Netflixen eragina azpidatzien erabileran

Orain bi aste pasatxo Danimarkan izan ginen astebetez (badakizue, jubilatuen gauzak), eta egun batean, Kopenhagen ginela, elkartu ginen Interactive Denmark erakundean lan egiten duen pertsona batekin. Harekin denetik hitz egin genuen, baita azpidatzien inguruan ere. Haren ustez, Danimarkako agintarien politika bai filmak eta baita telesailak ere bertsio originalean ematekoa, danierazko azpidatziekin, oso ona izan da daniarrentzat, belarria izugarri egin zaie-eta beste hizkuntzak ikasteko. Esan zuenez, daniarrak dira eskandinaviarren artean ingelesa hobetoen egiten dutenak. Guk ere egiaztatu genuen zein ondo egiten duten, ingelesez galdetutako guzti-guztiek ingelesez erantzun baitziguten, ezin hobeto.

Netflixen eragina azpidatzien erabileranHala ere, kezkatuta agertu zen gure solaskidea, orain Netflix harpidetza bidezko zine banatzailerik handienak aukera ematen duelako pelikula eta telesail guztiak danierara bikoiztuta ikusteko, eta daniar asko hasi omen da aukera hori baliatzen. Gure solaskidearentzat hori ez da ona, aukera horrek eten egin dezakeelako urteetako joera, eta, bere ustez, epe luzera daniarrak galtzen irten daitezkeelako.

Netflixen eragina azpidatzien erabileran

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

4 pentsamendu “Netflixen eragina azpidatzien erabileran”-ri buruz

  • Nola eragiten dio Daniar hizkuntzari guztiek Ingelesa hain ondo jakitea? Ze hizkuntzan egiten dute kalean? Familiarekin, lagunekin…. Ze lanpostuentzako behar dute Ingelesa Danimarkan? Airera botatzen dizkiodan gauzak dira baina nire aburuz ta datuak izan gabe, ez dut uste Danimar hizkuntzarako ona denik Ingelesezko kolonizazio bortitz hori, gutxiago Danimarkan lanbide gehienentzako beharko ez dutenean. Edo agian azkenean beharko dute Ingelesa Danimar hizkuntza baino hobeto menderatuko dutelako.

  • Daniarrekiko distantzia mantenduta, gure herri txikiari azpitituluak ezin egokiago etorriko litzaizkioke. Alde batetik produktuen eskaintza potentzialki ikaragarria izango litzateke (bikoizketa baten aurrekontuarekin zenbat azpititulu jar daitezke?), eta bestetik hizkuntzak ikasteko (bai ingelesa eta bai euskara) modu ezin hobea izan daiteke.

    Itzulpengintza eskolek honekin lotuta nolabaiteko proiektu bat zutela uste dut, ez dakit zuzen nabilen…

  • EITBn bikoizketari kendutako dirua sikiera erabili izan balute azpitituluak egiteko, geure hizkuntzan ikusteko moduko ehunka film berri genituzke euskaldun zinezaleok.

  • Gurean, EITBn, diru-zarraskeria litzateke telebistarako azpitituluak sortzea kontuan izanik filmak eta serieak telebistan ikustean, bai eskaitzaz, bai ohituraz, gehienek gaztelaniaz ikusten dutela.

    Euskarazko azpidatziek harpidetza-telebistetan eta interneten dute zabaltzeko aukera. Zorionez, Eusko Jaurlaritzak Canal + katearentzat sortutako azpidatziak sarean dira eta euskarazko azpitituluak sortzen duen komunitatea era badago. Hurrengo pausua, azpidatziak serieak online ikus daitezkeen web-orrietara igotzea litzateke.

    http://www.berria.eus/paperekoa/2273/036/002/2017-02-14/eusko_jaurlaritzak_azpidatzi_gehiago_zabalduko_ditu_datozen_asteetan.htm

    http://azpitituluak.com/osoak