Hontzak konpartsa anarkistaren aurka jo du elizak

Hontzak konpartsa anarkistaren aurka jo du elizak –

Bilboko Aste Nagusia maite duenak, badaki Bilboko Konpartsak direla festaren ardatz eta pizgarri. Ezagutzen ditu txosnak; badaki Algaran kontzertu onak izango dituela, Mamikin bokata goxoak, Pinpilinpauxan txou ikusgarriak, Kaskagorrin giroa bero, Mekauenen mojitoa, Pa… Ya!n ereserki sobietarra, Abanten busti zaitzakeen elefantea, Txomin Barullon goizeko zazpietako azken baltsa… eta apainketa ikusgarria Hontzak konpartsaren txosnan.

Konpartsa libertario legez du bere burua Hontzakek -CNT sindikatuaren bueltakoak dira-, “ni dios ni amo” goiburu duena, urtero-urtero txosnan irakur daitekeenez. Apainketa lanak saritzeko Bilboko Konpartsen federakundeak asmatutako Kanpaia saria jaso zuen iaz.

2007a geroztik ematen da saria -apainketa bikainenari Kanpaia eta eskasenari Eulia-, eta jada lau kanpai jaso ditu Hontzakek. Beste lau dituen Eguzkizaleak konpartsarekin batera, beraiek dira dekorazio kontuetan nagusi. Satira gordinak egitera ohituak, El Correoren mendeurren ospakizunetan hedabidearen iragan falangista salatu zuten, eta Espainiako koroa gillotinan ere jarri izan dute.

.

Aurten, hauxe da atondu duten apainketa, zer iruditzen?

Hontzak konpartsa anarkistaren aurka jo du elizak

.

Elizarekin topo egin

Hontzakek Jesukristorengan jarri du arreta, eta elizarekin egin du topo. Lehenengo kasik txosna eraisteko eskaria egin duten eleizkoiekin -gutxi batzuk baino ez dituzu hemen, sarean badira gehiago-, eta Bilboko Gotzaitegiak berak argitaratu duen prentsa oharrarekin gero -azpian duzuena-.

Ikusteko dago kontua nola amaituko den, salaketa mehatxuak tarteko.

.

Bilboko Gotzaitegiaren prentsa oharra txosna baten ipini dabezan irudi blasfemoen aurrean

Hontzak konpartsa anarkistaren aurka jo du elizakBilboko jai gunean txosna baten`CARNICERÍAS VATICANAS´ deritxon irudien konposizio blasfemoaren aurrean Bilboko Gotzaitegiak honako hau adierazi gura dau:

1.Irmoki salatu eta arbuiatzen dogula bilbotar eta bizkaitar ugariren barru-barruko sentimentuen eta sinismenen kontrako eraso hau.
2. Txosnako arduradunei irudiak kendu daiezela eskatzen deutsegue.
3.Erakunde publikoen babesa eta esku hartzea eskatzen dogula eurak diralako erlijio sinismenen eta herritarrenganako begirunea zaintzearen arduradunak gizartearen alkarbizitza baketsuaren alde.
4. Gotzaitegiko zerbitzu juridikoek erlijio askatasunaren eta kristinau alkartearen begirunearen kontra eraso egiten daben irudi honeen erakusketa publikoa dala-ta eratorri daitekezan ekintza legalak aztertuko dabezala.
5. Aste Nagusia begikotasunez eta zintzotasunez ospatu daigula.

Hontzak konpartsa anarkistaren aurka jo du elizak
Aste nagusia, Bilbo, Bilboko Konpartsak, eliza, Hontzak, Hontzak konpartsa anarkistaren aurka jo du elizak, jaiak, Kristo gurutziltzatua, salaketa, txosnak

19 pentsamendu “Hontzak konpartsa anarkistaren aurka jo du elizak”-ri buruz

  • euskaldun bat 2017-08-20 10:42

    Kontrako iritziak azaltzerakoan falangea, Iturgaitz eta horrelakoak jarri dituzu. Ondotxo dakizu kontrako iritzia duten guztiak ez direla falange eta antzekoetakoak. Eszena hori muntatu duenak bazekien ondoren eskandaloa etorriko zela eta horren bila zebilen espreski. Mediokreek beren burua ezagutarazteko duten bide bakarra horixe da. Nik beste ideia bat proposatuko nieke. Daesh azkenaldian bolo-bolo dabilen honetan ideia ona zatekeen birjinekin, mujaidinekin eta mahomarekin osatutako eszena bat egitea… Horrelakorik balitz ziur egon unean bertan udaletxearen aginduz kenduko zutela, Aburto berak berehala hitz egingo zuen eta Eusko Jaurlaritzako norbait ere berehala agertuko zen. Eta hori guztia zeure etxean.

  • 11 hitz erdaraz, 1 euskaraz, eta hura ortografikoki gaizki! Hori ote da Euskal Herriko anarkisten euskaltzaletasunaren neurria?

  • Zein ongi, españolak euren artean salatzen! Agian haien medizina bera eman beharko diegu!

  • Inoiz Charli Hebdo sentitu ez banintzen, bere jarrera gaitzesgarria irudi zitzaidalako, nola sentituko naiz orain eta hemen horrelako probokazio merke eta hutsalen aurrean?

  • Nire aburuz berdin-berdin litzateke baldin jarri balute Harry Potterren kontrako irudi bat: irrelevantea. Fantasia batez barre egiteagatik asaldatzen direnek ez dute errespeturik merezi. Doazela pikutara Jesukristo, Muhammad eta Harry Potter, eta haien jarraitzaileek utz gaitzatela besteok bakean.

    • Gauza da zure aburua ez dela denon aburua eta honelako erasoekin kristauak sumindu daitezkeela. Ikurriña erreko balute ziur nago suminduko zinatekeela

    • euskaldun bat 2017-08-20 18:10

      Mahomaren standean “se vende carne fresca de virgenes para mujaidines vascos” antzeztu izan balute eta larrubizik dauden emakume lirain batzuren argazkiak jarri… ba musulmanen, emakunderen, arartekoaren, lehendakariaren eta kristo guztien gaitzespen hitzak entzun beharko zenituzke, eta entzun bakarrik ez, standa laister desmuntatuko lukete. Eta orduan ete “fantasia batez asaldatzen direnek ez dute errespeturik merezi” esango al zenuen. Emakundek udako abesti onargarrien zerrenda bat osatu omen du… baztertu dituen abestien letretako fantasiagatik asaldatu denez ez du errespeturik merezi beraz?! Eta eskuin muturrekoak Madridetik etortzen direnean manifa egitera beren fantasiaz betetako estetika horrekin asaldatzen direnak ez dute errespeturik merezi… Mahomaren bideo porno bat egin eta plazaratzeko ideia iradokitzen dizut. Hain espiritu librea izanik ez zenuke buruhauste gehiegirik izan beharko.

    • Adiskideak egiten, jauna? Zer dugu irabazteko horrelako zarrapuzkeria, irain eta laidoekin? Irabazi ez, galdu, jauna, galdu!

      • Eskerrik asko aipamenengatik. Egia esan pena bezainbeste nazka ematen didate hala erlijiozaleek nola, adibidez, futbolzaleek, eta halere jasan behar ditut, bazter guztietan egiten dutelarik euren estupidotasunaren propaganda zaratatsua. Erlijioari dagokionez, kristauak bezain buru-atzeratuak iruditzen zaizkit musulmanak ere, baina noski azken hauen artean gehiago dira ganbara pitzatuta daukatenak, eta ez dut burua arriskuan jarriko haietaz trufa publikoa eginez.

        • Erlijiozaleak tontoak dira baina naziak eta estalinistak munduko jenderik jatorrena da. Erlijiorik txarrena bere burua erlijio bezala ezagutzen ez duena da, Garret, munduko tiporik exkisito eta listoena.

          • Bentazartxo, zure grina eta obsesioak lotsagabe azaleratzen dira, eta horiekin batera aglutinatzaile gisa darabilzun demagogia merkea, tekla joka jartzen zaren bakoitzean, gaia edozein delarik ere.

  • garrettendako zen azken erantzun hau

  • Jontxo, ta zergatik ez duzue titulatu “Kristauen sinesmenen kontura trufa egin du hontza konpartsak”.

  • Inork ez al du pentsatu erlijio batek bere “fedea” kalera ateratzen duen bakoitzean, arrazoiaren eta arrazionalitatearen aurkako erasotzat eta trufatzat har dezaketela sineskerietan erortzen ez diren oinezkoek?
    Fedea ez bezala, arrazoia, ezer izatekotan, gizakiak berezkoen eta sakratuen duen gaitasuna da.

  • Arrazoian sinistu behar da, meredith, eztabaida filosofiko hori aspaldi garbitu zen, baina zu oraindik haurtzaroan zabiltza.

  • Ni ez nago parodia hori kentzearen alde. Adierazpen askatasuna, gezur eta irainik ez badago!
    Baina gaizki iruditzen zaidana zera da, zergatik Islamaren kontura ez egin trufa? Ez dute horretarako potrorik?

    • Ez, ez dute potrorik. Adierazpen askatasunaren alde nago erabat, izorra daitezela beren kakao mentala serioegi hartzen duten horiek. Errespetua eskatuz hasi eta beren arau zentzugabeak gainerakooi inposatzen bukatzen dute eta. Nahiko kalte egin dio integrismo kristau-judutarrak herri honi.

      Orain, badakigu askoz ere errazagoa dela gainbeheran doan kristautasuna bezalako erlijio batez trufa egitea, barrea gaur gaurkoz gure bizimodu laikoarentzat mehatxurik handiena den islamaren kontura egin beharrean. Gainera hauek azkenaldian status quoaren babes handia dute, hemengo eliteak golfoko nobleziarekin negozioak egiten hasi direnetik. Bueno, azken finean, basamortutik datozen ideia teologiko guztiak zaborra dira, gizateriarentzat minbizia bat. Utikan denak!

  • Eskerrik asko zure hitz politengatik, Garret.
    Mundu erdia baino gehiango insultatu egiten duzu eta zure burua jartzen duzu munduko tiporik azkarrena bezala baina besteok erabiltzen dugu demagogia.

  • Mikelats, gainbehera mendebaldea eta mendebaldeko jendearen borondatea eta bitalidadea doaz eta horregatik erlijio kristaua hemendik doa beste lekuetara, erdi-hilotz dagoen kontinente batetik ihes. Niregatik tipo hoiek egin dezatela nahi dutena, gaixuak, horretarako dituzte dauzkaten baliapide mental-intelektual eskasak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude