Asteburu honetan: Olo gailetak

Asteburu honetan: Olo gailetak –

Olo gailetak

Olo gailetak RZ gaurkoan dakarkizugun errezeta, errezeta makrobiotikoa, mahaspasak erabilita printzipioz, baina datilak oso gustoko ditugunez gaurkoan datilak erabiliko ditugu gaileta goxo hauek egiteko. Ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozeneandenak txundituta uzteko, aproposa pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • oloa 100 gr inguru
  • oloa hezetuta beste 100 gr inguru
  • olo irina edo espelta irina 50 gr inguru
  • datilak edo mahaspasak
  • pipak
  • intxaurrak
  • olio apurtxo bat
  • ura

olo gailetakErrezeta

  1. 100 gr olo uretan ezetzen utzi.
  2. Ezetuta dagoenean turmix-etik pasa krema bat egin arte.
  3. Bowl baten olo 100 gr lehorrak eta egindako olo krema nahastu. Datilak eta intxaurrak txikitu eta bowl-era gehitu guztia, pipak ere bai. Masa oso likido balego irina bota.
  4. Labeko bandeja gainean labe papera jarri eta olio apurtxo batez igurtzi.
  5. Bowleko nahasketari bi goilaraz gaileta forma eman, eta labeko paperean jartzen joan gaileta masak.
  6. Labean 15-20 minutuz egin 180º gradutan.
  7. Hozten utzi eta prest.

Kasu!

Gaileta hauek osasuntsuak dira oso, baina gozozalea bazara eta nahi izan ezkero azukrea edo txokolatea erabili ditzakezu.

Akaso!

Postre errezagorik behar baduzu hemen gure bikote famatsuaren aukera …

Olo gailetak

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Txokolate gailetak

Asteburu honetan: Marmelada kruxpetak

Asteburu honetan: Txokolate Trufak errezeta

Asteburu honetan: Erroskilak

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan Olo gailetak

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!