Arau aldaketak gramatika eta hiztegian. Ados?

Arau aldaketak gramatika eta hiztegian. Ados?

Euskaldun osook ez gara ohartzen, euskara arrotza zaien askori (baita D ereduan ikasi, baina egunerokoan batere erabiltzen ez dutenei ere), euskara “konplexuegia” suertatzen zaiela. Ikusi eta entzun beharko zenituzkete ikasleen kexak, atsekabe eta etsipena. Ikasi ahala, hainbeste gauza ikasi behar izatea eta kontzeptu batzuk harrapatzea zail egiten zaie.

Euren azalean jarri behar dugu, baina. Erdararen egitura burmuinean barneratua izanik, euskaraz aritzea “esfortsu mental” handia eskatzen die. Hori da euskaraz ez aritzeko arrazoi nagusienetako bat (besteak beste).

Euskaldunzahar askori ere zail egiten zaie euskararen inguruko hainbat arau ulertu, ikasi eta barneratzea.

Euskarak, berez, badu bere logika, lexikoan zein gramatikan. Salbuespen asko ere, ordea.

(arau aldaketa batzuk usadio edo tradizioa mantetzearren egin dira batzuetan, bestetan euskalkiren baten alde egiteko).

Salbuespen eta logika apurtze horiek ikasle zein hiztunak gogaitu eta nekatu egiten ditu. Hori dela eta, arau batzuk aldatzea proposatzera natorkizue.

Arau aldaketa batzuk zailak dira burutzea, izan ere, gizartean jada hedatu eta errotu dira. Beste aldaketa batzuk, ordea, errazagoak dira burutzeko, baina ez dira garrantzi handiko kontuak (bai ordea ikasleentzat!).

 

bait+X

bait+naiz=bainaiz >> bait naiz

bait+da= baita >> bait da

bait+zara=baitzara >> bait zara

bait+gara=baikara >> bait gara

Oraingo araua bait+aditz laguntzailea biltzean datza. Biltze bakoitzean aldaketa egin behar da, arau fonetikoak jarraituz. Baina arau fonetikoa ez da oro har jarraitzen (adibidez: hitz egin (hitzegin edo hitzein), batik bat (batipat), ez dakit (etzakit)… Zergatik kasu batzuetan bai eta besteetan ez?

Zergatik ez, ordea, mantendu antzinean egiten zen bezala bait da, “bait naiz”, “bait gara”…?

Gainera, horrela bi “baita” nahastea saihestu dezakegu:

  • Ezin dugu ikusi, argia itzali baita. (=da eta.)
  • Itzali ordengailua eta baita argia ere. (=también)

EGON aditz trinkoa.

nago

hago

dago

gaude >> gagoz

zaude >> zagoz

zaudete >> zagozte*

daude >> dagoz

Zergatik ez mantendu –GO sustraia EGON aditz trinko guztietan? Beste aditzetan bezala (naBIL, naTOR, nOA, daRAMAt, daKAR…)

*Hainbat lekutan zagozie esaten da.

-(e)la, -(e)n, -(e)lako, -(e)nean

-E letra bi kontsonante artean jartzen da deklinabideetan (adibidez: JonEk, AndoainEn…). Zergatik beheko kasuetan apurtu behar dugu arau hori?

da+(e)la=dela  >> dala

zara+(e)la=zarela >> zarala

gara+(e)la=garela >> garala

dira+(e)la=direla >> dirala

du+(e)la=duela >> dula

Gainera, “Mikel etorri dala.”  “Zu etorri zarala.” euskalki askotan erabiltzen da. Forma horiek euskara naturalagoa dirudite, ezta?

Arau aldaketak gramatika eta hiztegian. Ados?


H bai edo H ez.

hatz, atzamar, atzapar, atzazal, behatz:   zergatik batzuetan H erabili eta beste batzuetan ez? Ez al da hobe beti H-ez edo beti H gabe?

 

erbeste“. Zergatik h gabe idatzi,”herri” h letraz erabiltzen badugu beti?

 erbeste >> herbeste


Subjuntibera.

naiteke>>naiten (-ke ordez –n)

nadin > naiten

daiteke >> daiten (-ke ordez –n)

dadin > daiten


Hiztegia

– atzazkal ordez, zergatik ez atzazal? (atz+azal, atzaren azala).

– iloba (niet@ eta sobrin@), loba (niet@ eta sobrin@), biloba (niet@).

Zergatik ez hitz bakarra “niet@” esateko eta beste bakar bat “sobrin@” esateko?


etabar, etabar.


Sinplifikazioa onuragarria da. Ikasleek azkarrago ikasiko balute, behar dugun euskal masa kritikoa lasterrago lortuko genuke. Sinplifikazio hori (koiné izenaz ere ezaguna) jadanik bere bertsio “batua” duten hizkuntza indartsuetan ere eman da (txinera -mandarin sinplifikatua-, ingelesa -plain English-, alemaniera…).

Euskara aberatsa eta heterogenoa da. Baina Batua indartu eta Euskalkiek bere nortasuna eta indarra lortu behar badute, arau aldaketa batzuk lagungarriak suerta daitezke.

Hemen aipatutako aldaketa batzuk jada bizkaieraz ematen dira. Baina aldaketek ez dute inolaz ere herrialde arteko borroka zentzugabe eta antzurik piztu behar. Naturaltasuna eta erraztasuna bilatzea dute helburu. Ez besterik.

 

  • Arau aldaketa hauek zentzurik ba ote dute? Zein da zure iritzia?      Behean duzu aukera zure iritzia emateko.

 

Artikulu hau idatzi aurretik, hainbat irakasleri galdeketa egin diet. Hurrengoei eskerrak eman nahi dizkiete euren pazientziagatik: Manul, Pako, Fontso, Bego, MCarmen (I eta II), Itsaso eta Xabi.

euskaragara.net

Arau aldaketak / Arau aldaketak / Arau aldaketak
aldaketak, arauak, euskara

25 pentsamendu “Arau aldaketak gramatika eta hiztegian. Ados?”-ri buruz

  • Ni, erabat ados nago zurekin. Erabat logikoa da.

  • Baina uste dut, Euskaltzaindiak ere bere existentzia (soldatak) justifikatu nahiean dabilela…

  • Peru Dulantz 2016-05-25 09:21

    Ha, ha, ha… Eta zergatik ez zakur-ipurdi? Hara bestea!

  • Ni ere ados nago “orfanato” eta “huérfano” batzearekin eta “me se ha rompido” normaltzearekin . Non sinatu behar dut? A, bazterrak nahastea euskarari bakarrik dagokiola? Hizkuntza serioek bakarrik izaten dituztela irregulartasunak? Eta ibilitako bidea behin eta berriro desibiltzea euskaldunoi soilik dagokigula? Hau nekea, euskalduna izatea zer den!

  • Gaztelerak dituen arauak ikusia ez dut uste hori arazoa danik, euskara ez da konplexua, ta zientifikoki gaztelera baino errazagoa da ikasteko, baina ustez zaila danez aldatu behar omen badugu…

    Zenbat aditz irregular ditu gaztelerak? mila baino gehiago? Ta Euskarak?

    Ta ez dut erraten aldaketak gaizki edo ondo daudenik, baina ustezko erraztasuna bilatzeko bada ez du pena merezi, gazteleradunak berdin berdin jarraituko dute.

    Alda dezaten gaztelera batzuei zaila zaielako, ikusi nola idazten dituzten gazteleradunek
    gazteleraren arauak ta zenbat akats dituzten….

    Ta jada ez naiz hiztegiarekin hasiko, euskaraz hitz asko bi hitz batzen sortzen dira, gazteleraz gehienetan hitzak ez dute zerikusirik beraien artean ta den denak ikasi behar dituzu.
    Baina zaila euskara da.

    EUSKARA EZ DA BESTE HIZKUNTZAK BAINO ZAILAGOA.
    Ta ikasteko errezenetarikoen artean leundeke, gauza da ikasi behar duzun hizkuntza zurearen antz gehiago badu, errazagoa izango zaizula ikastea, Gaztelera Frantsesetik adibidez, baina zerikusirik ez badute, Japoniar bat gaztelera edo euskara ikasteko adibidez.
    Askoz errazagoa litzateke euskara ikastea berarentzako, gaztelera ikastea baino, gaztelera zientifikoki zailagoa delako ikasteko.

    • Eta zuk zenbat hizkuntza ikasi dituzu eta ze mailatara?
      Atzerrian bizi izan zara (lanean edo ikasten), 2 hilabete baino gehiago jarraian?
      Ze oso gogorra egiten da.

      Guk euskara ikastea exijitzen dugu, baina jendeari asko kostatzen zaio. Batzuk ez dute interesik, baina beste askori, interesa edukita ere, ez dira inoiz kapaz izango hitz egiteko.

      Uste dut ERREALITATEA eta NAHIA nahasten dituzula.

      • Ezingo dute ikasi zergatik?
        Ingalaterrara joaten diranak ikasten dute? Bai.
        Alemaniara joaten diranak? Bai.
        Txinara joaten diranak? Bai.

        Baina hemen ezin da ikasi.
        Exijitzen diegula? Joan zaitez aipatutako herrietara ta erraiezu ez dezula beraien hizkuntza ikasiko baina lana nahi dezula hor, ta ez lana bakarrik, Txinatarrak, Alemandarrak…. dituzten eskubide berberak, ze bestela diskriminatua egongo zinan.

        Ta Espainiara datoztenak? Nazionalitatea eskuratu dezakezu gaztelera jakin gabe? Ez.
        Ta jendea ikasten al du gaztelera? Bai.

        Zure argumentua ez du inolako futxarik.

        Euskara ikasi beharko zuketen derrigorrez ta erraztasunak izan ikasteko (dohainik noski).
        Baina inkesten arabera, ez dakitenen %85a, ez du ezta dohainik ikasi nahi. Zergatik? Derrigorrezkoa ez zaielako, Espainiar nazionalistak direlako…

        Emigratzea zaila da noski ta? Orduan betebeharrak bakarrik Espainian ta Espainiarekiko ez? Kar kar.

        Ta nik denok ikasi behar dutela diot, baita hemen jaiotako erdaldunak ere.

        Aipatutako herrialdeetan hizkuntza inposatzen ez dutenean nazionalitatea, lan duina…. beraien hizkuntza ez dakitenei ematen dizkietenean, erraten didazu erran didazuna.

        Errealitatea kolonizatuak, menderatuak…. gaudela da, ta?

        Zure argumentua jarraituz, leku batean genozidioa gertatzen bada eragiten dutenak oso ahaltsuak direlako , errealitatean beraiek boterea izanik, hori gelditzearen nahia, errealitatetik kanpo bizitzea litzateke.

        Errealitatea? Kar kar.
        Erreaitatea eraldatzen da, ta nola? Informatzeagatik.

        • Suagar, ez dituzu nire galderak erantzun. Errazak eta zehatzak dira.

          * Zuk zenbat hizkuntza ikasi dituzu eta ze mailatara?
          * Atzerrian bizi izan zara (lanean edo ikasten), 2 hilabete baino gehiago jarraian?

          • Nire galderak gairekin bat datoz ta ez dituzu erantzun, ze zerikusia du zenbat hizkuntz dakizkidan ta zenbat lekutan bizi izan naizen hau guztian?

            Gezurra al da Espainian bizitzeko ta nazionalitatea izateko Gaztelera jakin behar dela? Egia da.
            Ta jendeak ikasten du? Bai. Orduan zertaz ari zara.
            Jarri Frantzia, Alemania…
            Nik horra juango banintz, edo hizkuntz hoiek ikasten ditut edo ezin nazionalitatea izan, lan duinik izan, bizitza duinik garatu han.

            Beraz berriro diot, ze zerikusia du? Ta baldin badu nik diodana indartzeko da, datuak datuak direlako ta horren aurka iritziak ez dira ezer.

            Dakizkidan hizkutzak? Euskara , Gaztelera, Ingeles pixkat ta orain Frantses pixka bat ikasten nago.

            Baina jende gehiena , hemen bizitzeko, ez du ez Ingelesik ez Frantsesik beharko, gehiengoari buruz ari naiz.

            Nik ere esalditxo batzukin nahiko dut lanerako, ta ez didate eskatzen, nahi dudalako ari naiz.

            Kanpoan bizi izan naiz baina ez da atzerria kontsideratzen ta?

            Ez du zerikusirik hau guztian.

            Zergatik gu Gaztelera hemen, Frantsesa Iparralden, Alemana Alemanian…. ikasi behar degu, ta beraiek hemen ez zaila delako, ez zilegi….

            Babuak gara edo? Ta babuak diot naiz ta gu ikasi ta besteak ez, horrexegatik.

            Ikusten da zuk euskarari ematen diozun lehentasuna ta ze pentsatzen dezu hoiei buruz. Gaixoak eraldun elebakar atzeratuak ,ez direla gai euskara ikasteko, ezintasun mentala bat omen dutelako.

            Azken finean hori esaten ari zara.

          • Suagar, zure galderari erantzungo diot:
            Zure galdera hau da: “ze zerikusia du zenbat hizkuntz dakizkidan ta zenbat lekutan bizi izan naizen hau guztian?”
            Erantzuna: Zerikusi handi du. Zuk ez dakizu zer suposatzen duen hizkuntza bat ikastea, eta are gutxiago 0tik hastea eta esaldiak guztiz alderantziz egiten dituen bat.

            Ez zara jende horren azalean jarri. Zu, demagun, Poloniara bazoaz eta poloniera ikasten baduzu, orduan jakingo duzu zer den prozesu hori.
            (Frantsesa nahiko erraza da zuretzat gaztelania menperatzen duzulako. Eta ingelesa baita, erreferentzia asko dituzulako.Baina ez da gauza bera hemen txapurreoa ikasi eta titulu bat atera)
            Gainera, Poloniara bazoaz eta han egunero poloniera entzun eta erabiltzen baduzu, azkar ikasiko duzu.
            Baina atzerritar bat EHra etorri eta euskara ia inoiz entzuten EZ badu, ikastea oso-oso-oso ZAILA suertatuko zaio. Askok titulua atera behar dute gainera. Hain zaila egiten zaienez, asko euskara GORROTATZEN bukatzen dute (nahiz eta hasieran gorrotorik ez eduki). Bereziki bere helburua lortzen ez badute edo bere helburua lortzeko asko sufritu badute..

            Uste dut ez dakizula zertaz ari zaren euskara “oso erraza” dela esaten duzunean. Errealitatea eta nahia nahasten dituzu guztiz. Zure nahiak errealitate bihurtzen dituzu.

  • Uste dut aldaketak egiteko tamalez jada berandu dela , proposatutako arauak logikoak izan arren jendea finkatutakoarekin ohituta dago, eta bestalde esango nuke euskararen “zailtasuna” ez dela euskaldunberrien euskararen erabilera urriaren arrazoia edo behintzat arrazoi nagusia, ingurune erdaldun batean murgilduta bizitzea da lehen arazoa, gaur egun ikus dezakegu nola diglosia egoerak kaleko euskara aldatzen duen (erdal hedabideen eragina) eta baita nola herriko euskara ikasi duten afrikatik kostaldeko herri euskaldunetara joandako etorkinek (murgilketa).

  • Hegok dioenarekin ados nago. Euskaldunberriek (eta euskaldun zahar askok ere bai) euskara ikasteko, hobetzeko edo erabiltzeko duten zailtasunaren zati oso oso oso txikia baino ez da hizkuntzak izan ditzakeen irregulartasun horiek. Beste faktore askoz garrantzitsuagoak daude. Zoritxarrez.

    Euskarari (edo euskararen araugintzan dihardutenei) asko kritikatzen zaien gauza bat da arauak gehiegi aldatzen direla… zoaz orain, bada, gauzak are gehiago aldatzera, oinarri handirik gabeko irizpideekin.

    Dena dela, hizkuntzak diren bezalakoak dira, eta hizkuntza bat bera ere ez da inoiz guztiz erregularra:

    “Yo canto, tu cantas, el canta” oso erregularra dirudi, baina horra “Yo soy, Tu eres, Él es, nosotros somos,…” edo “I am, He is, You/We/They are”.
    Zoaz aditz horiek erregularizatzera eta arrazionalizatzera.

    Edo esaiozu inglesez bati take/took/taken kendu dezatela esatera eta has daitezela take/taked erabiltzen.

    Edo huevo, oval ordez erabil dezatela ovo edo hueval
    Eta berdin cieno, cenagal (ceno edo cienagal)
    giro, jirafa
    rey, reina
    Edo, nola euskararen “egitura burmuinean barneratua izanik”, eska diezaiegun ingelesei eta espainolei bereizi ditzatela arreba eta ahizpa.

    Kalean ume askori entzuten dizkiet “ahal nais erosi falda bat”. Ez dut uste horiek arazo askorik dutenik euskararen irregulartasunekin, funtsezko beste gauza askorekin baizik.

  • Euskara batuak zentzugabekeria gehiegi ditu. Esaterako lexikoaren %90a españoletik hartzea. Eta españoletik hartzen ez duenean termino garbizale ulertezin bat hartzen du, gainontzeko hizkuntza guztiek latinetik edo ingelesetik hartzen duten bitartean. Zorionez hau aldatzen ari da baina 80-90. hamarkadan idatzitako hainbat liburu akademiko irakurtezinak dira, bertako termino garbizaleak hiztegietan ere ez dira agertzen. Garbizale terminoa bera ere garbizalea da! Purista izan beharko luke! Gero horrela ematen diete irakasleek ikasleei liburu guztiak españolez. (Iparralden ez dute ezta euskaraz ematen klasea). Gainera honetaz jabetu diren irakasleek behintzat ingelesezko liburu originala irakurtzeko eskatzean ikasleak kexatzen dira… ingelesez ezer gutxi dakitelako askok.

    Dena dela euskara batuak, dialekto berria izanik, aldaketa asko behar ditu oraindik, ez du egonkortasuna ekarriko lioken mendeetako eboluzio bat eduki. Hizkuntza bat ez da ezer finkoa, are eta gutxiago euskara, eta gutxiago batua.

  • Euskara zain (*euskaltzain) nahi zaitugu, maitia, ze oso ona bait zara itz-kuntza kontuetan.
    Gora zu eta zutarrak!

  • Juan Inazio Hartsuaga
    Juan Inazio Hartsuaga 2016-05-26 01:17

    Erregulartasuna beti da estimagarri baina errealitate soziolinguistikoa erregulartasunaren aurka doanean, normala da azken hau nagusitzea hari. Euskara batuaren aditzak erregulartasunaren mesedetan aldatzea orain, lekuz kanpoko asmoa iruditzen zait. Beste kontu bat da hainbat idazkerarekin gertatzen dena. Hor bai ikusten dudala arrazoi soziolinguistikorik gabeko eta batere beharrik gabeko konplikatu nahi ulergaitza. Bait da = baita, baina batik bat =/= batipat , hatza baina azkura, herria baina erbestea, hesia baina esparrua, … Noski honek ez du zer ikusirik elebidun askok euskara hain gutxi eta hain baldar erabiltzearekin, baina erregulartasuna eta sinpletasuna arlo guztietan dira onuragarri eta kasu honetan horien falta badela esango nuke.

  • Peru Dulantz 2016-05-26 09:17

    Ai amatxo maitea! Eta ikusi dituzue orain arteko balorazioen emaitzak? Gehiago dira artikulu honekin pozik/gustura daudenak haserre daudenak baino. Eta emaitza hori euskarazko hedabide bat irakurtzen duten euskaldunen artean! Baina, etsaiaren batek zerbait botatzen digu edaten dugun uretan, ala? Hau da gure masa kritikoan dagoen maila? Ederrak gaude!

  • Arnaldo Otegi 2016-05-26 09:38

    Ai ene !!!!
    Euskara berriro ikasi! EZ! Euskara ondo dago oraintxe bertan, ez dut batere ulertzen aldaketa haiek…. ?

  • 500 hizkuntz ikertu ta gero hauxe deskubritu dute, euskara ikasteko 20garren postuan dago, 1 errezena izanik ta 500a zailena.

    Gauza da, zure hizkuntzaren antza duten hizkuntzak ikastea errazagoa dela, baina zerikusia ez badute…

    Beraz ez ikastearena beti da aitzakia, greziar batek interneten bidez ta dohainik ikasi dezake ondo, baina hemen ez nahiz ta baliabide gehiago izan? Hori ez dago sinisterik.

    Ta nire nahia nire errealitatea aldatzeko gai da beraz…

  • Niri gertatu zaizkidan kasu batzuk.

    Erosten dudan eroskian plantilaren %50a euskara daki, beraien artean dagoen atzerritar bakarra (Latinoamerikakoa), ez du ulertzen nolatan hemengoek euskara ikasteari uko egiten dioten. Bera ikasi du.

    Gosaltzen dudan leku batean berdina, 5tik 3 euskaldun, hoietatik erdaldunak atzerritarrak.
    Euskaraz eskatzen dut (berdin zait nor hartatzen nauen), euskara ez badaki gazteleraz azaltzen diot, hurrengo egunean berdin ta hurrengoan…
    Ba behin baino gehiagotan atzerritarrak (Latinoamerikakoa, gaztelera traketsa duena), behin ta berriro galdetzen diete euskaldunei gauzak nola esaten diren.

    Azkenean, nik gero ta gutxiago erabiltzen dut gaztelera leku hortan sartzerakoan.

    Batzuen iritziak jarraituko banitu ta “erreaitatean” biziko banintz, gauz hoiek ez ziran gertatuko.

    Ta tratua? Izugarri ona, baita gazteleradun hoien partetik ere.

  • Kaixo,
    Oso interesgarria iruditu zait eta asko ikasi dut irakurtzen.
    Nik ez dut uste euskara hain konplexua denik, baina zorroztasunak niri ere ez zaizkit gustatzen.
    Egonen trinkoarekin guztiz bat nator zurekin eta gustatuko litzaidake aldaketa, bizkaiera hain ezkutuan ez egoteko. Biloba/lobari buruzko hausnarketa nik ere egina neukan, baina honi ez diot hainbesteko garrantzirik ematen, ordea, euskara hain zorrotza ez denaren adibide bat da eta.
    Artikulu interesgarria!

  • Mario Aramburu 2016-06-12 22:45

    Kaixo denoi: argentinarra naiz y necesito ayuda de gentes de buena voluntad que quieran ayudarme nire euskerakin. Eskuminak eta ondo izan!

  • Ados nago zurekin euskara bere sailtasuna duela. Ta askotan erabiltzen den logika ez da berdina aspektu guztientzat. Ta hor dago despistea batezere euskaldun berriontzat.
    Dena den, euskaldun berria izana, gehien gorrotatxen ditudana da Euskaltzaindiaren sentsu gabeko aldaketak. Onartzen dut hitzkuntzak biziak direla. Baina askotan gertatu zait duela urte batzuk ikasi ditudan hitzak orain best moduan esaten direla, adibidez, alkandora!! Lehenago alkondara esaten zen… ta egia esan aldaketa honen sentsua ez dut batere aurkitzen…. Baina tira, euskara hizkuntz polit polita da ta bizirik mantendu behar dugu. Horregatik jarraituko dut ikasten bere sailtasuna arren!! 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude