Sos Deiak euskaraz… sokorri!

Sos Deiak euskaraz… sokorri! –

-SOS Deiak, bai esan?

-Aizue, euskarak larrialdi bat izan du zuen Twitter kontuan; sokorri!

.

Aurtengoa ez dugu izan oso uda eguzkitsua gurean, eta gure erakundeen hizkuntza erabilerak ere ez digu depresiotik irtetzeko aukerarik eskaini, hain dira zakarrak eta arduragabeak euskararekin.

Atzo, esaterako, lasaitu beharrean gure onetik atera gintuen larrialdiak koordinatzen dituen kontuko txio honek:

Kasu! SOS Deiak kontuaren mezuetan garrantzitsua da zalutasuna, eta bateren batek pentsa lezake errukiorragoak beharko genukeela izan, presiopean ibiltzearen ajeak baino ez dituelako azaleratzen mezuak, presak eragindakoak.

Baina SOS Deiak twitter kontuak elebitan ematen ditu mezu guztiak, eta bi hizkuntza horietako batean -ezetz asmatu zeinetan- nekez aurkituko duzu akats ortografikorik.

.

Azken hamar mezuak

Azter ditzagun orain euskaraz txiokatutako azken hamar mezuak, 24 orduren buruan botatakoak, lehen irakurritako mezua gora-behera, euskarari zein arreta ematen dioten ezagutzeko. Ikusiko dugu nola Aramaion bidea zuzen hasi eta Donostiara heldu orduko oker-oker datorren Sos Deiak, azken mezuetan akatsez-akats.

Kasu! SOS Deiak kontuaren mezuetan, zalutasunak bezain garrantzitsua izan beharko luke zehaztasunak, baina bateren batek pentsatuko du lasaiago hartu behar dugula guzti hau, azken finean hamar mezuetatik azkenak baino ez badira okerrak, txiolariak lan karga handia izango duela, ez besterik.

Eta zergatik? Izango da txandaka lan egin eta langile guztiak ez direlako euskaldunak, mezuak automatikoki itzultzen dituztelako, ala piperrik ere inporta ez zaielako. Edozein modutan, baldintza eskasek ez dute laguntzen lana zuzen betetzen. Joan den martxoan salatu zutenez, larrialdietako mezuak jasotzeaz arduratzen diren langileek 4,37 euro kobratzen dute orduko (neto), urteko 365 egunetan lan eginez, izan gau edo igande; telefono bidezko saltzaileen antzera.

.

Erantzunak (txioherrian):

Errukiorrak ez gara akaso, baina txantxangorriak bezain umoretsuak bai antza, salaketa mezuen ondotik, negarrari ez ematearren, txantxak ere agertu baitira sarean.

.

(Aurrekariak)

Sos Deiak euskaraz... sokorri!Sos Deiak euskaraz… sokorri!
akatsak, errespetua, euskara, larrialdiak, sokorri, SOS Deiak, Sos Deiak euskaraz... sokorri!, Twitter

2 pentsamendu “Sos Deiak euskaraz… sokorri!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude