EGA euskaltegietan atera ahalko da. EGA “oparitu” edo “erosteko” modua?
EGA euskaltegietan atera ahalko da. EGA “oparitu” edo “erosteko” modua? –
HABEko zuzendariak elkarrizketa batean esan duen bezala, -Eusko Jaurlaritzako agintaldi honetan-, EAEko euskaltegietan bertan, EGA azterketa egingo dute (aztertzaileak euskaltegiko irakasle berberak izanik). Erabaki eztabaidagarria. Izan ere, hori bera egin dute B1 mailako azterketekin. Modu horretan, gaindituen portzentajea %60 handitu da.
Baina handitze hori, ikasleek benetan maila igo dutelako izan da, ala azterketaren zorroztasun maila gutxitu dutelako?
Ez da gauza bera ezagutzen ez duzun pertsona bati nota jartzea edo harreman pertsonala duzun horri jartzea. Gainera, euskaltegientzat ikasleak euren bezeroak dira, beraz, suspentsoen ondorioz ikasleak gal ditzakete.
HABEk egoera hauek ukatzen ditu. Zein da zure iritzia?
Kontun hartu beharreko hainbat kontu:
- Ikasle asko “erreta” daude suspentsoen ondorioz. Euskarari (edo euskarazko azterketari behintzat) gorroto hartzeko arriskua dago. Egia da, berez, ikasle askok euskara ikasten dutela modu instrumentalean, hau da, soil-soilik administrazioan lan egiteko aukera delako.
- Irakasleek euskara modu eraginkor, dibertigarri eta dinamikoan irakatsi behar dute.
- Aztertzaileak erabat inpartzialak izan behar dira.
- Euskara maila bermatu behar da, erabiltzerakoan konfiantza eta segurtasun nahiko edukitzeko. Erabilera handitzeko gakoetakoa hori da.
- Euskarazko arau batzuk sinplifikatu edo erraztu litezke?
- Gramatika, hiztegia, eta abarrez gain, elementu kulturalei buruz galdetu daiteke?
- Ariketa alternatiboak/borondatezkoak planteatu daitezke azterketa edo “eboluazio jarraian”? Adibidez, artikuluak idatzi, bikoizketa edo itzulpen publikoak, hau da, euskarari ekarpenak egitea?
- Azterketak iraungipena izan dezake? Hau da, urte batzuen bueltan, berriro maila frogatu behar izatea? (TOEFL edo Gidabaimen azterketen moduan)
- Azterketaren emaitza “gai” edo “ez gai” izateaz gain, nota zehatzagoa adierazi beharko litzateke? (ingelesko azterketako agirietan egiten den bezala)
Joder ba jakina oparituko dutela. Irakasle asko, euskararen aldeko militateak baino, funtzionario akomodatu ta alferrak iruditzen dute. Ahalik eta gutxien lan egin eta konpromiso gutxi. Hezkuntza munduan edozein greba da ona.
Hizkuntza eskolan ere deskojono berdina.
Zerorrek , esate baterako, B1 ere ez zenuke aprobatuko, “Iruditzen dute”· A jugar a pala!
Ikasle asko “erreta” daude suspentsoen ondorioz. Euskarari (edo euskarazko azterketari behintzat) gorroto hartzeko arriskua dago. Egia da, berez, ikasle askok euskara ikasten dutela modu instrumentalean, hau da, soil-soilik administrazioan lan egiteko aukera delako.
Goiko testu hau ona da. ZUZEUko “Euskaltegiak ez du euskalduntzen” aurreko artikulu batean aipatu nuen eta berriro diot: jaitsi eskakizun maila eta oso majoak izango gara baina horrekin geldituko gara soilik, majoak izatearekin. Hau guztia Idoia Mendiaren lana da. Orain arte zerbait ona izan badugu EGA izan da, bazuen halako miresmen bat, baina orain hori ere galdu egingo dugu. Kafea denontzat.
Ikasketak euskaraz eginda, euskara agiriak opari, irakasle ikasketak euskaraz eginda, EGA opari… Egiaz maila hori bermatua baldin badago ikasketak euskaraz eginda, egin dezatela azterketa, aise gaindituko dute.
Orain EGA opari HABEn.
EAEn, D ereduko irakasle izateko oposizioak erdaraz egiterik omen dago…
Dena, kalitatearen kaltetan. Baina hainbeste oparirekin, denak pozik!
Egongo da bestelako errealitaterik, jakina, bai eta bestelako iritzirik ere:
https://zuzeu.eus/euskara/zer-iritzi-dudan/