Ikastolen Elkartea, ingelesa irakasteko nazioarteko eredu onenen artean

Ikastolen Elkartea, ingelesa irakasteko nazioarteko eredu onenen artean

Ikastolen Elkartea, ingelesa irakasteko nazioarteko eredu onenen artean
DBHrako EKI proiektuko Subject Projects ikasmaterialen egileetako batzuk.

Ikastolen Elkarteko lantaldeak sortu eta Ikaselkar argitaletxeak ekoitzitako EKI proiektuaren baitako Subject Projects ingeleseko materiala 2016ko ELTons sarietako finalista izendatu zuen, iragan apirilean, Londresko British Councilek. Hain zuzen ere Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako Subject Projects da sarirako izendatutako materiala. Bihar, ekainaren 2arekin, Londresen egingo den ekitaldian jakinaraziko dute gure materialak saria jaso duen edo ez. 20:00etan hasiko da ekitaldia, Euskal Herriko ordutegian. Streaming bidez jarraitu ahal izango da.

ELTons sariak 2003an antolatu ziren lehenengo aldiz. Londresko British Councilek antolatzen ditu eta Cambridge University Pressek sustatzen ditu. ELTons izenak zera esan nahi du: English Language Teaching Innovation Awards. Ingelesaren irakaskuntzan, urtero banatzen den nazioarteko saririk garrantzitsuena da.

Sariak hiru kategoria nagusi ditu:

  • Excellence in Course Innovation’ (ikasmaterialen eta irakaskuntza programen berrikuntza)
  • ‘Digital Innovation’ (berrikuntza digitala)
  • ‘Local Innovation’ (tokian tokiko berrikuntza)
Ikastolen Elkartea, ingelesa irakasteko nazioarteko eredu onenen artean
ELTons sarien aurtengo ekitaldiko kartela

Ikastolen materiala lehenengo kategoriako finalisten artean dago. Beste finalistak dira: Cambridge University Press (Erresuma Batua), National Geographic (Erresuma Batua), eta Areal Editores (Portugal).

Ez da hau nazioarteko sari batera izendatu duten ikastolen lehenbiziko ikasmateriala. Lehendik ere izendatu eta irabazi ere egin dituzte sariak Eleanitz English-en baitan sorturiko materialek. Bestek beste, Hocus&Lotus, Story Projects (bi bider) eta The Explorers ditugu sariak irabazi edo finalista izendatu dituzten materialak.

British Council Frantziako Alliance française edo Espainiako Cervantes Institutuaren antzeko erakunde bat da, Etxepare Euskal Institutua ere parekide jo genezake. 1934. urtean sortua, ingelesa eta britainiar kultura ezagutaraztea eta hedatzea dira bere egiteko nagusiak; Manchesterren eta Londresen ditu egoitza nagusiak, baina munduko ehun herrialdetan dauzka ordezkaritzak.

Ikastolen Elkartea, ingelesa irakasteko nazioarteko eredu onenen artean

8 pentsamendu “Ikastolen Elkartea, ingelesa irakasteko nazioarteko eredu onenen artean”-ri buruz

  • Gaiari lotutako kezka bat plazaratzeko baliatu nahi nuke aukera. Ez al lukete ikastolek Euskal Herriko errealitateari erantzunez bertan mintzo diren hiru hizkuntzen irakaspena segurtatu beharko? Argi da ingelesaren irakaspenean urrats nabariak ematen direla, baina non gelditzen da frantsesaren irakaskuntza? Ez al lioke gure herriari egiazko mesedea eginen ikastolek honi bultzada emanen baliekete? Baiezkoan naiz.. zer dio herriak?

    • Barkatu baina hau ez da lekua hori eskatzeko. Zuzeun hizkuntzak ikastearen aurka gaude zeren hori da kosmopaletismoa.

      • Peru Dulantz 2016-06-02 15:42

        Kosmopaletismoa adierazteko modu asko daude, baina, zoritxarrez, gure artean asko zabaltzen ari da bat: elebitasuna (hau da, euskararen erabilera/presentzia) saihesteko ingelesa erabiltzea. Hori ikusi nahi ez baduzu, segi beste aldera begira, baina errealitate bat da.

        • Barkatu, ez duzu iruzkina ulertu. Ni zurekin eta herriak-ekin ados nago. Hizkuntzak ikastea gaizki dago.

    • Herriak dio ea ote ez dugun nahikoa espainierarekin (eta ingelesarekin).
      Hegoaldeko eta mundu zabaleko ugazabez gain, ea frantses ugazaben hizkuntza ere ikasi behar ote dugun baita hegoaldean ere.
      Herriak dio euskarari gero eta tarte txikiagoa uzten ari gatzaizkiola, alde guztietako hizkuntzak ikasi beharreko sukar zozo honekin… gero erabiliko ez baditugu ere.
      Herriak dio ea (ko)nortea guztiz galdu ote dugun…

  • Lore: ZEEER? FRANTZESA IRAKATSI? noski, gure bigarren konkistadoreari amen egiteko, ezta? Konkistatzaileei bidea zabaltzeko. Ingelesa izango da Espainia eta Frantziatik urrunduko gaituena. A zer ideiak dituzun…

  • IZENDATU aditzaren erabilera berria, gaztelaniaren bitartez sartua.