Bizcaiera

 

Bizcaiera

Hemen nire guelan sarthunda nago ni cantac buruz ikasten bakarric eta çuec calean egongo çarie ce ja ez nago whatsappeco taldean. Desberdina naz eta badaquit, eta cer! ez guehiago, ez guitchiago, bardin! çure bildurrac, çure acatsac nire beguietan ikusten doçuz ez daucot lotsatu beharric hauxe naz ni, eta gustuco ez banoçu, jodidu çaitez!

Bizcaiera

Vicitza maite dot nic! goiceco eguzquia, eta inoren aurrean ez naz makurtuco! Uh! Ez! Ez naz makurtuco! Chiquia banaz ni, lodia banaz ni, gonac edo pracac niretzat bardin nahiz eta barre eguin artista bat naz ni nire burua maitatzen badaquit. Ez naz amore emoten dabenetacoa eta inorc ez deust kenduco gogoa nahi dodan moduan hegaz eguiteco edo lora bi belharrian ipinteco neure margoac neuc auqueratuz colorez cikindu horma çuriac ez daucot lotsatu beharric, ez hauxe naz ni, eta gustuco ez banoçu, jodidu çaitez!

Vicitza maite dot nic! respectua, eta inoren aurrean ez naz makurtuco! Uh! Ez! Ez naz makurtuco! Chiquia banaz ni, lodia banaz ni, gonac edo pracac niretzat bardin, nahiz eta barre eguin artista bat naz ni nire burua maitatzen badaquit. Iee, iee… maitatzen badaquit. Çabaldu athea, emon eguiçu pausu bat ceurea da eta calea eta ceure buruarengan confidança ossoa içan ez itchi inori çaphalcen.

Bizcaiera

NAFFARRERA

12 pentsamendu “Bizcaiera”-ri buruz

  • martitzen
    iz. Bizk. Asteartea.

    Euscalçaindiaren Hizteguian goico berau aguercen çaicu “martitzen” hitza bilhatzen dugunean.
    Erran deçagun arguiro “Bizk.” ohar horrec despistatzen eta desbideratzen gaituela osso. Aguian desbideraerraçac gara euscaldunoc! Aguian!
    Bizk. horrec ez du erran nahi hitz hori batuerazcoa ez denic. Bata bercea beçain batuerazcoa baita.
    Bizk. ohar horrec, ceina 800 bat aldiz aguercen baita, ez du erran nahi bizcaieraz idazten deneraco baino ez duela valio hitz edo erranmolde horrec.
    Bizcaitarrec, orohar, ez daducate honen berriric. Ez çaie informatu eguin, behar beçala.
    Adibidez, Hiztegui Batuan ez da aguercen “barri” edo “txarri”. Haiei dagoquien forma batua “berri” eta “txerri” edota “zerri” dira. Casu differenta da honelaco hitzena. Osso desberdina.

    Eguin behar cen pedagogia ez da eguin. Erraiten nuque eguiatan ez dela honelacoric eguin nahi içan! Ez da conveni, ança.

    Euscalçaindiac berac onharcen ditu barri edo txarri idazquerac bizcaieraz idazten deneraco. Honexegatic Labayru hiztegui bicainean honelacoac topatuco ditugu.

    barri (bizk) berri (bat)
    1 adj.
    nuevo -va.
    2 iz.
    noticia, nueva.
    3 adj.
    recién.

    Erka berce sarrera honequin:

    martes
    1 s.m.
    martitzen, astearte

    Ecin egoquiago! Euscalqui marcaric gabe, eguiatan den beçala, aleguia!

  • barri eta berri typoco bicoteac representatzecotz ez cen auqueratu, adibidez, bârri guztioc idaztea, norc bere modura ahosca deçan.

    Edo baerri non ae symbolo batean eman litequeen latineraz beçala:
    bærri

    Edo libre uztea berri edota barri, biac onçat emanic.
    Çaila? Nehondic nehorat ere ez.

  • Labayru hizteguitic:

    erabagi (bizk) erabaki (bat)
    1 ad. dau
    decidir, acordar, resolver, sentenciar, fallar.
    2 ad. da
    decidirse, proponerse.
    3 iz.
    decisión, resolución, sentencia.
    4 iz.
    juicio, proceso.
    5 part. adj.
    decidido -da, resuelto -ta.

    Librequi uzteco gommendioa emaiten nuque nic:
    erabagi edota erabaki biac içan behar lirateque on euscara batuan.
    Urtheac passaturic ikussiren guenduque biotaric cein den guehien erabilcen dena, eta cein aguercen den bigarren postuan, baina ez horregatic forma desegoqui edo dialectalçat hartu!

  • Bardintassun plano batean denoc content egon gaitecençat, on liçate euscaldunoc amiñi bat irequiagoac içaiten baguina.
    Neuc ez nuque problemaric “barri” idaztecotz eta barri edo berri ahoscatu.
    Bethi vocal irequiagoa idazteco orduan, adibidez:
    barri edo berri = barri
    hiri eta huri = huri
    Erraz erraça.
    ie = ea
    etxie = etxea
    A irequiagoa da E baino
    E irequiagoa I baino
    O irequiagoa U baino
    Eta hola. Erraça. Nire uste aphalean.
    Euscaldun guztionçaco euscara bakar bat.
    Malgua, evidentqui.
    Norc berea da solutionea.

  • Google Chrome-ren bidez berria.eus webgunea iracurcen ahal da ia ia edocein hizcunçatan.
    Halaber, edocein hizcunçataco web guneac iracurcen ahal dira euscaraz. Adibidez, anglesezco wikipedia euscaraz iracurcen ahal da. Eduquinac hobeac eta hedatuagoac içaiten dira euscal wikipediacoac baino.
    Bizcaitarroc berria.eus, bat aiphatzearren, iracurri nahi badute euscaraz eguin behar dute, euscara concretu batean, hain çucen ere.
    Ecin da eguin programma bat ahalbidetzen duena batueraz dauden guneac bizcaieraz, edo naffarreraz…, iracurri ahal içaitea?
    Bai, hori gaur egun possiblea da.
    Gure escu dago.
    Haimbat dira gaur egun gauçac escura ditugunac! Guero eta guehiago!
    Ez bada oraindic eguin, da nahi içan ez delacotz!

  • Nire tokaiorekin nago ados. Baita haren manera poetikoarekin.

    BARRI/BERRI hitzari buruz,.BARRI aldaera da lehenbizikoa: “ebarri” idatzita ageri da IBERIERAZ (-2.300),.eta EBAI.ARRI.esan gura dau,.ebagitzeko Harria, Paleolitikoan.

    UH hitzari.dagokionez, lehen GIZA espezie berbadunaren Elea da (Neandertala), eta Goian, espazioa esan nahi DAU.

    Ez.daigun.galdu DAU

  • Milla eta borcehun esquer, Naberan jauna!

  • Hona, Josu:

    http://bizkaiera.opentrad.com/itzuli/

    Egin aproba, eta konta.

  • Caixo, Gilen!
    Ez, ez doa ondo. Ecin da navigatu webgune barrutic.
    Gauça hobea behar guenduque. Duda baric.
    Eta possiblea da. Guztiz.

  • naffarrera.eus lekuco Naffar Translator programmaren bidez eguin dugu Gathibu talde bicainaren canta hyper edder honen lettraren versionea.

    Naffarroa duela çorci mende desmembratzen hassi ez baliz (baina eguin cen), honela idazten guenduque egun euscaldunoc.

    Hori da gueuc bizcaieraraco edo are naffarreraraco proposatzen dugun graphia?

    Arguiro erran deçagun: EZ

    Bi graphia systema daduzcagu euscaldunoc:

    1. Euskaltzaindiac fincatu duena baturaco eta euscalquietaracotz.

    2. Systema internationala, cein fincatu baitzuten Leiçarragac eta bere laur lagunçaileec.

    Guc ez dugu, beraz, graphia berri bat proposatzen, ceren Naffarreran erabilcen dena Naffar Statu independenteac fincatu çuena berceric ez baita.

    Bizcaieraraco esteca interesgarriac:

    https://hiztegia.labayru.eus/

    https://www.bizkaiera.eus/

    https://www.euskadi.eus/euskera-bizkaiera/web01-a2heusk/eu/

    Adeitassunez

  • Maite Ugarte Olano 2021-10-01 18:19

    Gora zeure behar haundia Josu eta gora Gatibu!
    Hizkuntza bat, geure euskerea kasu, une historiko jakin baten gizatalde batek darabilen komunikabide onartua da; gizatalde bati barruko kideak alkarregaz komunika daitezan balio deutsan bitartekoa; eta geure euskereak euskalkiak daukozala onartu behar dogu, eta merezi dauala begirunez jagotea!
    Adeitasun osoaz, Maite!

  • Maite maitea,
    Euscaldunon artean norc bere euscalquia jagotea gauça handia da. Ecinbercecoa.
    Berceena ulercea eguinbeharra, baldin benetaco natione bat içanen bagara.
    Musu infinitoac!