Zergatik ilegalizatu zuten ASB?

Udal eta Foru Hauteskundeetan parte hartzeko helburuarekin, Abertzale Sozialisten Batasuna 2007ko martxoaren 27an erregistratu zuten Joana Regeiro, Marije Fullaondo eta Marisa Alejandrak Madrilen, Barne Ministerioaren erregistroan, asteazkenean Rufi Etxeberriak egingo duen bezala. Arnaldo Otegiren arabera, ASB “ezker abertzaleak, Alderdien Legea betez, alderdi politiko bat erregistratzeko egindako saiakera” izan zen.

2006ko martxotik ETAk su-etena aldarrikatua zuen garai horretan, nahiz eta 2006ko abenduan Barajasen atentatua egin.

ASBren erregistroan, Barne Ministerioak “legearen kontrako zantzuak” ikusi zituen, eta hiru kideen inskripzioa onartu ez eta Estatuko Fiskaltzara bideratu zuen tramitea 20 eguneko epearen barruan, eta Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak ASB Batasunaren jarraipena zela esan zuen. Hiru argudio erabili zituen nagusiki ASB Batasunarekin lotzeko:

  1. Marije Fullaondo, Joana Regeiro eta Marisa Alejandra ASBren hiru sustatzaileak Batasunarekin ageriko harremanak izatea, Batasunaren zuzendaritzako kide izateagatik.
  2. Bi alderdiek begi bistako antza izatea, antzekotasun “organiko-funtzionala eta sinbolikoa”.
  3. Madrilgo Parlamentuan onarturiko Alderdien Legeak eskatzen zituen “bermeak” ez betetzea. 

“Berme” horiei dagokienez, ASBk “terrorismoarekiko” erakutsi zuen jarrerari buruz, irizpide hau utzi zuen jurisprudentziaren ikuspuntutik: «Ez da soilik bide demokratikoetatik jarduteko konpromiso bat eksatzen; kontua, funtsean, ETAren indarkeria terrorista ekintza politikorako tresna gisa arbuiatzea da”.

Abertzale Sozialisten Batasunaren ekitaldi bat

Irudia | Abertzale Sozialisten Batasunaren ekitaldi bat | z | LGPL

Zer duzu buruan “Zergatik ilegalizatu zuten ASB?”-ri buruz

  • Gonzalo Etxague 2011-02-07 09:07

    Espainian akusazioa lehendabizi kondenatzeko froga da; epaiaren zirriborroa, gero. Txosten poliziala deritzo.