Asteburu honetan: Txakolin sangria kaia eran
Asteburu honetan: Txakolin sangria kaia eran –
Asteburu honetarako festa gogoa sartu zaigu eta hona RZ zeuk gozatzeko ere bai, Txakolin sangria kaia eran errezeta hemen dakarkizuguna, denak txundituta uzteko eta ligatzen laguntzeko ere bai … Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Kalitate oneko txakolina botila bat
- Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
- Marrubiak edo beste atsegin duzn frutarik
- Limoi Schweppes baten erdia
- Laranja Schweppes baten erdia
- Whiski pixka bat
- Cointreau pixka bat
- Azukre pixka bat
- Izotzak
…
Errezeta
- Pitxer eder batean txakolin botila hustuko dugu.
- Azukre pixka bat gehitu eta baita laranja eta limoi puskak ere. Fruta puskak eskuz zanpatuko ditugu, beren zuku guztia aska dezaten, eta gero puska zanpatuak ere sartu.
- Gero izotz mordoa gehitu, puska handitan
- Bukatzeko, edari gasdunak, whiskia eta cointreaua.
…
Kasu!
- Txakolina garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.
…
Akaso!
Txakolin sangria
Errezeta gehiago …