Asteburu honetan: Erroskilak

Erroskilak –

Pagotxa RZk - Erroskilak

Asteburu honetarako, zopa eta salda asteburu hauek alde batera utzita, udaberrian sartuta jadanik eta aldartea aldatu nahirik edo, azukre gogoa ere badaukazunez, beste bizipoz bat gaurkoan, erroskila RZ zaharra. Erromatar inperioaren denboratik datorren RZ dirudienez, baina ziur lehenago ere izango zena antzekorik egin zuenik… Errazaparranda osterako aprosagorik gutxiama eta izeba datozenerakoligatzen laguntzeko modukoanoiznahi jateko modukoa… Gozatu eta on egin! 🙂

Erroskilak

Erroskilak

Erroskilak_RZ

Osagaiak

  • 400gr irin
  • arrautza bat
  • legamia goilakaradatxo bat
  • anis likorea 2 goilarakadatxo
  • 150 gramo azukre
  • 3 goilarakadatxo glass-azukre
  • 4 goilarakada esne
  • 4 goilarakada olio
  • frijitzeko beste olio

Errezeta

  1. Gopor edo ontzi borobil batean arrautza jo eta gehitu berari 4 olio goilarakadak, anisa eta esnea.
  2. Dena berdindu arte irabiatu behar da. Orduan azukrea eta legamia gehitu eta segi irabiatzen azken hauek guztiarekin bat egin artean. Apurka gehitu eta nahastu irina ore erabilgarri bat lortu arte.
  3. Ondoren zentimetro erdiko zilindroak egin eta 10 zentimetroko luzeran moztu.
  4. Ore tutu hauekin, erroskilak osatu borobilean, muturrak elkarri itsatsi.
  5. Su ertainetan olio ugari berotu zartagin handi batean eta erroskila denak frijitu, puztutzen direla ikusteraino. Igo sua nahi beste gorritu direla erabaki arte.
  6. Erroskila guztiak sukalde paperaren gainean jarri eta glass-azukrearekin egin euri zuri bat gainetik.

Erroskilak

Kasu!

4 lagunentzat…

Beganoentzat ere bai…

Akaso!

Itxaropena ikastolako haurrak HH5_erroskilak egiten 2015eko garai hauetan…

Erroskilak pastel forman akaso…

Akaso TOBLERONEtzar bat nola egin…

Giant KINDER !!!!!! Burua joan zaigu bai, hainbeste azukre izango da…

Azukre gehiegi bai…

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Sagar tarta

Asteburu honetan: Oreo gaztapasteltxoak

Jatea bekatu denean

Janaria ote porno berria?

Geuria Merkatua
Asteburu honetan: Erroskilak
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude