“Tribuaren berbak” sekuentzia didaktikoak gelan erabiltzeko jarraibideak’ ikastaroa UEUn

“Tribuaren berbak” sekuentzia didaktikoak gelan erabiltzeko jarraibideak’ ikastaroa UEUn –

UEUk bere udaberriko eskaintzaren barnean “Tribuaren berbak” sekuentzia didaktikoak gelan erabiltzeko jarraibideak” on-line ikastaroa antolatu du. Kike Amonarriz izango da irakaslea. Matrikulazioa zabalik dago.

"Tribuaren berbak" sekuentzia didaktikoak gelan erabiltzeko jarraibideak' ikastaroa UEUn
Argazkia: EITB

Ikastaro honen bidez, Tribuaren berbak telebista saioan oinarrituriko “Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz” sekuentzia didaktikoak gelan erabiltzeko jarraibideak eskainiko dira, zalantzak argitu eta ekarpenak egin eta jasotzeaz gain.

Sekuentzietan dauden proposamen zehatzez gain, berauek osatzeko, eguneratzeko eta egokitzeko bideak proposatuko dira: saioaren hainbat atal edo zatiren oinarrian erabili diren ideiak eta asmoak zeintzuk izan diren azalduz, beste helburu komunikatibo batzuk proposatuz, agertzen diren datuen osagarriak eskainiz, etab.

Bestalde, sekuentziak jada erabili dituztenen ekarpenak eta zalantzak argituko dira eta partaideak sekuentzia berriak osatzen trebatuko dira.

Ikastaro hau batez ere irakasleei zuzentzen zaie (irakaskuntza arautu, unibertsitate nahiz euskaltegietakoak). Baina euskara teknikarientzat, aisialdi taldeeako monitoreentzat edo euskararen inguruan interesa duen edonorentzat ere egokia izan daiteke.

Ikastaroa otsailaren 19an hasi eta martxoaren 19an amaituko da. Matrikula zabalik dago.

Irakurri Kike Amonarrizi egin diogun elkarrizketa.

“Tribuaren berbak” sekuentzia didaktikoak gelan erabiltzeko jarraibideak’ ikastaroa UEUn

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)