Erraustegiaren aurkako giza-katea

Erraustegiaren aurkako giza-katea

Erraustegiaren aurkakoa baino osasunaren aldekoa izan nahi duen giza-kateak Donostiako Onkologikoa eta Diputazioa lotuko ditu datorren igandean, maiatzak 29.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak M29ko giza-katerako izena lehenbailehen emateko dei egin du

 Erraustegiaren aurkako giza-kateaDatorren igandean osasunaren alde eta erraustegiaren kontra egingo den giza-katerako konpromiso-bilketa erritmo onean doa. Dena dela, egun gutxi geratzen dira eta Mugimenduak herritarrei dei egiten die izena lehenbailehen eman dezaten.

Gipuzkoan erraustegiari aurre egiteko pilatzen ari diren borondateak eta indarrak gero eta handiagoak dira eta, aurreikuspen guztien arabera, Onkologikotik Diputaziora doan ibilbidea jendez beteko dugu. Izan ere, dagoeneko ehunka eta ehunka dira iganderako konpromisoa hartu duten herritarrak.

Hala ere, antolakuntza-lanak ahalik eta txukunen burutu ahal izateko, aldez aurretik izen ematea eskatzen dugu. Ibilbidea 9 gunetan banatua dago, eta Gipuzkoako eskualde bakoitzari zati bat egokitu zaio. Izena aldez aurretik emateko helburua da parte-hartzaileak ibilbidean zehar era orekatuan banatua egotea.

Informazio guztia webgune honetan aurki daiteke: erraustuez.org

.

Jakina den bezala, izena emateko bi bide daude.

  • Tiketa eskuratzea: Gipuzkoako herri gehienetan badago lantalde bat tiketak banatzen ari dena. Giza katean aldez aurretik lekua hartu nahi duenak talde hauetan parte hartzen ari diren boluntarioekin harremanetan jarri behar du. Era berean, batez ere Zubieta inguruko herrietan mahaiak kalean jartzen ari dira tiketak eskuratzea errazteko.
  • Beste aldetik, interneten bidez ere izena eman daiteke webgune honetan: izen-ematea

Igandean Gipuzkoan ikusiko da zein den Zubietako erraustegiak eragiten dituen samina eta kontrakotasuna. Erraustegiaren eraikuntza kosta hala kosta aurrera eraman nahi duenak entzun beharko gaitu. Igandean erraustegiaren aurka gaudenok ezinbesteko hitzordua dugu, atera gaitezen kalera!

Erraustegiaren aurkako giza-katea
erraustegia, giza katea, osasuna
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Erraustegiaren aurkako giza-katea”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude