Asteburu honetan: Amonaren txahalkia bere zukuan

Amonaren txahalkia bere zukuan – 

Asteburu honetan: Amonaren txahalkia bere zukuan

Gaurkoan txahalkia bere zukuan amonaren erara RZ dakarkizugu, haragia eta oroitzapen goxo asko, prestatzeko erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Hegal haragia (biribilkia edo besokia)
  • tipula
  • 3 baratxuri ale
  • olioa
  • perrexila
  • pattarra edo ardo txuria

Asteburu honetan: Amonaren txahalkia bere zukuanErrezeta

  1. Hegal haragia, biribilkia edo besokia izan daitekeena, lotu zerorrek, edo eskatu harakinari prestatua emateko.
  2. Jarri lapiko batean olioa, tipula dezente, hiru baratxuri ale eta perrexil adartxo bat.
  3. Jarri haragia bertan, su bizitan doratu dadin (erre gabe).
  4. Saltsa lehortzen denean, bota pattarra edo ardo txuria.
  5. Tenedore batekin haragia samurra dagoela nabaritzen duzunean, pasa saltsa gainetik, eta beharrezkoa bada salda apur bat edo ura.
  6. Zerbitzatzeko xerrak egin (hotz dagoela hobe) eta zerbitzatu saltsa gainetik jarrita.

Kasu!

Patata purearekin lagun daiteke.

Haragia, eskatu harakinari prestatua emateko hobe, prozesua erraztuko dizu.

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren txahalkia bere zukuan

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Haragi fonduea

Asteburu honetan: Amonaren haragi albondigak

Asteburu honetan: Amonaren haragi betea

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren txahalkia bere zukuan 

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Zer duzu buruan “Asteburu honetan: Amonaren txahalkia bere zukuan”-ri buruz

  • Barka, baina euskaldunok ez badugu oraindik ere sukaldaritza hiztegia adostu gureak egin du. Baratxuri aleak, hortzak, ez dut uste, legatz isatsa, buztana, ez dut uste, tipula doratu? Beizak, potxatu onar nezakek, baina doratu? Zer ostia da hori? Eta ez ahantzi ostia hitza beti mugagabean deklinatu beharra dagoela.i
    Izan ontsa.