Otsoa artzain

Otsoa artzain

Hedabideok “Kakux” aferari bueltaka ari ginen bitartean, aste honetan, otoitzek gora egin dute Gipuzkoan. Entzun dituzu albisteak, irakurri kritikak eta aburu zorrotzak. Eta dirudienez, fededun bat baino gehiago minduta sentitu da, gaiak “gehiegizko atentzio mediatikoa” jaso duela iritzita. Hain zuzen ere, elizako murrutzarren barrualdera giltzapetuta egon diren kontu ilunok lehen aldiz argitaratu direnean. Mendizabal zakurretara bota zutela idatzi nuen aurreko asteburuan, eta aldeko zein kontrako iritziak hazi zaizkit inguruan, perretxikoak nola. Eta hasieran kontuak gehiagorako ematen ez zuela pentsatu banuen ere, ezin izan dut gaia gogotik atera. Barkatuko didazue.

Otsoa artzain

Galdera eta zalantza gehiago sortu zaizkit. Munilla artzapezpikuari gustu handiz botako nizkiokeen galderak. Zurekin parterkatuko nahiko nituzkeenak. Ez bailitzateke sobera jakitea Donostiako Elizabarrutiak zergatik ezkutatu zuen “Kakux”-en kasua. Zergatik izan zen konplize.¬†Zergatik ez zuten eraman epaitegietara lehenago. Eta zergatik supituki bai. Zergatik ari zen “Kakux” ohiko bizimodua egiten. Eta zergatik sartu duten derrepente monastegi batean. Galdetuko nioke Munillari ea zenbat kasu gehiago ezkutatu dituen elizak Euskal Herrian. Zenbat “Kakux” ote dauden hor zehar… Ea zenbat kasu ezagutzen dituen. Oraingoak, zein, iraganekoak.

Zer nahi duzu esatea, azkenean, ondorioa bat eta bakarra da: ez dakigula ezer, Munillak esan diguna baino. Elizak kontatu diguna sinestu behar dugula, fededun onenak bezala. Aitaren, semearen eta espiritu santuaren izenean, amen. Zeren, ez gaitezen erratu, Mendizabal erruduna den ala ez, Mendizabalek egindakoak “ukitze lizunak” ziren ala zerbait okerragoa izan zen¬†erabakitzea ez dagokio Munillari, ezta Donostiako Elizbarrutiari ere. Justiziari baizik.

Zakurretara bota dutela pentsatzen jarraitzen dut oraindik ere. Konbentzituta nago zakurretara jaurti dutela, beste erremediorik ez zutelako. Hori zutela irteera bakarra, publiko egitera zihoalako. Eta behin botatzen hasita, probestu dutela esateko Mendizabal dela Elizaren gaitza, elizaren tumorea, jadanik erauzi duten kasu isolatua. Probestu dutela Munillaren gardentasun eta zintzotasuna azpimarratzeko. Galderek airean segi dezaten eta Eliza ahalguztidunak ukiezin izaten jarrai dezan.

Otsoa artzain Otsoa artzain Otsoa artzain

donostiako elizbarrutia, juan kruz mendizabal, kakux, Munilla, pederastia
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude