Espazio publikoa aldarrikatzea

Espazio publikoa aldarrikatzea –

Jaione Agirrek

Azken egunotan entzundako iritzi batzuen harira, espazio publikoa aldarrikatzen jarraitu beharra sentitu dut. Esatera noana ez da berria, ez da nirea.

 Espazio publikoa aldarrikatzeaAna Maria Iglesiasek, La revolución de las flâneuses” bere liburuan jasotzen du, nola XIX. mende bukaeran hainbat emakumek kalean bakarrik ibiltzeko eskubidea aldarrikatzen zuten, erasotuak izan gabe, gaitzetsiak izan gabe. Aldarrikatzen zuten artista izateko, intelektualki garatzeko, kalean ibili beharra zegoela; mundua ikusiz, ikertuz, etxean bazterturik eta ezkutuan geratu gabe, eta gizonen esku utzi gabe bizitza publikoa, gizartearen kudeatzea eta emakumea bera. Alegia, objetu izateari utzi nahi zioten, eta subjetu bihurtu gizartean. Batzuk, gizonez mozorrotuta egiten zuten, baina benetan egin nahi zuten, ez antzerkira edo operara joanda, edo merkataritza zentru sortu berrietara erostera joanda, non ez zen subjetu ezta ere, kontsumismoaren objetu baizik.

Lanerako espazio propio bat lortzen joan ziren heinean, etxean intelektualki garatzeko eta soldata bat irabaziz ekonomikoki independente izanez, pixkanaka gizarte publikoan bere lekua eskuratuz doazela esaten digu Iglesiasek.

Oraindik ere, kalean hainbat gunetan ez ibiltzeko aholkatzen digute emakumeoi. Oraindik ere, esaten digute etxean geratu behar dugula, hori dela gure lekua. Ba ez, XXI. mendean gaude, eta espazio publikoan eta botere esparruetan gure lekua bilatzen jarraituko dugu.

Mary Beardek dioen bezala, emakumea boterearen esparrura iristeko, emakumea baino boterea aldatu behar da. Beraz, zeren zain gaude? Josi nahi duenak josi beza, baina gizartean eta espazio publikoetan gure lekua aldarrikatzen jarraituko dugu, askorentzat deserosoa izan arren, aldaketa gauzatzen dugun arte.

Espazio publikoa aldarrikatzea

Zer duzu buruan “Espazio publikoa aldarrikatzea”-ri buruz

  • ZuZeuri eskertu nahi diot horrelako artikuluak horren maiz plazaratzea. Euskaldunok kontzientziatu beharra dugu gai hauetan eta norbaitek osatu behar du Berriak eta Argiak feminismoari ematen dioten arreta eskasa.