Eutsi garenari, eutsi garen horren kontaketari

Eutsi garenari, eutsi garen horren kontaketari

Nazioa gara. Nazioa, berez, errelato batetik sortzen da, kontakizunetik alegia. Hortaz, memoria historiko propiorik gabe ez dago nazio kontakizunik eta kontakizun propiorik gabeko jendeak ez du estatu propioa sortzerik munduaren aurrean. Zeren eta estatua sortzeko, zure naia izateaz gain, gainerakoek horrela onartzen zaituenean sortzen da. Zure kontakizuna propioa izan ezean, zure historia kontatzen dutenen, zure errelatoa egiten dutenen parte bihurtzen zara. Narrazio propiorik gabe gu ez ginateke gu izango, haiek baizik.

Eutsi garenari, eutsi garen horren kontaketariZein eremu eta lurralde-subjektu hartzen du narrazioak? Oraindik ez dakigu lau, hiru, zazpi bat ala bat eta bakarra garen. Noren iparraldeko eta noren hegoaldekoen artean dagoen banatua errelatoaren subjektua. Zein den denon Lege Biltzar subiranoa. Nor den denon lehendakari-presidentea. Ez dakigu zein demokrazian egiten den gu denon ordezkariak hautatzeko hauteskundea.
Non dago errepublika hori? Zergatik esaten diogu Ausa-Gazteluren aldeko honetako jendeari euskaldun eta Aralarko beste muturrekoari nafarra? Ez al gara herri bat eta bakarra? Ez al dugu hizkuntza beraz hitz egiten? Ez al gara herri? Ez al gara bat eta gauza bera?

Herri hori estatu bihurtuko duen kontaketa egin gabe dago oraindik. Izan genuen estatua, gaur herri omen gara, baina ez dugu estatu hausnarketarik egiten. Kontakizunaren aferan erabakigarria da estatu zentsua. Espainiak eta Frantziak badute errelato bana, inperiala. Batak, errege godoen seme-alabak direla dio eta Ameriketako merkataritza bidea deskubritu zuenean, Jainkoaren agindua bete omen zuen lurralde haietan egindako sarraski eta lapurretarekin. Besteak, demokrazia modernoa asmatu omen zuen Iraultzarekin. Egalité, legalite eta fraternite leloa ikurtzat hartu eta Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako Foruak ezabatu zituen, euskara debekatu zuen eta euskaldunak erbesteratu zituen demokraziaren izenean. A zer astakeria bi estatu horien errelato historikoa.

Ze astakeria menderatu zituzten herrietan egin zutena. Begiratu Argentina, Bolibia, Filipinas, Argelia… Begiratu independentzia erdietsi duten nazioak. Ikusten al duzue baten bat Espainiara edo Frantziara itzultzeko irrikaz? Zer gauza ederra izango ote da askatasuna. Behin probatuz gero inoren esklabo izateko gogoa errotik kentzen dizuna.

Eutsi garenari, eutsi garen horren kontaketari

Euskara irakaslea

8 pentsamendu “Eutsi garenari, eutsi garen horren kontaketari”-ri buruz

  • Askotan pentsatu ohi dut ze zoriontsuak izango ziren garai hoiek non eta euskaldunok ez genuen pentsatzen nazio bat ginenik baizik eta modu erabat naturalean ikusten genuen elkar-loturik ginela eta nahi eta ahal bezala eratzen ginen, ondoko estatuen haundiustekerien azpitik. Niri gauza ikaragarri polita iruditu zitzaidan ikustea euskaldunok ez genuela gure buruari buruz ezer idazten, kontrakoek ala auzokoek izendatzen gintuztela, ez genuela itxuraz estaturik edota ondoko herrien domiña titulurik eta hala ere mendetan zehar honera iritsi garela. Gure arbasoen errelatoak oso xinpleak ziren, aitona bazuk arbola baten azpian lege batzuk egin zituztela kendu zizkiguten arte. Eta gero estatu-fetitxearen arazoa. Eduki behar dugu espainiarren eta frarntziarren antzko estatu bat? Ala independentzia antikapitalistak izan behar du oinarri, munduko mugimendu askatzaileekin bat eginez? Barkatuko dit Beñik baina askatasuna ez dago etsaiaren edo estatu baten menpean, hori bakoitzak du eta bakoitzak jartzen du praktikan. Goizero jeikitzen naizenean pozik naiz Adurretik Ebroraino herri bat existitzen delako eta ez dugulako inbentu behar. Hori bai, noizbehin urna bat jarriko balidate independentzia botatzeko ez nuke baiezkoaren dudarik izango. Baina bitartean kontu horrekin etengabeki koplak egitea kontraproduzentea dela iruditzen zait.

    • Beñi Agirre 2016-05-02 10:34

      “Askotan pentsatu ohi dut ze zoriontsuak izango ziren garai hoiek non eta euskaldunok ez genuen pentsatzen nazio bat ginenik..
      Eta zein garaian gertatu zela hori esaten duzu?

  • Nazio konzeptua gauza historiko bat zela pentsatzen nuen. Sabino Aranak normalizatu zuela gure artean. ¿Konfundituta nago, Beñi?

  • Nazio kontzeptua uste baino zaharragoa da, erromatarren garaikoa edo (ustet) , erranahia aitzinako Egiptoari egotzi diezaiokegu adibidez, zuen guztia estatua bilakatzen zun.
    Aranaren balioa enen ustetan hemengo Nazionalismoaren berpizkundean dago, baina lehenagotik Nazionalistak zeuden hemen, zer ziran ba, Nafar Erreinua berreskuratzen saiatu ziran askok ba?
    Ongi izan.

    Halare berdin du noiz asmatu zan, laranja kolorea ez zan esistitzen hitza asmatu arte? Ba bai.
    Ongi izan.

  • Beñi Agirre 2016-05-03 08:42

    Hemen, erronka ez da nazioaren kontzeptualizazioa, Kontua da, nazio hila ala estatua duen nazio bizia erdiesteko prest gauden. Sabino baino interesgarriago iruditzen zaizkit, esaterako, Anacleto Ortueta edo Jose Antonio Agirre lehendakaria, biak bizkaian jaioak.

  • Ondo dago guztia birplanteatzea, kontzeptu eta hitzen jatorria aztertzea. Euskaldunok, gure existentzia bera ere birplanteatzen gabiltza. Kontzeptu guztiak berridazten. Munduko naziorik/etniarik/kolektiborik/kontzientziarik/mugimendurik/inertziarik/energiarik/izpiriturik/denbora-eta-espazioan-harrapatutako-partikulen-elkarrekintza/ekuazio-sistema genialena gara dudarik gabe. 300.000 filosofo unibertsoa deszifratzen, herri aukeratua izan behar gara dudarik gabe!

    • Beñi Agirre 2016-05-03 16:28

      Sinpleagoa da, gardenagoa, Nazioa bagara, nahi beste kolereko adjektibo jarri, estatu bat behar dugu munduaren aurrean gainerako estatudun nazioek duten bizitza garatzeko berme berberaz lehiatzeko.

  • Ados. Iruzkinei buruz ari nintzen, euskal nazioaren existentzia ukatzen dutenen lepotik barre piskat egiteaz gain.

    Inork ez ditu serio hartzen, baina monologoak egiteko gaia dira. “Ni edozein amerikar natibo bezain euskalduna naiz”, “Euskaldunagoa da politikoki kontzientziatua euskaraz hitzegiten duena baino”, “nazioa konstrukto sozial bat da”… Bakoitzak bere egi apurra edukiko du, baina ez legoke gaizki hauekin bilduma bat egin eta antzerki obra bat egingo banu. Umore onaren izenean bada ere!