Izango al du Amaiurrek legebiltzarkide taldea?

amaiurEgun gutxi barru erabakiko dute Amaiurri eskuzabaltasun keinua egin ala estutu. PPk taldea ukatzen badio agerian geldituko da Espainiako demokraziaren izaera makurra. Baina, kontrara, Amaiurri eskua luzatzen badiote, lehen hesi sinbolikoaren gainetik egingo dute jauzi popularrek. Aukera gehiago ere badaude mahai gainean eta Amaiurrek taldea lortzeko lana egingo duela jakinarazi du.

inkesta
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

5 pentsamendu “Izango al du Amaiurrek legebiltzarkide taldea?”-ri buruz

  • Inork iritzirik ematen ez duenez… nire pronostikoa: nola edo hala egingo du PPk Amaiurrek talderik ez dezan izan inbestidura saioan haren hitzak entzun behar ez izateko. Eta pare bat hilabeteren bueltan epaitegiek edo PP berak “amore emanda” baimenduta taldea izatea lortuko du.

  • Iñaki Larrañaga
    Iñaki Larrañaga 2011-12-13 10:25

    Nik orain artekoak entzunda uste dut taldea izango duela PPk hala nahita. Bestela, haien burua konplikatu besterik ez dute egingo, epaitegiak etab. Gainera, popularrek beraien baitan duten “nukleo gogorraren” erantzuna neurtzeko balio dezake. Eta, denaren gainetik, legea betetzea da egingo dutena, besterik ez. Ez badira hori ere egiteko gai ahaztu epe motzeko mugimenduak.

  • Tira badirudi gutxi iraun duela nire pronostikoak Eskerrak ez dudan loteriarik erosten ezta kinielarik egiten…

  • Tira, tira, tira… igual kinielak egiten hasi beharko nuke… Eta behin idazten jarrita eta ikusita Amaiurrek astelehenean ez duela talderik izango (mistoan egongo da) nik uste egin dezakeen onena dela beste talde guztien mailan aritu eta denbora talde bezala banatu (ez eskainu kopuruaren arabera) batetik adierazi behar duena laburra bezain argia delako: lurraldetasuna eta burujabetza sozialismotik eta bestetik beste taldeekiko keinua izango litzatekeelako (etorkizuneko elkarlanerako begira) gehienak alderdi ezkertzaleak (tira CC eta besteren bat ez) edo estatuko beste Herrietako alderdiak direlako.

  • Iñaki Larrañaga
    Iñaki Larrañaga 2011-12-16 10:21

    Galder Gonzalezek (@theklaneh) dixit: “Egia esan pozik nago Amaiurri ez diotelako talde propioa eman. Denborak arrazoia emango digu eta indar gehiago izango dugu.”
    Agian arrazoi izango du; zer nahiago Independentista gero eta gehiago ala Espainiako Gobernu eskuzabal eta demokratikoa?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude