Asteburu honetan: Haragi fonduea

Asteburu honetan: Haragi fonduea RZ –

Haragi fonduea - Pagotxa RZk

Asteburu honetan, Haragiak RZ sailtxoa jarraituz haragi fonduea RZ dakarkizuguRZ goxo eta erraza, lagunekin edo ama eta izeba bisitan datozenerako prestatzeko modukoa, ligatzeko eta girotxo hori sortzeko egokia eta gomendagarria oso… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

HARAGI FONDUEA

Osagaiak

  • Kg bat behi edo txahal azpizun edo solomo, dado ederretan moztua
  • Litro eta erdi oliba olio
  • 3 baratxuri ale

Haragi fonduea

Haragi fondueaErrezeta

  1. Fondue delakoa egin ahal izateko, ezinbestekoa da jaki honek mahairatzeko eskatzen duen ontzi berezia edukitzea. Fonduea jan baino ordubete lehenago aterako dugu haragia hozkailutik, epeldu eta hotz egon ez dadin.
  2. Olioa eta baratxuriak padera batean jarri eta su eztian jarriko ditugu berotzen, baratxuriak olioa kutsa dezan. Ez du erre behar. Sua biziagotu egingo dugu, arian-arian, baina kontu handiz betiere, baratxuriak gehiegi txigor ez daitezen. Erre aurretik aterako ditugu baratxuriak, olioak zapore txarrik izan ez dezan.
  3. Fondue-ontzian isuriko dugu olioa (mahaiaren erdian ipiniko dugu ontzi berezi hau) eta alkohol-erregailu neurgarri bat egokituko dugu haren azpian, fondue-ontzia epel eta olioa haragia txigortzeko prest egon dadin. Suak bizitasuna eta ontziak tenperatura galdu dutela sumatzen badugu, biziagotu egingo dugu garra, haragia erregos ez dadin.
  4. Haragi dadoak fonduerako erabiltzen diren bi hortzeko sardexkaz ziztatu, heldu eta oliotan murgilduko ditugu, ongi egin daitezen. Denborak zehaztuko digu puntua, mamitsuagoa edo eginagoa ateratzeko. Haragi puska atera bezain laster sartuko dugu hurrena, bien bitartean luzaroan ez itxoiteko. Une horretan emango diogu gatza haragiari.
  5. Entsalada berde batez eta patata egosiez lagunduko diogu haragiari. Garrantzitsua da gopor edo ontzi txikitan hainbat saltsa edukitzea, haragi puskak busti ahal izateko: saltsa azkarra, soja saltsa, allioli, saltsa holandesa, maionesa baratxuriarekin, mojo picon, saltsa tartaroa, eta abar.

Kasu!

Horiez gainera, afari jostakin honen osagarri egoki-egokiak izan daitezke ozpinetan onduriko kornixonak eta piperminak.

Akaso!

GauchoTV-tik…

Pausoka irudirik behar baduzu…

Txokolatezko fonduea ere hemen,  baina haragirik ez nahastu txokolateaz arren…

Haragi fonduea

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Haragi eta barazki lasagna

MahalenMahala - mahala.eusMahalen eta mundua 2.atalaMahala

Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude