
    baliote: baleutso = baleutsie

    banizkio: baneutsoz = baneutsaz
    bahizkio: baheutsoz = baheutsaz
    balizkio: baleutsoz = baleutsaz
    bagenizkio: bageuntsoz = bageuntsaz
    bazenizkio: bazeuntsoz = bazeuntsaz
    bazenizkiote: bazeuntsoez = bazeuntsiez
    balizkiote: baleutsoez = baleutsiez

    GURI
    bahigu: baheusku
    baligu: baleusku
    bazenigu: bazeunsku
    bazenigute: bazeunskue
    baligute: baleuskue

    bahizkigu: baheuskuz
    balizkigu: baleuskuz
    bazenizkigu: bazeunskuz
    bazenizkigute: bazeunskuez
    balizkigute: baleuskuez

    ZURI
    banizu: baneutsu
    balizu: baleutsu
    bagenizu: bageuntsu
    balizute: baleutsue

    banizkizu: baneutsuz
    balizkizu: baleutsuz
    bagenizkizu: bageuntsuz
    balizkizute: baleutsuez

    ZUEI
    banizue: baneutsue
    balizue: baleutsue
    bagenizue: bageuntsue
    balizuete: baleutsuee

    banizkizue: baneutsuez
    balizkizue: baleutsuez
    bagenizkizue: bageuntsuez
    balizkizuete: baleutsueez

    HAIEI
    banie: baneutse
    bahie: baheutse
    balie: baleutse
    bagenie: bageuntse
    bazenie: bazeuntse
    bazeniete: bazeuntsee
    baliete: baleutsee

    banizkie: baneutsez
    bahizkie: baheutsez
    balizkie: baleutsez
    bagenizkie: bageuntsez
    bazenizkie: bazeuntsez
    bazenizkiete: bazeuntseez
    balizkiete: baleutseez

  • ONDORIOA

    NIRI
    hidake: heuskit
    lidake: leuskit
    zenidake: zeunskit
    zenidakete: zeunskide
    lidakete: leuskide

    hizkidake: heuskidaz
    lizkidake: leuskidaz
    zenizkidake: zeunskidaz
    zenizkidakete: zeunskidez
    lizkidakete: leuskidez

    HIRI
    niake / ninake: neuskik / neuskin(a)
    liake / linake: leuskik / leuskin(a)
    geniake / geninake: geunskik / geuskin(a)
    liakete/ linakete: leuskie (leuskiek)? / leuskine

    nizkiake / nizkinake: neuskizak / neuskizan
    lizkiake/ lizkinake: leuskizak / leuskizan(a)
    genizkiake / genizkinake: geunskizak/ geunskizan(a)
    lizkiakete / lizkinakete: leuskiezak / leuskinezan (leuskiezan)?

    HARI
    nioke: neuskio
    hioke: heuskio
    lioke: leuskio
    genioke: geunskio
    zenioke: zeunskio
    zenioke: zeunskioe
    liokete: leuskioe

    nizkioke: neuskioz
    hizkioke: heuskioz
    lizkioke: leuskioz
    genizkioke: geunskioz
    zenizkioke: zeunskioz
    zenizkiokete: zeunskioez
    lizkiokete: leuskioez

    GURI
    higuke: heuskigu
    liguke: leuskigu
    zeniguke: zeunskigu
    zenigukete: zeunskigue
    ligukete: leuskigue

    hizkiguke: heuskiguz
    lizkiguke: leuskiguz
    zenizkiguke: zeunskiguz
    zenizkigukete: zeunskiguez
    lizkigukete: leuskiguez

    ZURI
    nizuke: neuskizu
    lizuke: leuskizu
    genizuke: geunskizu
    lizukete: leuskizue

    nizkizuke: neuskizuz
    lizkizuke: leuskizuz
    genizkizuke: geunskizuz
    lizkizukete: leuskizuez

    ZUEI
    nizueke: neuskizue
    lizueke: leuskizue
    genizueke: geunskizue
    lizuekete: leuskizuee

    nizkizueke: neuskizuez
    lizkizueke: leuskizuez
    genizkizueke: geunskizuez
    lizkizuekete: leuskizueez

    HAIEI
    nieke: neuskie
    hieke: heuskie
    lieke: leuskie
    genieke: geunskie
    zenieke: zeunskie
    zeniekete: zeunskiee
    liekete: leuskiee

    nizkieke: neuskiez
    hizkieke: heuskiez
    lizkieke: leuskiez
    genizkieke: geunskiez
    zenizkieke: zeunskiez
    zenizkiekete: zeunskieez
    lizkiekete: leuskieez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude