Asteburu honetan: Marmelada kruxpetak

Marmelada kruxpetak –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Marmelada kruxpetak

Asteburu honetarako, postre eta gozoki eta gozoaren tartea gustoko duzula badakigunez, mermelada kruxpeta edo buñuelo RZ dakarkizugu. Errazaama eta izeba datozenerako, ligatzeko ere bai, edo denak txundituta uzteko moduko RZ horietakoa…  Gozatu eta on egin! 🙂

Marmelada kruxpetak

 Marmelada kruxpetak

Marmelada_kruxpetak

Osagaiak

  • Haize kruxpetak, frijituak eta epelduak
  • Gogoko marmeladaren bat, lodia
  • Azukre-hautsa

Marmelada kruxpeta

Errezeta

  1. Guraize batzuez albo batetik ireki eta barruko orea hustu egingo diegu, neurrian betiere, kruxpetei, ahalik eta betegarri gehien sartu ahal izateko.
  2. Koilara batez beteko ditugu marmeladaz kruxpeta guztiak, marmelada jarioan utzirik. Hobe hori, erdi hutsik baino.
  3. Azukre-hautsa gainetik eman eta epel jango ditugu, hoztu aurretik.

Kasu!

Egin berri eta epel jatea izugarrizko gozatua da, baina hoztuta ere goxo-goxo egongo dira…

Akaso!

kruxpetak (buñuelo) eta krispetak ez nahastu… ?

Sagar kruxpeta RZren bideoa pausoka

Marmelada kruxpeta

Errezeta gehiago…

Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude