Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria

30 urte azpikoek idatz zezaketen sarrerak sustatu eta gazteak euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz sortu zen ZuZeu Gaztea saria, jada orain urte erdi.

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko Zuzeu Gaztea SariaMaiatzean, ezin esango dugu arbolak fruitu asko ekarri dizkigunik, onartutakoak dozena erdira ez baitira heldu -bateren bat kanpoan utzi behar izan dugu, tamalez, baldintzak betetzen ez zituelako-, baina eman dituen fruitu apurretan izan da ale mamitsurik.

Kontuak horrela, Mikel Jauregi Herce saritzea erabaki dugu, maiatzaren 23an argitaratu zuen TTIP edo gure bizitzen gaineko giltzarrapoa sarreragatik.

Artikulu dokumentatu batean, Euskal Herriko eta Mexikoko adibide banarekin neoliberalismoaz hitz egiten digu Jauregik, eta AEBek Europar Batasunarekin sinatzear diren akordioaren kalteez ohartzen gaitu; puri-purian dagoen gaia…

Zorionak Mikel! Zeurea duzu maiatzeko Zuzeu Gaztea saria. Jar zaitez gurekin harremanetan  150 euroak eskuratzeko.

Aizue!, ekaineko Zuzeuko Gaztea Saria martxan duzue jada…

Zeren zain zaudete?

.

Zuzeu   Azkue

ZUZEUko GAZTEA SARIA

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria

Katalin Antxiarentzat urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.