Asteburu honetan: Txokolate gailetak

Txokolate gailetak –

Pagotxa RZk - Txokolate gailetak

Asteburu honetarako, hotzak konbatitzeko postre eta gozoki eta gozoaren tartea berriz irekiz Txokolate gailetak RZ dakarkizugu, erraza, parranda osterako edo ama eta izeba datozenerako. Aiora @Probatxoak youtubeko bere kanalean Txokolatezko gailetak bere RZren bideoa ere akaso… Gozatu eta on egin!  🙂

Txokolate gailetak

Txokolate gailetak

Osagaiak:

  • 400 g irin
  • Gatza, ximiko bat
  • Bikarbonatoa, ximiko bat
  • 200 g gurin, biguna
  • 150 g azukre
  • 200 g azukre beltz
  • 2 arrautza
  • 250 g txokolatezko pipitak

Txokolate gailetak

Errezeta:

  1. Ontzi batean ipiniko dugu irina, gatza eta bikarbonatoa eman ondoan. Espatula batez ongi nahasi, eta erantsiko dugu gurin biguna. Oso garrantzitsua da gurina ez hotz, ez gogor, ez likido egotea. Erantsi egingo ditugu halaber azukreak, eta ongi nahasiko dugu guztia.
  2. Ore lodi bat aterako zaigu. Arrautza joak, banan-banan, erantsi, eta ongi landuko dugu ondoren orea. Azkenik, erantsiko ditugu txokolatezko pipitak eta ongi nahasiko dugu berriro guztia.
  3. Orea ongi estali, eta pausatzen utziko dugu hozkailuan, 4 bat ordutan.
  4. Horren ostean, intxaur baten neurriko ore zatiak egin, eta labeko erretilu batean gainean ipiniko ditugu, erretiluan gurina ongi igurtzi ondoan. Erretzen utziko ditugu labean 180º-ko tenperaturan, 8/10 minutuan, kurruskari gelditu arte.
  5. Hozten utzi eta gozatu…

Kasu!

Gailetak egin berri eta epel jatea ere plazer izugarria da… Pote batean gordeko ditugu gailetak bigundu ez daitezen, badira airea kentzen zaien poteak, primerakoak dira hauek. Hala ere, ez larritu, normalean ez dute pote barruan gehiegi irauten…

Akaso!

Aiora @Probatxoa bere youtubeko kanalean Txokolatezko gailetak RZren bideoa:

(RZ aipatzen ari denean ez da ari gure RZ hau aipatzen, beste RZ batez ari da…)

Txokolatezko gailetak

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari, merienda edo postrea

Asteburu honetan: Txokolate moussea

Merkatua
Asteburu honetan: Txokolate gailetak  Txokolate gailetak  Txokolatezko gailetak  Txokolatezko gailetak  Txokolate
errezeta, Pagotxa RZk, txokolatea
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude