Asteburu honetan: Legatza itsas jogurtarekin

Legatza itsas jogurtarekin –

Pagotxa RZk - Legatza itsas jogurtarekin

Asteburu honetarako Legatza itsas jogurtarekin RZ dakarkizugu, denak txundituta uzteko, ama eta izaba datozenerako edo ligatzen laguntzeko moduko RZ horietakoa. Gozatu eta on egin!  🙂

Legatza itsas jogurt-arekin

Legatza itsas jogurtarekin

Osagaiak:

  • 150 g-ko 4 legatz xerra
  • 160 g “griego” erako jogurta
  • alga nori xafla bat (sushi rollitoak egiteko erabiltzen dena)
  • perrexila
  • limoi bat
  • oliba olioa
  • gatza

Errezeta:

  1. Alga noria tira finetan moztu eta labean 100ºtan lehortu ordu betez. (ondoren frijitu daitezke edo ez).
  2. Tiratxoak txiki egin eta jogurtari nahastu. Zenbat alga gehitu norberak nahi duen moduan.
  3. Perrexila txikitu eta jogurtari nahastu.
  4. Limoi azala birrindu eta jogurtari nahastu.
  5. Azkenik, oliba olio pitin bat gehitu nahasketari.
  6. Legatza lehendabizi azalaren aldetik egin olio pitin baten laguntzaz eta ondoren barrualdetik.
  7. Jogurtarekin zerbitzatu.

Kasu!

Aukeran, barazki batzuk tiratan moztu eta soja saltsa pixkatekin salteatu. garnizio moduan ipintzeko. Alga noria beharrean izokina xaflatan ere erabil genezake rollitoak egiteko.… Gozatu eta on egin! 🙂

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Legatz frijitua

Asteburu honetan: Ganbak baratxuritan

Asteburu honetan: Legatza itsas jogurtarekin

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!