Urmenetarrak, buruz buru

Hona hemen, Asisko eta Mikelen esanetako batzuk

Nor bere bizilekuaz

Asisko (Hoztan bizi da): “Txikitatik bilatu izan dut gertutasuna eta harmonia naturarekin. Hiria gizatasun galdua duen espazioa da, autoz itoa”.

Mikel (Manhattan bizi da): “Oporretan etorri nintzen lehenego aldiz hona, eta, egia esan, lehen begi kolpean maitemindu nintzen”.

Zezenketez

Asisko: “Zezenketen aurka nago erabat. Ez dakit, ez daukat argumentu objektiborik, erraietatik ateratzen zait kontra egitea”.

Mikel: “Zentzu askotan anakronikoa dela pentsa dezaket, baina asko erakartzen nau, eta asko gustatzen zaizkit zezenak”.

Kukuxumusu

Asisko: “Sanferminetara edo Guggenheimera datozen turista japoniarrek ez ezik, hemengo jendeak ere erosten ditu Kukuxumusu produktuak eta kamisetak (…) Asmatu dugunaren seinale”.

Mikel: “Orain gutxi arte enpresa hau ia-ia familia edo lagun enpresa izan da (…) Baina azken sei urte hauetan gehiago profesionalizatu behar izan dugu”.

sanfermin.com webguneaz

Asisko: “Udala eta diputazioa saiatu dira domeinua erosten, baina Kukuxumusuri ez zaio sekula interesatu. Denboran aurre hartu izanagatik irabazitako pribilejioa da”

Mikel: “Garai hartan gu hiperaktiboak ginen, ez genuen apenas negozio egiturarik eta San Fermin zen munduan zabaltzeko genuen aurkezpen txartela. Udala, aldiz, ez dakit zertan pentsatzen ibiliko zen, baina webguneetan behintzat ez”.

Elkarrizketa osoa otsaileko GAZTEZULOn. Zure kioskoan eskuragarri.

Mikel eta Asisko Urmeneta

Irudia | Mikel eta Asisko Urmeneta | Gaztezulo | Creative Commons By SA
Asisko Urmeneta, Kukuxumusu, Mikel Urmeneta, Urmeneta anaiak

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Zer duzu buruan “Urmenetarrak, buruz buru”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude