22 urteko euskaldun bat poker izarren artean

Andoni Larrabe - 2 urteko euskaldun bat poker izarren artean

Andoni Larrabe arrasatearrak 22 urte ditu, eta azaroan mundu mailako Poker txapelketa garrantzitsuena denean hartuko du parte Las Vegasen, beste zortzi jokalarirekin batera. Irabaziko balu, 10 miloi dolar eskuratuko lituzke, eta azkena geratuta ere, miloi bat dolar ia. Edozer gertatuta ere, hainbat fase gainditu ostean bertara iritsi izana ez da marka makala 18 urterekin batxilergoa amaitu zuenetik jokalari profesionala den atlhetizalearentzat.

Arrasate – Koruña – Londres

PokerCoruña blogean Andonik berak azaltzen duenez, 17 urte zituela ikasu zuen pokerrean jokatzen, eta apurka apurka, sarean jokatzeari ekin zion gurasoen baimenarekin. Batxilergoa amaitu, selektibitatea egin eta berehala, Donostia Kursaal kasinoko txapelketa batean bigarren geratu eta poker jokalari profesionala izateko erabakia hartu zuen. Asmo horrekin egin zuen Koruñarako bidea, eta bertan bi urtez sareko txapelketetan eta bere teknika hobetzen aritu ostean, Londresen bizi da egun.

Azken hilabeteetan milaka euro irabazi ditu, baita nazioarteko makina bat lehiaketetan parte hartu ere. Hala ere, inor gutxik espero zuen pasa den uztailan lortu zuena: 6668 lagunen artean lehenengo bederatzietan sartu eta munduko txapelketa garrantzitsuenaren finalerako txartela eskuratzea.

Athletic beti berekin

Poker zaleen munduan “pollopopeye” gisa ezagutzen dute Andoni, eta beste ezaugarri bereizgarri bat zorte oneko izaten laguntzen omen dion Athletic taldearen elastikoa da. Hona hori bera eta pokerraren konplexutasuna frogatzen dituen bideo-elkarrizketa:

poker izarren artean

2 pentsamendu “22 urteko euskaldun bat poker izarren artean”-ri buruz