Youtube erabiltzeko trikimailuak (I)

Youtube erabiltzeko trikimailuak

Youtube erabiltzeko trikimailuakGaur Youtubek eskaintzen digun aukera sinple bat aipatuko dut. Ez da beste munduko ezer, baina kasu gehienetan inguruko jendearentzat ezezaguna suertatzen denez zuekin konpartituko dut. Datozen egunetan azalduko ditudanak errazak dira zinez, eta ez duzue bakoitzarekin 30 segundu baino gehiago pasa beharko. Aukera eta joko handia eskainiko dizue sare sozialetan aritzeko.

Gaurkoak denbora aurrezten diote gure mezuen hartzaileei. Askotan elkarbanatzen ditugu bideoak, baina gehienetan bideo horretako une zehatzen bat interesatzen zaigu, ez bideo osoa. Horretarako bideoa interesgunearen hasieran pausatu behar dugu, eta ondoren eskuineko botoiarekin klikatu erreprodukzio linean. Aukera sorta bat aterako zaigu, eta bigarrena da aukeratu behar duguna: kopiatu bideoaren URLa uneko orduan. Horrela bideo osoaren lotura kopiatu beharrean (https://www.youtube.com/watch?v=Qwk0JgVZcNk), lortzen dugun loturan abiapuntu bezala hautatu dugun segundua agertuko da (https://youtu.be/Qwk0JgVZcNk?t=32). Horrelako lanak hartu behar dira Patxiren txapak osorik ez entzuteko 😉 Tamalez, trikimailu honek ez du Facebookerako balio, bertan osorik kopiatu behar dira. Ez dago erremediorik (ez dago erremediorik bideoarekin, Patxirekin ez dakit).

Niri kontu hauetan mila buelta ematen dizkidazuen makina bat zuzeulari bazaudete, eta ziur iruzkinetan kontu honetan falta zaidan partea erantsi ahalko duela norbaitek. Bideoari abiapuntua ezarri bai, baina berez amaitu baino lehen nola eten daiteke erreprodukzioa?

Patxi, zuk badakizu?

Youtube erabiltzeko trikimailuak

Zer duzu buruan “Youtube erabiltzeko trikimailuak (I)”-ri buruz

  • Eskerrikasko Pakito, hola lagunenbati zerbait erakutsi naian ez diogu minutua jarri behar.