Teknologiaren esklabo

Teknologiaren esklabu

Bistan denez, teknologia berrien sarrerak eragin asko dakar berarekin, adibidez, erabiltzen dituzten pertsonetan eragin handia izaten du. Teknologia oso azkar mugitzen da eta denbora pasatzen doan bitartean gero eta aparatu desberdin eta hobeagoak agertzen ari dira, guk bizitzeko behar ditugunak eta ez hainbestekoak. Teknologiak nahiz eta era batean lagundu, bere menpe bizi gara, hau da, teknologiak bere esklabo egiten gaitu.

Teknologiaren esklabuGaur egun mundu guztiak dauka mugikorra. Mugikorra erabili ezean jendeak pertsona arraro bat bezala ikusten zaitu, teknologia baliatzen ez dakien pertsona bat bezala ikusten zaituzte. Gehienek mugikor bat baino gehiago dauzkate eta bakoitza bere linearekin eta mugikor zenbaki desberdinarekin. Ume txikiak 8-9 urtekin hasten dira hauek erabiltzen eta benetan larria iruditzen zaidana, kalean ikus ditzazkezula nola ume askok mugikorrarekin hitz egiten duten. Mugikorrak saltzen dizkigute gu konturatu gabe telebistako iragarkietan edo aldizkarietan. Mugikorrak esklabo egiten ditu pertsonak, eta aske izateko modu bakarra mugikorra itzaltzea da.

Baina ez gaitu bakarrik lotzen. Teknologia aurreratzen doan heinean, gu gero eta inpertsonalago bihurtzen ari gara, giza harremanak murriztu egiten ditugu. Lehen zure familia edo lagunen bitartez konturatzen zinen gauzez, baina orain blog batean edo sare sozialetan ikus dezakezu pertsona baten bizitza osoa. Lehen, kalera joateko geratu nahi zenuenean aurrez-aurre geratu behar zinen edo telefonoz deitzen zenuen etxera; orain, ordea, testu bat edo whatsapp batekin komunikatzen gara, gero eta gutxiago komunikatuz. Zuzeneko harremanetatik, testu batera pasatu gara, teknologia aurrera doa baina gu atzera. Gainera, ez gara konturatzen gure inguruan gertatzen ari denari buruz, pantaila begi bistatik galdu gabe behera begira bizi gara-eta.

Teknologiak askatasuna kentzen digu, makinak onak dira eta batzuetan beharrezkoak izaten dira, baina gu horretaz aprobetxatzen gara eta gauza errazetarako ere erabiltzen ditugu nahiz eta beharrezkoak ez izan. Horregatik, esaten dut teknologiak esklabu egiten gaituela eta gauza funtsezkoetan bakarrik erabili beharko genituzkeela. Bakarrik makinak erabiliz gero guztiz alferrikakoak bihurtuko gara.

Teknologiaren esklabu