Asteburu honetan: Etxeko ganba gabardina eran eta AMA
Etxeko ganba gabardina eran –
Javi Rivero PagotxaRZkeko kolaboratzaile eta sortzaileetakoa denak, Tolosan, arostegieta kaleko 13an, AMA taberna proiektuari ekingo dio laster, zorte ona opa diogu berari eta proiektuko lagunei abentura berrian. Gaurko hau baino RZ goxoago, landuago eta sofistikatuagoak izango dituzte seguru, desiratzen gabiltza ea zer eskainiko. PagotxaRZk-en izango dugu agian RZ horietako batzuk publikatzeko eta probatzeko aukera. Zorte on proiektuan! Badugu gogoa buruan dituzuen plater-ideia-goxo guzti horiek denak probatzekoa, laster ikusiko dugu elkar bertan. amataberna.net
Asteburu honetarako, apeta eta jolaserako gogo apur bat sartu zaigu eta etxeko ganba gabardina eran RZ dakarkizugu. Gustukoa beti, ezta? Gozatua itzela ziurtatua badakizu eta erraz-erraza, aproposa oso ama eta izeba datozenerako, edo ligatzen laguntzeko moduko giroa sortzeko, edo bazkari sarrera gisa prestatzeko, edo afari-merienda horretan denak txundituta uzteko. Horixe, noiznahi jateko modukoa. Gozatu eta on egin! 🙂
…
Etxeko ganba gabardina eran
…
Asteburu honetan: ganba gabardina eran
Osagaiak
- Ganbak
- Irina
- Garagardoa
- Legamia
- Gatza
- Etxeko maionesa
- Piper hauts gozoa
…
Errezeta
- Ganbak zuritu isatsaren partea zuritu gabe geratzen delarik (heltzeko).
- Bol batean: 8 g legami, 80 g irin eta 65 g garagardo nahastu, gatza eta olio pitin bat gehitu eta dena berriz nahastu masa fin eta likidoa lortu arte.
- Ganbak isatsetik heldu eta gorpua masan busti. Aurretik berotutako oliotan frijitu masatik igaro eta zuzenean pare bat minutuz.
- Maionesari piper hauts gozoa edo mina gehitu eta lagungarri gisa zerbitzatu.
…
Kasu!
Maionesa egiteko RZ, ez izan alperra… Hala bai…
…
Akaso!
Hemen duzu, ganbak sobran eta akaso, Ganbak baratxuritan RZren bideoa…
…
Tom old man cooking Texasko lagunaren ganba frijitu RZ, munduko onena omen dena…
Etxeko ganba gabardina eran
Errezeta gehiago…
amataberna.net
Laster…