Irailean irakurriko dituzun 10 titular –
Leihoko kristala lurrunduta geneukanez kristalezko bola bati begira jarri gara erredakzioan, eta artxila-mortxila, iraileko izenburuak aurresateari ekin diogu, ez baitaukagu lan egiteko batere gogorik (uztailean ere ez). Hauexek dira, segur, datorren hilean handik edo hemendik irakurri dituzun hamar izenburu; eta ez bada horrela, futituko gara:
1.- Psikologoak pozik “opor-osteko sindromeak” sekulako beherakada izan duelako, bereziki langabeziari esker.
2.- Hontzak konpartsak Bilboko gotzaitegiaren aurkako salaketa aurkeztu du, igandeetan zabalik daudela frogatu ahal izan dutelako, eta horrek multinazionalei (Eliza kasu) mesede egiten die komertzio txikien kaltetan.
3.- Zarauzko herritar ugari bolardoak banatzen hasi dira etxebizitzen aurrean jartzeko, Berdintasun Zinegotzia ez dadin beraien etxeetara sartu euren ilea (edo ile falta) kritikatzera.
4.- UPN-ren logoa dela eta eztabaida txioerrian: gutuna edo kometa?
6.- Alex Txikon Garoñako piszina nuklearrean murgilduta harrapatu dute Estatuko Segurtasun indarrek. “Hurrengo apusturako prestatzen ari nintzen, Hulk planean” erran du bizkaitarrak.
7.- Oreinen ugalketa babesteko neurriak iragarri ditu Arabako Aldundiak. Erredakzioan ez dakigu oraindik nori esleituko dioten zeregina, Durexi edo Controli.
8.- Txirrindularitzan mugitzen den droga kantitatea ikusita, Vuelta a Españaren leloa aldatzea deliberatu dute antolatzaileek. Orain “Plata o plomo” da (“zilarra edo beruna”).
9.- Ordiziako Euskal Jaien lehiaketan Ernesto Gascoren gazta izan da irabazlea. FCC-k erosi du bost kuartorengatik.
Irailean irakurriko dituzun 10 titular