Franco, YouTubeko izar

Francoren YouTubeko kanalaModako edozein pertsonaia, musika talde edo abeslarik baino bideo gehiago ditu YouTuben, bere kanalak ia 19.471 bideo biltzen ditu eta, guztira, 73.535.288 erreprodukzio. Francisco Franco diktadoreak ere bere tartea du sareko webgunerik famatuenetakoan.

Kanala YouTube Topics atalaren barruan dago, non hainbat pertsonai eta gairi eskainitako bideoak aurki daitezkeen. Gainontzeko kanalak ez bezala, YouTube Topics ataleko kanalak ez ditu erabiltzaile batek sortu -kanalaren izenburuaren behealdean aipatzen da hori-, baizik eta Googleren algoritmoek (gogoratu Google dela YouTuberen jabea) automatikoki osatuak dira erabiltzaileen bilaketak gidatu eta errazteko. Horretarako hitz gakoak, maiz erabilitako hitzak, bilaketetako hitzak, erreprodukzio listetako izenak eta abar erabili ohi dituzte.

Zorionez, Franco ez da berpiztu eta YouTuberen arrakasta ikusirik, ez du YouTuben kanalik sortu. Historiako beste hainbat diktadorek ere badute beren bideoak biltzen dituen kanal tematikoa: Stalinek, Mao Tse-tungek edota Mussolinik. Hitlerrek, aldiz, ez du kanalik; bai ordea bere emazte Eva Braunek.

Kanalaren orriko eskuin aldean, pertsonaiari edo gaiari buruzko informazioa dator, Wikipediatik aterata normalean (ingelesezko bertsiotik). Baina Francoren kasuan, badirudi zenbait detaile txiki eta garrantzitsu alde batera utzi dituztela. Ingelesezko Wikipedian Franco diktadorea izan zela aipatzen da lehen esaldian; YouTuben, aldiz, diktadore hitza “ezabatu” edo “alde batera” utzi dute. Arraro samarra automatikoki sortutako gauza batentzat, ezta?

Wikipedian:

Francisco Franco y Bahamonde (4 December 1892 – 20 November 1975) was a Spanish general and dictator, the leader of the right-wing Nationalist military rebellion in the Spanish Civil War, and authoritarian head of state of Spain, from October 1936 (as a unified nation from 1939 onwards) until his death in November 1975.

YouTuben:

Francisco Franco y Bahamonde (4 December 1892 – 20 November 1975) was a Spanish general, the (successful) leader of the right-wing Nationalist military rebellion in the Spanish Civil War, and authoritarian head of state of Spain, from October 1936 (as a unified nation from 1939 onwards) until his death in November 1975.

Diktadoreak, Franco, Youtube

Zer duzu buruan “Franco, YouTubeko izar”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude