Probatu dutenek Nintendo Switch berriaz esaten dituzten 10 gauza

Probatu dutenek Nintendo Switch berriaz esaten dituzten 10 gauza

Martxoaren 3an jarriko dute salgai sekulako hypea sortu duen Nintendo Switch kontsola berria. Ez da gutxiagorako, oraingoan ere japoniarrek merkatua apurtu nahi baitute erdi eramangarri, erdi mahaigaineko gailu bat aurkeztuz. Baina dirudien bezain apurtzailea ote da? Benetan ote da hain berritzailea? Joku zale sutsuek oraindik itxaron egin behar badute ere, beti daude aldez aurretik dastatzeko aukera duten zenbait pribilegiatu. Irakurri zer dioten kontsola berriaz Nintendo Switch probatu ahal izan dutenek.
Probatu dutenek Nintendo Switch berriaz esaten dituzten 10 gauza

Diseinua Appleren parekoa

Chris Plante (The Verge)

Beiraz, plastikoz eta beste zati batzurekin bikainki eraikitako lauza (…) Iphone originala edo lehenago Game Boya jasotzean sentitutako zirrara bera sortarazi dit. Ederra da, sinplea eta berau eskuetan magiaren antzeko zerbait sentitzen da.

Matt Peckham (Time)

Garrantzizkoa da zein iraunkor eta sendoa sentitzen den azpimarratzea. Ikatz beltzezko arbel xume baina, harrigarriki ederra. Apple-ren gama baxuko produktu baten antzekoa, magia berbera duena, baina sagarraren konpainiakoen pretentsiotik batere ez.

Arthur Gies (Polygon)

Alde onak aipatzearren, Switch-en interfazea oso minimalista, ederra eta bizkorra da. Harrigarria da txartela sartu eta zeinen azkar hasi zaitezkeen jolasten, kontsola modernoen buruhausteak albo batera utzita. Dena unean bertan egiten du ez dago atzerapen edo lag-ik inondik ere.

JoyCon delako kontrolak oso onak omen dira

Devindra Hardawar (Engadget)

Harrigarria badirudi ere JoyCon-ak Switcharen magiaren parte dira. Nintendok sortu dituen kontrol sistema moldakorrena dira. Baina JoyCon gripari lotuta doazenean, mando tradizionalek bezala funtzionatzen dute. Hala ere, solte daudenean, bakoitza esku batean maneiatu daitezke eta gainera lagunarekin multiplayer moduan jokatzeko ere balio dute. Egia da ohitu beharra dagoela… ez baita erraza.

Lewis Painter & Chris Martin (Pc adviser)

JoyCon kontrolagailuak, izen irrigarria badute ere, ikaragarriak dira. Batez ere, HD moduan, zeinak Appleren kontrol taktilaren pareko maila ematen baitigun. Horrek, joku arrunt baten sentsazioak areagotzeaz gain, jolasteko molde berriak ematen dizkigu. Kontrolagailu hauek ordea, badute bere alde txarra: deserosoak direla, alegia. Multiplayer moduan, batez ere.



Potentzian PS4 edo Xboxaren parekoa? Ez

Gerald Lynch (Techradar)

Lortu ote du Nintendok azkenean PS4aren eta XBOXaren mailako kontsola bat plazaratzea? Ziurrenik esango duzu kontsolaren formari erreparatuz gero, ezin daitekeela inongo konparaketarik egin. Erantzuna garbia da, ezezko borobila. Badirudi Nintendok eraginkortasun energetikoa hobetsi duela prozesagailuaren potentziaren gainetik. Lehen adibideetan ikusi dugunez, jokuek ez dute Sony edo Microsoften ikusgarritasuna lortzen. Baina hau ez da nehoiz Nintendoren kezka izan, zeinak beti hobetsi baituen jolas molde berrien aldeko apustua, puntako irudiak erabiltzea baino.

Bateriari dagokionez…

Kyle Orland (Arstechnica)

Bateriak Nintendoko kontsolek izan ohi duten autonomia du. Zelda jokora jolasten segidan 3 ordu egon zaitezke, argi maila gora behera. Itxura guztien arabera kargagailuak, sistema atseden moduan dagoenean,  %1 kargatzen du minutuko.

Pantaila ona da, baina etxe barrurako bakarrik….

Jonathan Leack (Game Revolution)

Pantailak sekulako kalitatea du, kontsolaren bertuteetako bat da. Definizio altuko tableta baten pantailaren parekoa.

Devindra Hardawar (Engadget)

Etxe barruan argitsu eta ederra da pantaila, kanpora ateratzean aldiz argitasun eta edertasun hori galtzen du. (…) Pantaila arazo bat da etxetik kanpo, baita hodeitsu dagoenean ere. Oso zaila izan zen Zelda jokuko zatirik ilulenetan jolastea. Ezin nuen disfrutatu, eta ezin nuen gertatzen ari zena ikusi.  Honek puntu asko kendu diezaioke Switch-i.

Eta jokuak?

Chris Kohler (Wired)
Baliteke hardware berritzaileagatik hasieran ugari saltzea. Kontzeptua interesgarria da, eta baliteke horregatik erostea jendeak. Hori bai, bere joku eskasia izan daiteke luzera begira kontsolaren bizitza labur lezakeena.

Probatu dutenek Nintendo Switch berriaz Probatu dutenek Nintendo Switch berriaz