Josu Jimenez Maia

Iruñean sortua, 1967an, baina aspaldi Berriozarkotua. Ingeles irakaslea —erretreta hartuta baina ez erretiratuta— poeta, idazlea eta artikulugilea. Narratiban, hainbat ipuin ditu sarituak eta argitaratuak, bertzeak bertze, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria eta Atarrabiako Petri saria. Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako Aztia liburua, (Txalaparta) eta Hiru Miru album ilustratua (Denonartean). Olerkigintzan, bi haiku-bilduma, Gerezi garaiko haikuak liburua (Maiatz) eta Orbel Azpiko Haikuak (Denonartean), Aingurak eta Arrangurak (Pamiela, 2018) eta Hitzen hasperenak (Maiatz, 2019). Zuihitsua saikaera da bere azken liburua (Dakit, 2022.) Ohiko kolaboratzailea Euskalerria Irratian, Maiatz aldizkarian eta baita Hatsa olerki bilduman ere. Artikuluak ere, berrehun baino gehiago ditu argitaratuak han-hemenka. Noriko Matsui-ren How to perform kamishibai eta Ryookanen 101 haikuak liburuen itzultzailea da, eta, orobat, euskarara itzuli ditu Idea Vilariño, Wislawa Szymborska, Paco Urondo, Joan Margarit eta Ernest Hemingway-en poemak, Euskal Idazleen Elkarteko idazkari (2010-2014) eta Nafar Ateneoaren Euskara eleduna (2017-2020) izan da.

Harearen pisua

Harearen pisua - Harea-erloju baten bidez irudikatu ohi da denboraren joana. Urteak joan, urteak etorri, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 49 urte bete berri ditu otsailaren 27an. Urte hauet...

Jolasa, eztigarri

Jolasa, eztigarri -  Argazkian agertzen diren neska-mutiko sahararrak zoragarriak dira, euren aurpegiak ikusten ez ditugun arren. Zoragarriak, zoragarri hitzak duen adiera bikoitzean. Alde batetik...

Victor Hugok ekarria

Victor Hugok ekarria - Errepikapenak badu ahalmen handiko zerbait, segur aski, giza burmuinean datzan efektu psikologiko bat dela kausa. Ikerketa anitzek erakutsi dute maite ditugula aldez aurr...

Izenorde guztiak

Izenorde guztiak - Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, ne...

Bi minutu

  Bi minutu falta ziren hamabiak izateko, Aribeko Rural Kutxan bezeroen arretarako ordutegia bukatzeko. Langile zurrunak ezetz, ezin zidala Nafarroako Euskarazko Irakurle Taldeen biltzarrerako s...

Mediku mintzoa

Mediku mintzoa - Biziki ernegatzen nauen kontua da nola mintzo ohi zaion sendagile zenbait pazienteari. Minaz mintzo zaizkigu umeak bagina bezala. Dagoneko giltzurrun bi transplante egin dizkidatenez...

Saharako loreak

Saharako loreak - Saharako koloreen hodei semantikotik erortzen dira hitzak, eta okrea etorri zait niri burura. Basamortuko koloreen koreografiari segika, berriki Saharako errefuxiatuen kanpamentue...

Enplan nazkagarri hori

Enplan nazkagarri hori - Asteburu honetan, San Fermin Txikito. Sanferminetako egun batean igo ginen Iruñera, baina enplan lasai, bermuta hartzera, kroketa bat, marianito, baina azkenik luzatu ...

‘La Plutónica’ auzia

‘La Plutónica’ auzia - Bi mende iragan diren arren, La Plutónica delakoaren afera ezin da ahanzturaren putzuan desagertzen utzi. La Plutónica-ren historia ezagutzeko 200 urte atzera egiteaz...

Erroak

Erroak - Franco hilzorian zela, Espainiak Sahara eta sahararrak saldu eta abandonatu zituen, merke-zurrean; abandonuaren «normaltasun» landua borrokatu behar da, borrokatu behar denez. Harrezkero...

Arigato

Arigato - Zuihitsu japonierazko hitza da, “entsegua” edo “saiakera” esan nahi duena. Saiakera, izatez, saiatzea da, ahalegintzea alegia. Zertan ahalegindu? Zaharberritzen, berritzen, egokit...

Hilkintzaren normaltasuna

Hilkintzaren normaltasuna - Osvaldo Bayer historiagile eta kazetari argentinarrak idatzia da Rainer y Minou izeneko eleberri zoragarri bat, ozeanoz beste aldetik ekarria eta ozeanoaren alde honetan...

Inkultura jantzia

Inkultura jantzia - «Inkultura jantzia» nagusitu da Estatu Espainolean, eta ustezko aditu batzuek esaten digute egun batean bai eta bestean ere bai zertaz kezkatu behar garen eta zeri iritzi beha...