Asteburu honetan: Amonaren haragi albondigak

Amonaren haragi albondigak –

Asteburu honetan: Amonaren haragi albondigak

Amonaren haragi albondigak errezeta gaurkoan, amonaren errezeta orrietan aurkitutakoa eta hemen dakarkizuguna, erraza eta konfitamendu egoetarako aproposa … Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 1/2 kg haragi
  • arrautza bat
  • baratxuri hortza bat
  • perrexila
  • gatza
  • bi koilarakada ogi birrindu (edo are hobea dena, esnetan bustitako ogia)
  • irina

Asteburu honetan: Amonaren haragi albondigak

Errezeta

  1. Haragi 1/2 kg horri geitu arrautza bat, baratxuri hortza bat, perrexila, gatza, bi koilarakada ogi birrindu (edo are hobea dena, esnetan bustitako ogia).
  2. Pasa irinetatik edo ogi arrailetatik, nahi izanez gero arrautza irabiatutik ere.
  3. Frijitu eta zerbitzatu.

Kasu!

Patata frijtuekin

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

. . .

Akaso!

Uxue, Garazi, Maddi eta Natalek egindako albondigak …

 

Bere amonaren ‘albondigak’ ongi ezagutzen al ditu Iker Irribarriak?

Amonaren haragi albondigak

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Almandrongilak edo albondigak tomate saltsan

Asteburu honetan: Ketchupa etxean egina

Asteburu honetan: Patata frijituak (saltsa desberdinekin)

Asteburu honetan: Patata erreak gurin eta baratxuriekin

Asteburu honetan: Sagar tarta

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren haragi albondigak

Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude