AHOBIZI digitala

AHOBIZI digitala –

Tailspin70.000 lagunek baino gehiagok emana dute izena dagoeneko. Litekeena da, dagoeneko, antolatzaileek 100.000ko langa ere jomugan izatea.

Horien guztien ariketak itzularazi beharko luke euskara herrietako plazetara, euskaren eszenatoki nagusi beharko lukeen horretara. Plaza fisikora, alegia. Eta digitalera?

Gaur egungo plaza, herrikoa bezainbeste da SAREA.

Sarea da plaza.

Sarean 15 urtetik gorako 2 milioi Internet erabiltzaile daude Euskal Herrian.

Nabigazio-ohituren estimazioen arabera 65.000 erabiltzailek euskaraz nabigatzen dute. %3 – %4 baino ez gara.

Ez ote gara Euskaraldian izena eman duten berberak izango!

Ez litzateke harritzekoa pertsona berak izatea, offline eta online jarrerak guztiz interkonektatuta baitaude, bat dira dagoeneko.

Hortaz, nola izan gaitezke AHOBIZI digital?

.

Txapatxoa

Jarri txapatxo digitala, fisikoa bezalakoa baina jertserik zulatzen ez duen horietakoa:

  • Facebooken  (estekan klik egin eta euskaraldia bilatuta)
  • Twitterren
  • Irudi orokorra deskargatuta, sare sozial guztietarako baliagarria: WhatsApp, Telegram…
  • Norberak sortutakoa!

.

Mugikorra

Mugikorra aldatzekoa bazara hautatu euskaraz konfiguratu daitekeen bat. Euskal Herrian erabiltzen diren mugikor modeloen %64 jar daitezke euskaraz.

.

(Interneten ere) Lehen Hitza Euskaraz

Zure nabigazio-hizkuntza konfiguratzea eta euskara lehenestea oso garrantzitsua da. Izan ere, nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den zure lehenengo hizkuntza. Zein da zurea? Euskara? Eta nola daukazu konfiguratuta zure nabigatzailea? Eta zein hizkuntzatan darabilzu mugikorra?

.

Sare sozialak

Askorentzat, plazarik ohikoena da gaur egun. Zein hizkuntzatan aritzen gara ordea? Zein hizkuntzatan daude zabaltzen ditugu estekak? Twitter, Instagram, Facebook, Youtube, Whatsapp, Telegram… gehienen bizitzetan ia ezinbesteko sareak edo aplikazioak bihurtu dira, eta plazarik ohikoenak dira askorentzat. Euskaraz egingo dugu beti?

.

Webguneak

Partaide garen elkarteen, eragileen eta enpresen webguneak. Euskaraz al daude? Zein hizkuntza lehenesten dute webgunean? Zenbatek dute .EUS domeinua?

Interneteko edukiak zein hizkuntzatan kontsumitzen ditugu. Besterik adierazi aurretik erdaretan agertzen zaizkigun webgune askotan hizkuntza aldatu eta euskara hautatu dezakegu. Bestetik, euskarazko komunikabide, joko eta informazio-iturriak lehenetsi ditzakegu.

.

Eta zuk…

… zer gehiago egingo duzu? Utzi zure ideiak iruzkinetan eta ea guztion artean gida bat osatzeko gai garen!

AHOBIZI digitala

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “AHOBIZI digitala”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-11-17 09:29

    Euskaraldikoak, hasiberriak direlako edo, xehetasun batzuk ez dira ondo zaintzen ari eta kontu handiagoarekin ibiltzen ez badira faktura pasa behar diela iruditzen zait eta uste dut kalapitaten bat sortuko dela. Kontu handiz kudeatu beharreko gaia: datu pribatuak. Nik ikusi dudan gauza bat eta batere gustatu ez zaidana ondorengoa da: jendea apuntatzeko Google Docs-eko formularioak erabiltzen ari dira eta beraz, datuak beraientzat izateaz gain, Google-rentzat ere badira. Pentsa zer pagotsa Google-rentzat: Euskal Herriko 100.000 pertsonen izen-abizenak, helbideak eta telefonoak kolpe bakar batean! Gauzak ezin dira horrela egin, jaunak! Eta okerrena, ziur nagoela antolakuntzako inork ez duela honetan paratu. Eta agian norbaitek esango dit “zer axola dio, gmail kontu bat izango duzu jada eta orain zertara dator hau?!”. Ez, ez eta ez! Gauzak ezin dira horrela egin. Jende asko ari da galdetzen zein dagoen honen atzean eta “datu pribatuekin zer?”. Eta ez dago erantzunik. Facebook-en aro honetan, jendea ohituta dago datu pribatuak hor zear halamoduz ematen eta gai honekiko jendearen jarrera ere aldatzea lortu dute monstruo zahar horiek, baina ikusmena lausotuta badugu ere, errealitateak hor dirau. Atzo arratsaldean mezu elektroniko bat jaso nuen: xxxx@gmail.com helbidetik mezu bat, ezagutzen ez dudan neska batek bidalia, arratsaldean halako ordutan plazan txapak bananduko dituztela esanez. Ez zuen zehazten zer herriko plazataz ari zen, ez nekien neska hori nor zen eta nola lortu zuen nire helbidea. Antolakuntzan bolondres dabilenaren bat izango dela pentsatzen dut baina aizue!! Gauzak ezin dira okerrago egin, eh!! Gutxienez, neska horren helbidea xxxx@euskaraldia.eus bezalako zerbait izango balitz, ba, bueno… Eta oraindik hasi bakarrik egin gara… Uste dut kalapitaten bat egongo dela gai honen inguruan eta ez dela guztiz ondo amaitu behar. Gero gainera, datuak aztertzeko, datuak beste erakunde batzurekin partekatuko dituztela diote baina ez dute zehazten zein erakunde eta ez, ezer. Bufff! Inprobisazio asko, profesionaltasun falta ari naiz nabaritzen dagoeneko eta hasi baino lehen, euskaraldira deitu eta nire datuak ezabatzea eskatzeko tentazioa ari zait sartzen. Proiektuaren asmoa ona izan daiteke baina edozerk ez du balio!

  • Matxalen Saratsua 2018-11-18 20:47

    Eskerrik asko gogoratzearren zelan jarri nabigatzaileak euskaraz teknologikoki traketsak garenoi.