Asteburu honetan: Txokolate Trufak errezeta

Txokolate trufak RZ –

Asteburu honetan: Prantxikaren bizkotxoa RZ - Pagotxa RZk

Postre RZ sailtxo hau bukatzen darraigu eta gaur Txokolate trufak errezeta delikatessenena dakarkizugu.  Errezeta erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzekoparranda osterako… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

TXOKOLATE TRUFAK

Osagaiak 4 lagunentzat

  • 300 g txokolate beltz, kalitate onekoa
  • 200 g txokolate esnedun
  • 200 g esnegain likido
  • Kakao hautsa, trufak hartan pasatzeko

Asteburu honetan: Txokolate trufak RZErrezeta

  1. Esnegaina irakiten jarriko dugu ontzi batean lehenik. Irakiten hasi orduko, aterako dugu sutatik. Txokolate puskak azkar-azkar sartuko ditugu hartan, txokolate beltza eta esneduna, eta pausatzen utziko dugu minutu batzuetan, txokolatea urtu arte.
  2. Orduan sartuko dugu gomazko espatula edo zurezko zali bat eta hasiko gara eragiten, txokolatezko ore leun eta homogeneoa lortu arte eragin ere.
  3. Ontzi berean utz dezakegu orea hozten hozkailuan, ongi estalita, ordu batzuetan, txokolatea gogor dadin.
  4. Horren ostean, trufa zatitxoak egingo ditugu, kafeko koilara baten laguntzaz. Trufa zatiei forma eman eta kakao-hautsean, kakaoa garratza bada hobe, pasako ditugu gero.
  5. Pausatzen utzi eta jango ditugu.
Txokolate trufak

Kasu!

“Trufa” tradizionala Belgikan sortu zen, eta duen izena trufa izeneko onddoagatik (Tuber melanosporum) eman zitzaion. Tuber melanosporum, the black truffle, Périgord truffle or French black truffle.

Kontuz zenbat trufa jaten dituzun segidan astakilo hori…

Akaso!

Beste postre edo zoparik nahi badek hintzak hik …

Txokolate trufak

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: intxaur eta txokolate browniea

Asteburu honetan: Prantxikaren bizkotxoa RZ

Mahalen

Mahala - mahala.eusMahalen eta mundua 2.atalaMahalaMahala - mahala.eus

pagotxa.eus/hara

Postre RZ sailtxoa bukatzen darraigu eta gaur Txokolate trufak RZ delikatessenena dakarkizugu.  RZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzekoparranda osterako… Segi gozo, segi fin eta on egin!
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude