Berri Txarrak taldearen (azken) lezioa

Berri Txarrak taldearen (azken) lezioa

Musika talde bat bogan dagoenean, bogan dago, eta kitto. Eta gainera erraza da nabaritzen noiz dagoen olatuaren gandorrean. Berri Txarrak musika talde nafarrak uda hastearekin batera eman digu azken lezioa. Pertsona bakarreko publikoari ere dena eman behar zaio, “pasioa da exijitu daitekeen gutxiengoa. Fan bakoitzak merezi duena”, dio Gorka Urbizuk. Porrota zirudiena garaipena bihurtu dute, eta Espainiar Estatuko hamaika hedabidetan agertu da berria. Pertsona bakarra etorriko balitz, eskainiko zenuke kontzertua?

Fan bakoitzak merezi du

Bai. Berri Txarrak taldeak bai, talde hasiberri batek egingo lukeen pasio berarekin. Aurrean milaka entzule baleude legez. Urbizu eta enparauek 20 urte daramatzate oholtzaz oholtza, milaka pertsonaren aurrean jotzera ohituak daude. Sold Out aflixak jartzera, fan amorratuen tristurarako. Hau ez da izan Berri Txarrak taldeak eman digun lehen lezioa.

Euskaraz abestea bertute

Berri Txarrak taldeak duela hilabete gutxi Madrilgo La Riviera aretotzarra mukuru bete zuen, erakutsiz euskara muga baino (askok oraindik hala ikusten baitute), bertutea dela munduko ateak zabaltzeko. Rise Against taldearekin lortu sinbiosia bera ere honen erakusle da, bi taldeen arteko elkarlana.

Zenbat gara? 4, 1, 3, 5, 7?

Hamaika gara. Oroitzen nola bete zuten Intxaurrondo (Donostia) ez behin, ez bitan, ezta hirutan ere. Lau egunetan jarraian bete zuten Intxaurrondoko aretoa. Beraz bai, hamaika gara euskaraz kultura kontsumitzeko gogoa dugunak.

DodMagazine musika webguneak zabaldu zuen Meneame bidez taldeak berak FBn jakinarazi eta gero.

Berri Txarrak taldearen (azken) lezioa