Nafarroan ostiraletik covid19aren kontrako murrizketak bertan behera

Nafarroan ostiraletik covid19aren kontrako murrizketak bertan behera –

“Amaitu dira murrizketak Nafarroan”

Nafarroan ostiraletik covid19aren kontrako murrizketak bertan beheraNafarroako Gobernuak bertan behera utziko ditu ostiraletik koronabirusari aurre egiteko jarritako murrizketak, ordutegiei dagozkienak, nagusiki. Salbuespenak, Chivitek zehaztu duenez, Lurralde arteko Batzordeak hezkuntza eta kirola arloan zehaztutako neurri eta maskararen erabileraren ingurukoak, indarrean jarraituko dute. Zehaztapenak egin egin ditu, maskararen erabilera derrigorrezkoa izanen da gaur egun hala arautua dagoen egoeretarako, ostiraletik aurrera ere maskara erabili beharko da toki itxietan, eta herritarrei eskatu die higiene neurriak hartzen jarrai dezatela. Egoera epidemiologikoak nabarmen hobera egin duela eta Osasun Institutu Publikoak izurriaren zirkulazio epea bukatutzat eman dutela esan du. Santos Indurain Osasun kontseilaria ondoan zuela egin du iragarpena Maria Chivitek, urriaren 1ean indarrean sartuko den foru araua iragarriz.

Nafarroan ostiraletik covid19aren kontrako murrizketak bertan behera

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.