Telemarketing-eko langile bat 45 egunerako kaleratu dute bi txiorengatik

Telemarketing-eko langile bat 45 egunerako kaleratu dute bi txiorengatik

Hona dakart Igor Goikoleak twitterren egin zuen kronika:

Prekarietatea salatu, adierazpen askatasuna ukatu eta behin behinean lanpostutik kanporatu. Jarraian, kasu lazgarri baten kronika: Maria Solaetxe Bezero Marketing Integraleko langilea izateaz gain, ELA sindikatuko ordezkaria da bertan. TeleMarketing sektorean lan baldintza jasangaitzak dituzte: 800€ko soldata, lanaldi partziala, astelehenetik larunbaterako lanorduak, 22:00etan amaitzen diren arratsaldeko txandak…

Enpresako tresnek ez dute ondo funtzionatzen: ez dago aireztapen naturalik, altzairu apurtuak…

Enpresak, 80 langileen artean 15€ko balioa zuten bi lote zozketatu zituen Gabonetako kontestuan. Langileak, logikoa denez,haserretu ziren.

Abenduaren 23an, Maria Solaetxek bi txio hauek idatzi zituen. Bera, haserre zegoen langileetako bat da.

Maria Solaetxe Txioak

Otsailaren 9an, enpresako zuzendaritzak espediente kontraesankorra ezarri zion.

Otsailaren 10ean, Maria Solaetxek alegazioak aurkeztu zituen. Izan ere, 5 egun zituen horretarako.

Hemen dator “temarioa”: otsailaren 17an isuna ezarri zioten enpresatik. 45 EGUN LAN ETA SOLDATA BARIK.

Enpresa Batzordeak elkarretaratzea deitu du: gaur, osteguna, 14:45tan Bezero Marketing Integraleko enpresaren aurrean.

enpresak -rentzako egiten du lan. Lehenengoak kanporatu du 45 egunetarako.

Telemarketing-eko langile bat 45 egunerako kaleratu dute bi txiorengatik

Telemarketing-eko langile bat 45 egunerako kaleratu dute bi txiorengatik
adierazpen askatasuna, bzero, Eroski, mozal, prekarietatea, zigorra

Zer duzu buruan “Telemarketing-eko langile bat 45 egunerako kaleratu dute bi txiorengatik”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude