Bertsolaritza: gorputzak, gorpuzkerak eta gorputzaldiak

Bertsolaritza: gorputzak, gorpuzkerak eta gorputzaldiak BAGERA KULTURALEN BARRUAN, HITZALDIA, ANTOLATU DUGU URRIAREN 14RAKO KOLDO MITXELENA KULTURUNEAN.

Bertsolaritza: gorputzak, gorpuzkerak eta gorputzaldiak

“Bertsolaria” eta “gorputza” hitzak oso gutxitan jarri izan dira elkarren ondoan. Badirudi, elkarri iheska ibili izan direla, izan, banaezinak diren arren. Bertsolariak, ahotsarekin, hitzekin eta ideiekin batera (eta haiek baino lehen), gorputza igotzen du oholtzara. Bertsolaritzari buruzko ikerkuntza ia osoa ere lepotik gora kokatu izan da, jardun intelektuala gorputzetik bereizita ikertu da. Hitzaldi honetan, gorputzean jarriko dugu fokoa, bertsolaritzari azaletik, haragitik eta mamitik heltzeko.

Hizlaria: Uxue Alberdi Estibaritz (euskal idazle eta bertsolaria)

Eguna: Urriak 14

Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunean

Ordua: 19:30ean

Bertsolaritza: gorputzak, gorpuzkerak eta gorputzaldiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude