21 dokumental lehiatuko dira Punto de Vista jaialdiko Sail Ofizialean

Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Punto de Vista jaialdiaren XII. edizioko Sail Ofizialean 21 dokumentalek hartuko dute parte. Antolatzaileen esanetan, aitzindarien lanez eta bilaketa-prozesuz jositako ekitaldia izango da. Estreinakoz, Nafarroako zinegileek zuzendutako bi ekoizpen lehiatuko dira atal nagusian, eta gizarte ezinegonei buruzko istorioak nabarmenduko dira.

21 dokumental lehiatuko dira Punto de Vista jaialdiko Sail OfizialeanMartxoaren 5etik 10era egingo dute Baluarten 2018ko Punto de Vista jaialdia, eta kalitate estetiko handiko 21 dokumental berritzaile lehiatuko dira Sail Ofizialean. Gai eta forma anitzeko lanak izango dira, kontatzearekin konformatu beharrean, nolakotasunaz eztabaidatuko duten eta ikuspuntu berri bat bilatuko duten dokumentalak. Errealitateari, aro garaikideari eta poesiari atxikitako pelikulaz osatutako saila prestatu dute antolatzaileek, eta hamaika herrialdetatik heldutako ekoizpenek hartuko dute parte: India, AEB, Erresuma Batua, Txile, Kanada, Frantzia, Italia, Alemania, Libano, Qatar, Letonia, Portugal, eta baita Euskal Herria ere. Nafarroatik, hain justu, Marina Lameiroren Young and Beautiful lana eta Maddi Barberrek beste hainbat zinegilerekin elkarlanean osatutako Yours Truly nazioarteko ekoizpena ikusi ahal izango dira.

Aurtengo edizioko Sail Ofizialean lehiatzeko, orotara, 867 lan aurkeztu dituzte, eta apiriletik zuzendari artistiko karguan diharduen Garbiñe Ortegak, Nuria Cubasek, Matías Piñeirok, María Palacios Cruzek eta Aitor Gametxok osatutako hautaketa batzordeak 21 dokumental aukeratu ditu lehia nagusirako.

Jaialdiaren epaimahaia, halaber, Rebecca Barin zinegile, komisario eta irakasle estatubatuarrak; Fran Gayo zinema-jaialdietako programatzaileak; Paolo Moretti La Roche-sur-Yon zinema jaialdiko eta Le Concorde zinemako zuzendariak; eta Nicolas Pereda zinegile mexikarrak osatuko dute.

Punto de Vista jaialdiako Sail Ofizialean lehiatuko diren filmak:

  • 26 Rue Saint-Fargeau (Margaux Guillemard. Frantzia)

  • Baronesa (Juliana Antunes. Brasil)

  • Beyon the One (Anna Marziano. Frantzia, Italia eta Alemania)

  • Configuration in Black and White (Helga Fanderl. Alemania)

  • Electro-Pythagoras (Luke Fowler. Erresuma Batua eta Kanada)
  • Elohim, Or Divine Beings, The Energy Of Light As Creation (Nathaniel Dorsky. AEB)
  • Events In A Cloud Chamber (Ashim Ahluwalia. India)
  • Flores (Jorge Jácome. Potugal)

  • Fluid Frontiers (Ephraim Asili. Kanada eta AEB)
  • Hello Horse! (Laila Pakalni?a. Letonia)

  • I Used to Sleep on the Rooftop (Angie Obeid. Libano eta Qatar)
  • Il Monte Delle Formiche (Riccardo Palladino. Italia)

  • Indefinite Pitch (James N. AEB)

  • O Peixe (Jonathas de Andrade. Brasil)

  • Optimism (Deborah Stratman. AEB eta Kanada)
  • The Blue Devils (Charlotte Bayer-Broc. Frantzia)
  • The Washing Society (Lizzie Olesker eta Lynne Sachs. AEB)

  • Vivian’s Garden (Rosalind Nashashibi. Erresuma Batua)
  • Young And Beautiful (Marina Lameiro. Espainia)

  • Yours Truly (Maddi Barber, Charlotte Hoskins eta Christopher Murray. Espainia, Erresuma Batua, AEB eta Txile)

.

Informazio gehiagorako, sartu Punto de Vista jaialdiaren webgunean.

21 dokumental lehiatuko dira Punto de Vista jaialdiko Sail Ofizialean
dokumentalak, ikus-entzunezkoak, Iruñea, Zinemaldia
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude